Titulo - Profesorado

Profesorado

Contenido de XSL

IBON EGAÑA ECHEVERRIA

Área de conocimiento
Didáctica de la Lengua y la Literatura
Departamento
Didáctica de la Lengua y la Literatura
Centro
Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
Correo electrónico
ibon.egana@ehu.eus

Euskal literatura garaikidea ikertu du batez ere. Hainbat monografia editatu ditu: Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan (2006, Edu Zelaietarekin batera), Desira desordenatuak. Queer irakurketak (euskal) literaturaz (2010), eta ipuin antologia bat apailatu du: Eskuko ekipajea. Euskal ipuin modernoen antologia (1963-2018) (2020). 2014an bere doktore tesiaren bertsio dibulgatiboa argitaratu zuen, Izan gabe denaz. Hogeita hamar urte prentsako euskal literatur kritikan izenburupean.

Artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, eta liburu kolektibo askotan parte hartu du, beti ere euskal literatura garaikidearen inguruan. Bere ikerketen ardatzak honakoak izan dira: literaturaren soziologia, indarkeriaren irudikapen literarioak, queer ikasketak eta ikerketa feministak, eta literaturaren irakaskuntza. Ikerketa-ildo horiekin lotuta, hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu azken urteetan, ikertzaile nagusi gisa: Maisu-maistren formazio literarioa: bitartekarien esku-hartzea irakurketaren sustapenean (2015-2016), Euskal literaturako gatazken irudikapenen analisia genero-ikuspegitik (2016-2018), Genero-identitateak eta diskurtso sozio-politikoen transmisioa euskal literaturan (2018-2021) eta Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan (2022-2023) (Haizea Barcenillarekin batera).