FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA

SECCIÓN DE GIPUZKOA

La Facultad de Economía y Empresa es un nuevo centro que cuenta con las secciones de Gipuzkoa, Álava y Elkano (Bilbao), estando situada la sede en Sarriko (Bilbao). La sección de San Sebastián de dicha Facultad (antigua Escuela Universitaria de Estudios Empresariales) se encuentra situada en el Campus de Gipuzkoa (Ibaeta). A partir del curso 2010-2011 oferta el Grado en Administración y Dirección de Empresas (ADE) . Asimismo, en el curso 2019-2020 comenzará a impartir el doble grado en ADE + Derecho, titulaciones adaptadas al Espacio Europeo de Educación superior (Plan Bolonia).

Noticias

XIX. GERRIKO BECA DE INVESTIGACIÓN Goierri, 2019

Fecha de primera publicación: 05/11/2019

Zergatik, noiz, zertarako sortu Gerriko Ikerlan Beka (GIB); helburuak:

1988an, Maizpide Euskaltegi-Barnetegi handia inauguratu zen, euskararen irakaskuntza bere gain hartu eta Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak hausnarketa egin behar izan zuen: aurrera jarraitu bai ala ez?, jarraitzekotan, ze arlotan lan egin? Lanean jarraitzea erabaki zen, noski, euskararen irakaskuntza, euskalduntzea eta alfabetatzea, bideratua egon arren, euskararen erabileran eta euskal kulturgintzan bagenuela zer egina, ikusi baikenuen. Eta, 1989an, lehenengo Gerriko Idazlan Sariketa antolatzea erabaki genuen. Hauxe izan zen Kultur Elkartearen lehenengo ekintza.

Goierri eta goierritarrei buruzko ikerlanak argitaratzea izan zen helburu nagusia.

Hasieran Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila izan genuen lankide, bai epaimahaian, bai liburuen argitalpenean.

Gero elkartu zitzaigun antolatzaile Maizpide Euskaltegia, 2. edizioan eta laugarrenean , Lazkaoko Udala. Geroztik lankide, elkarlanean ari gara hiru erakundeok.

Historia, orain arte Gerriko Ikerlan Bekak eman duenaren berri, labur. Eta argitaratutako liburuen bildumaz;

     - 1. deialdia 1989an, “Idazlan sariketa”. Gaia, Goierriko lanbide zaharrak.

Hasieran urtero deialdia, baina bi urtean behin egitera pasa ginen. Idazlan sariketa izatetik, ikerlan sariketa izatera eta gero beka bihurtu genuen. Gaien eremua ere erabat zabaldu genuen: Goierri eta goierritarrei buruzko edozein zientzia alorretako gaiak onartzen ditugu. Proiektuak jaso eta epaitzen ditugu. Lan zientifikoak.

Saritutako 27 ikerlan argitaratuak ditugu, 24 liburukitan, eta 25. liburukia argitaratzeko bidean.

     - Gai aldetik, landutako arloak eta gaiak ugariak dira: biografiko-historikoak,       etnografia, lanbideak/historia, demografia, hizkuntzalaritza, historia/ohiturak, ekologia/zerbitzuak, musika/biografia, biologia, gazteak, industria, psikologia … Basogintza, artzaintza, etnografia, meatzaritza, karobiak, biztanleria, Gerriko, Iztueta, Otaegi, Amundarain, Otxoa Arin, Areso, zabortegia, Ataungo euskara, Zegamakoa, Goierrikoa eta Tolosaldekoa, San Adrian, bisoi europarra, euskara ikasleen motibazioak, 36ko gerra, egitura industriala, gazteen automobil kultura, turismo industriala, gazteen sormen emozionala …

- Ikertzaileak: unibertsitateko ikasle nahiz irakasleak, gehienak. Unibertsitatez kanpoko langileak ere bai. Bakarka, binaka nahiz taldean lan egindakoak.

 

-Sorreran genituen helburuak betetzen ari gara.

-Laguntzaileen lana garrantzitsua, oso: Ampo, Orkli, EHU …

-Ikertzaileentzat txokoa da GIB. Ikasten eta ikertzen ari direnentzat laborategia. Lan zientifikoak, edukiak, metodologia, bibliografia … era zientifikoan lantzeko lekua.

-Euskarari garrantzi handia ematen diogu: hizkuntza zuzena eta egokia behar dute ikerlanek. Arlo honetan, ezin aipatu gabe utzi, Dionisio Amundarain, bekaren ideiaren sortzailea, edizioz edizio euskara zuzentzailea eta alma materra dena. Eskerrik asko Dionisiori.

-Joxemartin Apalategi Begiristain, antropologo ataundarra ere, lankide izan genuen, zuzendari zientifiko, 1. ediziotik 2006an hil zen arte. Bere lan kuttunenetako bat zen GIB eta hil zenean anaiak, Jokinek hartu zuen bere erreleboa.

 -Elkarlanean, GIBri jarraipena emateko asmoa dugu.

 XIX. edizioaren deialdia, oinarriak (itsatsitako dokumentuan). 

Kartela