Campus de Bizkaia

Imagen

Noticias

Discurso del rector Iñaki Goirizelaia, en la sesión del Claustro de la UPV/EHU

Fecha de primera publicación: 27/02/2013

Klaustrokideak, egun on berriro, eta eskerrik asko klaustro honetan parte hartzeagatik.

2011/2012 ikasturtearen Kudeaketa Txostena eta 2012/2013ko Jarduera Plana aurkeztea dagokigu klaustroaren gai zerrendako puntu honetan. Hitzaldian gauza biak batera aurkeztu gura ditut.

Hasteko ekarpenak eta galderak egin dituzten klaustrokideei eskerrak eman gure dizkiet. 69 galdera izan dira eta egindako ekarpenek gure jarduera hobetzen lagunduko digutela zalantzarik ez dago.

Ondo dakigun bezala, urtarrilaren 9an agintaldi berria hasi genuen. Euskal Herriko Unibertsitateak errektore berria aukeratu zuen eta bere konfiantza eman zidan hurrengo lau urteetan errektore lanetan jarrai dezadan. Ilusioa, proiektua eta taldea badauzkagu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest eta gogotsu agertzen gara klaustrokideen aurrean.

Azken lau urte hauetan proiektu asko martxan ipini ditugu guztion artean. Gure unibertsitateak nabarmen egin du aurrera eta, horrela egiazta daiteke adierazle nagusiei erreparatzen badiegu. Asko dira eman daitezkeen datuak, baina horietatik batzuk azpimarratu nahi nituzke.

Etorkizunari begira irakasleen kontratazioa ondo egitea ezinbesteko dela uste dugu. Irakasle doktore, elebidun eta akreditatuak dira guretzat etorkizuneko oinarria. Helburu horrekin lan egin dugu azken urteetan eta, ondorioz, irakasle doktoreen portzentajea handitu egin da, 2012ko amaieran %77,4 kopurua lortuz. 2008ko hasierarekin alderatzen badugu 2,1 puntuko igoera izan dugula azpimarratu nahi dut. Bestalde, irakasle eta ikertzaile elebidunen ehunekoa ere nabarmen handitu da, 2012ko amaieran %46,8 portzentajera helduz. Arlo honetan igoera izugarria izan da; 2000. urtean irakasle elebidunen kopurua bakarrik %23,5 zelako eta 2008ko hasieran %39,2. Honetaz gain, ikertzaileen kontratazioari ekin diogu lehenengo aldiz gure unibertsitatean eta, 2012an 32 ikertzaile kontratatu genituen. Kontratazio politika hau sakontzen ahaleginduko gara datozen urteetan. Irakasleen gaiarekin jarraituz azpimarratzekoa da Jardun Akademikorako Plana kontsentsu handiz onartu izana.

Administrazio eta Zerbitzuetako langileei dagokienez, 2009. urtetik hona 229 lan postu barri sortu ditugu: horietatik 76 lan kontratua dutenak dira. Ez dugu lortu agintaldiaren hasieran finkatutako helburua; baina, unibertsitatetik kanpoan dagoen egoera laborala ikusirik, pozik egoteko arrazoiak daudela uste dut. Atal honetan azpimarratzekoa da, zentzu negatiboan noski, Lan Eskaintza Publikoa burutu ez izana.

Langileen formazioan apustu garbia egin dugu aurreko agintaldian, horretarako erabilitako diru partida bikoiztu egin dugu. Langileen lehen formazio plana egin genuen eta, iaz, inoiz baino gehiago inbertitu dugu arlo honetan. 2012. urtean 53 ikastaro eskaini ziren eta izen-emateak 2.600tik gorakoak izan ziren.

Kalitatezko enplegua sortzea izan da gure helburua azken urte hauetan eta, zailtasunak zailtasun, hein handi batean lortu dugula uste dut.

Ikasleekin ere gogoz egin dugu lan. Ikasleen Kontseiluarekin batera funtsezkoak diren arautegiak eta gidak landu dira, besteak beste, Ikasleen Araudia, Gobernu Kontseiluak aho batez onartua, Ikasleen Ordezkarien Gida, I. Partaidetza Plana edo Tutoretza Ekintza Plana. Azpimarratzekoa da baita ezgaitasunak dituzten pertsonentzat II. Inklusio Plana.

Ikerketaren arloari erreparatzen badiogu, Shangaiko rankinean sartzea mugarria izan da Euskal Herriko Unibertsitatearentzat. Honen bidez, nazioarteko errekonozimendua lortu dugu eta, horretaz gain, esku zabal ematen dizkiguten baliabideen erabilpen egokia egiten dugula erakutsi genion euskal gizarteari. Hemen ere datuak azpimarratzekoak dira, kantitateaz gain kalitatea ere hobera joan da: gure argitalpenek jasotzen duten aipu kopurua nabarmen handitu da eta baita ere lehen kuartilean argitaratzen ditugun artikuluen kopurua.

Bestalde, Bizkaia Aretoa ikerkuntza eta zientziaren hedapena sustatzeko bitarteko oso garrantzitsua dela nabarmendu nahi dut, bai eta jarduera akademiko eta zientifikoak garatzeko ere. Iaz, orotara, 335 ekitaldi egin ziren bertan eta horietatik, %76an Euskal Herriko Unibertsitatea antolatzaile edo ko-antolatzaile izan zen.

Gaia aldatuz, graduondoko ikasketen eskaintzak guretzat duen garrantzi estrategikoa nabarmendu gura dut. Herri honek doktoreak behar ditu esparru guztietan, ez bakarrik unibertsitatean. Eta ildo horretan, inolako zalantza barik, hasitako bidea indartu behar dugu. Gure Master eta Doktorego Eskolaren eskaintzak ezaugarri batzuk betetzen ditu eta horrela izan beharko da etorkizunean ere. Hona hemen ezaugarri horiek: zabala, gure herrian sustraitua, nazioartekoa, eleanitza, beste unibertsitateekin elkarlanean garatzen duguna, gizarte eragileen lankidetza bilatzen duena eta gure gertuko beharrei erantzuten diena.

Honekin batera, gure 32 doktorego programek bikaintasuneranzko aipamena lortu dute. Aipatzekoa da baita, lehenengo aldiz Erasmus Mundus programa bi lortu genituela iaz. 2.000 ikasletik gora ditugu masterretan eta, gutxi gora behera, 2.800 doktoregai. Aipaturiko ezagugarri horiek etorkizuneko eskaintzan sendotu behar ditugu.

Irakaskuntza-arloan euskarazko testu-liburuen edizioari emandako bultzada nabarmentzekoa da, iaz 51 izan dira argitaratutakoak, 2008ko hasieran 39 izanik, igoera %23,6koa izan da. Horrekin batera, euskarazko tesiak kontuan hartzen baditugu, euskararen korpus zientifikoari egindako ekarpenak bere biziko balioa duela uste dut.

Gure unibertsitatea gizarte-erantzukizunaz lanean ari da eta horrela jarraituko du. Ezgaitasunak dituzten pertsonak hartzeko zerbitzuaren sorreratik, gero eta lagun gehiago dira gurean normaltasunez ikasten ari direnak. Zailtasunak badaude oraindik, baina lanean ari gara oztopo horiek gainditzeko. Harro gaude ematen dugun zerbitzuaz. Horrela, 2012.an 312 izan dira zerbitzu horren laguntzarekin gurean ikasi duten ikasleak, 2008an 252 izan ziren bitartean.

Berdintasunerako zuzendaritzarekin batera egin dugu lan Emakume eta Gizonen Berdintasunerako lehen Plana garatzen, genero ikuspegia unibertsitatearen jarduera guztietan barneratzen joan dadin. Bestalde, prebentzioaren kultura ere landu gura izan dugu eta helburu horrekin segurtasun eta lan osasunerako aurrekontua nabarmen handitu genuen iaz. Ildo horretan, gune kardiobabestuaren ezarpena edo arrisku psikosozialen ebaluazioa azpimarratu behar dira.

Garapen iraunkorrarekin konpromisoa duen unibertsitatea gara. Horren adibide, iraunkortasunaren arloan 9 izan dira EKOSCAN 2004 araua ziurtatu duten ikastegiak 2012an. Bestalde, ikasleak garapenerako lankidetzan praktikak eta karrera amaierako proiektuak egitea bultzatu dugu. Ez dira asko izan ez, baina bidea hasita dago. Garapenerako lankidetzarako ikastaroak ere sustatu ditugu.

Arlo honetan ere proiektu berezi bat aipatu nahi dut, ehuGUNE. Unibertsitatearen eta Gizarte Zibilaren arteko topaleku eta elkargunea, non gizartearentzako garrantzi handia duten gaiez iritziak eta planteamenduak era unibertsitarioan aztertu, jorratu eta eztabaidatzen diren. Hiru dira aukeratu ditugun gai nagusiak, jadanik abian daudenak: elkarbizitza unibertsitatean, krisiak eta Euskal Herria 2050.

Aurreko ikasturteari dagokionez, hauxe izan da azpimarratu nahi izan dudana. Goazen ba datorren urterako proposamenak egitera. Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa arloan nazioartean lortu duen maila mantentzea ez da erronka erraza. Beraz, ikasturte honetarako proposatzen diren ekintzak indarguneak eta ahulguneak aztertu eta etorkizunerako bideak diseinatzera daude bideratuak. Indarguneen artean maila bikaineko ikerketa guneak ditugu, ondo zaindu behar ditugunak. Bestalde, ageriko ahulgune larria belaunaldi-aldaketa bermatzea da. Horretarako ekintzak diseinatuko ditugu, bai ikerlari gazteek muturreko ikerketa-lerro berrien sorrerara bideratzeko, zein ikerlari gazteen kopurua areagotzeko. Bai eta doktoreen prestakuntzarako ZabaldUz programa ekoizpen- eta gizarte-ingurunearekin kooperazioan sustatuz ere. Halaber, ikerketarako babes-ekintzak diseinatuko dira gora ari diren ikerketa taldeak sustatzeko zein irakasle gehiago ikerketa jardunetan murgiltzeko.

Ikerketarako diru iturriak agortzen ari zaizkigun honetan, Europa oso garrantzitsua da, eta ahalegin sendoak egingo ditugu ikertzaileek deialdi europarretan parte har dezaten. Unibertsitaterako beste diru-iturri garrantzitsua ikerketako emaitzen transferentzia da. Arlo horretan, egun ditugun egiturei buruzko hausnarketa sakona egingo dugu eta, beharrezkoa bada transferentzia, jabetza intelektuala eta enpresekiko harremanak egitura berri baten barnean berrantolatuko ditugu.

En el ámbito de los estudios de grado, y con el objetivo de consolidar una oferta abierta e innovadora, mantendremos la colaboración con los centros, tanto a nivel de formación como de asesoría, para apoyarles en el seguimiento de las titulaciones para su acreditación. Los informes de seguimiento constituyen una herramienta esencial para orientar a los centros en aquellos aspectos susceptibles de mejora con el objetivo de alcanzar una mayor calidad de las enseñanzas.

Queremos adecuar a los estudios de grado iniciativas de formación del profesorado, con objeto de implantar progresivamente metodologías activas en las aulas. Con ello pretendemos evitar la actitud pasiva del alumnado y fomentar personas responsables, autónomas y con capacidad de contribuir activamente al desarrollo de nuestro país.

Por otra parte, estamos dispuestos a estudiar la posibilidad de implantación de nuevas titulaciones, así como la reorganización de las ya existentes en base a los resultados de los informes de seguimiento, a los recursos habilitados y a la demanda social, garantizando siempre la sostenibilidad de nuestra oferta.

En un momento en que la tasa de parados aumenta y, además, en muchos casos, los desempleados también están parados, queremos colaborar con políticas de formación continua que favorezcan la empleabilidad de este colectivo. En ese sentido, plantearemos propuestas dirigidas a mejorar nuestra oferta de formación continua, implantando títulos propios y estudios complementarios, donde el campus virtual debe jugar un papel singular.

En el ámbito de los estudios de posgrado, pretendemos que nuestra oferta sea variada y de gran calidad, para lo que resulta necesario realizar un análisis exhaustivo y una profunda reflexión acerca de nuestra actual oferta. De este modo, elaboraremos un mapa de másteres y programas de doctorado que nos ayudará a diseñar una buena propuesta de enseñanzas de posgrado. En el marco de dicha oferta, potenciaremos los másteres competitivos, tanto de carácter investigador como profesional, fomentando la colaboración con los agentes socioeconómicos del entorno.

A su vez, seguiremos apoyando a las personas coordinadoras de los másteres y programas de doctorado para que obtengan buenos resultados en las evaluaciones externas. Dado que la internacionalización constituye una apuesta estratégica, impulsaremos la colaboración de los títulos de máster y doctorado con universidades extranjeras, la participación en convocatorias europeas de educación superior y las tesis doctorales internacionales y en cotutela.

En el ámbito de las relaciones internacionales, la captación y fidelización de talento constituye uno de nuestros principales objetivos. Para alcanzarlo, mejoraremos los servicios y programas de acogida que desarrollamos actualmente tanto para alumnado como para profesorado y personal investigador visitante. Asimismo, potenciaremos la movilidad y las estancias en el extranjero de nuestro alumnado, Personal Docente e Investigador, y Personal de Administración y Servicios, y ampliaremos la red de colaboración con universidades extranjeras. Por otra parte, seguiremos participando activamente en redes universitarias, convocatorias y proyectos internacionales. Por último, impulsaremos las tesis en cotutela y las dobles titulaciones en el marco de cooperación establecido con las universidades de la Euro-región.

Uno de los ámbitos donde este equipo rectoral quiere avanzar y mejorar significativamente es en el contacto con la sociedad. La creciente importancia que ha adquirido la colaboración entre la universidad y otras entidades para el acceso y generación de conocimiento científico y tecnológico y su transferencia a la sociedad, hace necesario que las universidades promuevan modelos de cooperación que permitan tender puentes entre instituciones y entidades sociales, empresas y universidad.

Son variadas las iniciativas que proponemos para incrementar nuestra actividad de proyección y transferencia. Me gustaría remarcar alguna de ellas: la creación de nuevas cátedras institucionales, como por ejemplo la cátedra Mikel Laboa, o aulas universidad-sociedad, el refuerzo de la colaboración con entidades del entorno, particularmente las agregadas al Proyecto Campus de Excelencia Internacional Euskampus, o el fomento de nuevas fórmulas de diálogo y colaboración entre la universidad y la sociedad, como ehuGune, o los laboratorios de ideas y espacios de reflexión.

El alumnado es nuestra razón de ser y no debemos olvidarlo. Debemos continuar mejorando el trato que reciben todas las personas que han confiado en la UPV/EHU para satisfacer sus inquietudes intelectuales y su formación.

Debemos acompañarles en el complejo recorrido de búsqueda y creación de empleo que la actual coyuntura económica y social les ha impuesto. No lo tienen fácil y es nuestra tarea ofrecerles los mimbres necesarios para lograr sus objetivos.

Asimismo, continuaremos con la implantación del I Plan de Participación del Alumnado. Cabe reseñar la especial atención que dedicaremos a la Comisión Paritaria en aras de convertirla en un verdadero órgano de interlocución entre el equipo rectoral y el alumnado en las materias que les afecten.

En el ámbito de la responsabilidad social, se presentará la primera memoria de sostenibilidad y se mejorará la gestión medioambiental en colaboración con los centros y campus.

Por otra parte, elaboraremos un diagnóstico sobre la participación de las mujeres en los ámbitos de la gestión y la investigación, de cara a diseñar acciones que promuevan esta participación en los supuestos en los que se detecte una baja representación de las mismas.

Las políticas de gestión del personal docente e investigador y del personal de administración y servicios en tiempos de regulación a base de real decreto ley requieren planteamientos audaces. Así lo hemos hecho y así seguiremos haciéndolo. Quiero manifestar el compromiso que mantenemos por la defensa de todos nuestros puestos de trabajo. En ese sentido, trabajamos con el Gobierno Vasco para garantizar que la aportación ordinaria establecida en el Plan Universitario permita el mantenimiento sin problema de todos ellos.

Las actividades principales en el ámbito del personal de administración y servicios, clave para la consecución de los objetivos docentes e investigadores de nuestra universidad, van a estar centradas en dos apartados. Por una parte, vamos a reorganizar la plantilla, apartado en el que destacan la culminación del concurso de traslados del personal funcionario, la continuación del proceso de valoración de puestos de trabajo, y la revisión y racionalización de los organigramas de determinadas unidades administrativas. Por otro lado, daremos los primeros pasos para negociar las bases de una futura OPE de personal laboral mediante la constitución de una Comisión Técnica de trabajo.

En el ámbito del personal docente e investigador, pondremos en marcha el Plan de Dedicación Académica. Ello nos posibilitará implantar una política de gestión que tenga en cuenta el conjunto del trabajo que desempeña nuestro PDI, permitiendo la intensificación y el reconocimiento de su dedicación en cualquiera de sus actividades.

Analizaremos los resultados obtenidos en el Primer Plan Director del Personal Docente e Investigador y comenzaremos con la elaboración del segundo Plan Director, que nos permitirá adecuar la plantilla a las necesidades estructurales de la universidad y ayudará a afrontar el recambio generacional.

Por último, diseñaremos e implementaremos políticas que permitan la promoción y la estabilización del PDI y se creará una Unidad de Apoyo a las Acreditaciones que facilite el acceso desde las figuras de formación a las figuras permanentes.

Euskara arloan gure unibertsitatean dugun erronkarik handiena hizkuntza sendotzea eta normalizatzea da. Gizarte elebidun batean bizi gara eta gure unibertsitateak parte hartu behar du gizartea kohesionatzen, baita hizkuntza aldetik ere. Alde horretatik, gure langileen hizkuntz gaitasuna hobetu behar dugu, zerbitzu hobea eskaintzeko. Gradu eta graduondokoetan ere esfortzu berezia egin behar dugu eskaintza zabaltzen joateko.

Bestalde guri dagokigu, neurri handi batean, euskara zientzian garatzea, euskarazko dibulgazio zientifikoa sustatzea, eta horretan arituko gara.

Proposaturiko neurriak, beraz, irakaskuntza eskaintza handitzeko asmoz landuko dira (baita tesiak ere), irakasle eta AZPkoen hizkuntza maila hobetzeko eta gure unibertsitate honetan euskararen eta gazteleraren arteko oreka bideratzeko.

Gure unibertsitatea egunetik egunera adeitsuagoa eta hurbilagoa izatea da gure beste helburu nagusietako bat. Horretarako gure barne zein kanpo hartzaileekiko komunikazio estiloa landu nahi dugu, oinarrizko hiru printzipioetan funtsatua: gardentasuna, begirunea eta gertutasuna.

Komunikazioarekin lotutako gai guztiek garrantzi berezia behar dute, bai barne komunikazioarekin lotutakoek, bai gizarte hedadura lortzeko asmoz kanpo komunikazioarekin lotutakoek. Eta ildo horretan, ikasturte honetarako gure jardueren artean lehentasuna emango diegu, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko webgunea eta intranet-a berriz diseinatzeari, komunikazio eredu propioa definitzeari edota barne komunikaziorako egitura egonkorra sendotzeari.

Unibertsitate atsegina eta hurbila lortzeko bidean, komunikazioaz gain, kudeaketa malgutu eta, campus anitzeko eraketaren barruan, egitura instituzionala garatu behar dugu administrazioarekiko harremanak modu eraginkorragoan gauzatzea ahalbideratzeko. Helburu horrekin e-administrazioan aurrera pausuak emango ditugu eta zerbitzu kartak hedatzen jarraituko dugu. Era berean, Estatutuak eta arauak garatzen jarraituko dugu eta zentroen berrantolaketa aztertzeko prozedura martxan ipiniko dugu etorkizun laburreko unibertsitatea gaur egun diseinatzen hasi behar baitugu. Orain da 2030ko unibertsitatearen oinarriak ezartzen hasteko garaia. Guzti honekin batera, gardentasuna eta gastuen kontrola hobetzeko proposamenak diseinatu eta indarrean jarriko dira.

Orain arte aipaturiko guztia campus hurbil, eroso eta atseginetan egin nahi dugu, ikasteko, ikertzeko eta lan egiteko goi mailako azpiegiturak dituztenetan. Horretarako campusen garapenarekin jarraituko dugu. Horrela, batzuk aipatu arren, Bizkaiko Campusean Plataforma Zientifiko Teknologikoaren eta Animalien Bioteknologia Zentroaren eraikuntza lanak hasiko ditugu. Gauza bera esan dezakegu Gipuzkoako Campuseko eraikin polibalenteari dagokionez eta Arabako Campuseko Giza eta Gizarte Gaietarako Ikerkuntza zentroaz.

Baina, azken urte honetan bada gai bat azpimarratu behar duguna: krisiaren eragina, bereziki, errege lege dekretuen bidez sufritu duguna. Aipaturiko dekretu horiek gure unibertsitatearen esparru guztietan eta langile guztiengan eduki dute eragina, batzuetan eragin latza, hain zuzen.

Es verdad, los reales decreto leyes han afectado de forma significativa no solo a nuestra actividad como institución, también a nuestra capacidad adquisitiva de orden personal. Hemos podido paliar, creemos que de forma acertada, el efecto que hubiese supuesto no adoptar ninguna medida para responder a la supresión de la paga extra a la que nos obligaba el Real Decreto Ley. Seguiremos buscando fórmulas necesarias para preservar el nivel adquisitivo de todo nuestro personal; y, desde luego, a título personal, yo haré todo lo que esté en mis manos para conseguir ese objetivo. Quisiera remarcar que la Universidad del País Vasco ha respondido de forma responsable, utilizando sus recursos, su capacidad docente e investigadora, su crítica y reflexión para formar capital humano líder, capital humano capaz de gestionar desde el conocimiento la salida de esta crisis. Miramos al futuro, no a la foto fija de la crisis y lo hacemos, insisto, de forma responsable.

Prueba de ello es que hemos contribuido con más de 250.000 personas al capital humano de alta cualificación del País Vasco, que tres cuartas partes del alumnado en edad de realizar estudios universitarios nos eligen, que gracias a nuestra actividad se han creado de forma directa e inducida 19.000 puestos de trabajo, que la existencia de la UPV/EHU comporta una actividad productiva propia e inducida por valor de 2.000 millones de euros, que el 70% de la producción científica del País Vasco se hace en nuestra universidad, que contribuimos al aumento de la recaudación fiscal en 716,9 millones de euros al año. Todo ello supone que por cada euro que la sociedad invierte en nosotros ella obtiene dos de retorno.

En el difícil contexto económico y social en que nos encontramos, no nos hemos sumado al discurso pesimista o derrotista, ni desde luego nos vamos a sumar a él en el futuro. Ya está bien, con planteamientos tremendistas no vamos a ningún parte. Parafraseando a Lou Reed, caminemos por el lado atrevido de la vida, aunque su propuesta fuera caminar por el lado salvaje. Apostemos por los proyectos innovadores, aunque tengamos que ralentizar su ejecución o periodificarlos de otra forma. Apostemos por nuestro proyecto, por el proyecto de la Universidad del País Vasco. Desde luego, la parálisis no es la solución pero el lamento continuo tampoco. No estamos dispuestos a hacer seguidismo de ese discurso que nos paraliza y no nos deja espacio ni siquiera para pensar en el futuro. No estamos dispuestos a hacer seguidismo del recorte por el recorte, del recorte porque sí, porque nos dicen que hay que hacerlo. ¿Tenemos menos recursos? De acuerdo, no lo ponemos en duda. Pero utilicemos entonces los que sí tenemos para hacer planteamientos innovadores y positivos.

No vamos a salir de esta situación por la misma puerta por la que hemos entrado. Rebelémonos contra el discurso paralizador y, desde todos y cada uno de nuestros puestos de trabajo, estudio, docencia e investigación, movilicemos nuestro mejor saber hacer. La universidad siempre lo ha hecho así y deberá hacerlo del mismo modo en el futuro. Esto no quiere decir que no sepamos analizar con datos la situación actual y, por tanto, responder adecuadamente a la vista de nuestras posibilidades. Somos responsables y seguiremos siéndolo. Tal y como hace tiempo sugirió Bob Dylan, lo mejor es que nademos o de lo contrario nos hundiremos como una piedra.

Quisiera terminar con una última reflexión. He mencionado que tres cuartas partes de los estudiantes del País Vasco en edad de acceder a la universidad nos eligen. Sin duda tenemos una enorme responsabilidad con todas y cada una de estas personas. Por eso, cada vez que una persona sin recursos económicos accede a estudios superiores gracias a la existencia de nuestra universidad pública, y consigue graduarse, mejorando así su empleabilidad y pudiendo acceder a un futuro mejor, podemos sentirnos satisfechos, porque hemos cumplido con nuestra responsabilidad social. Esa es nuestra mejor aportación. Lo hacemos todos los días y lo seguiremos haciendo con y sin recortes.

Porque esa labor nos beneficia a todos y a todas. Beneficia a las personas cuya formación apoyamos y beneficia a la sociedad en que esas mismas personas depositarán después su esfuerzo y su trabajo. Esa es, sin duda alguna, la mejor aportación de una universidad al progreso y al bienestar social, y esa es la función que cumple y quiere seguir cumpliendo la Universidad del País Vasco.

Eman ta zabal zazue.