Norma y uso de la lengua vasca - 25039

Centro
Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz
Titulación
Grado en Ingeniería Informática de Gestión y Sistemas de Información
Curso académico
2017/18
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera

Docenciatoggle-navigation

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4567
P. Ordenador1522

Guía docentetoggle-navigation

Descripción y Contextualización de la Asignaturatoggle-navigation

“Euskararen arauak eta erabilerak” Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan eskaintzen den hautazko irakasgai bat da. Bertan euskara batuaren ezaugarriak (arauak, garapen historikoa, etab.) jorratzen dira, eta helburu nagusia ikaslea hizkuntza estandarraren nondik norakoez jabetzea da.

Lotura zuzena du bigarren lauhilekoan eskaintzen den “Komunikazioa euskaraz: arlo teknikoak” irakasgaiarekin, honetan batik bat hizkera estandarrerako sarrera egin ondoren, hartan hizkera berezituan sakontzen baita.

Horrez gain, baliagarria da Gradu Amaierako Lana edo Practicuma euskaraz egin nahi dutenentzat eta, gerora begira, lanean euskaraz jardun nahi edo behar izango dutenentzat, edota ikerketak euskaraz garatu ahal izateko.

Irakasgai honetara sartzeko gutxieneko euskara maila beharrezkoa da.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturatoggle-navigation

GAITASUNAK

1. gaitasuna. Arloko profesionalek hizkuntzaren erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. gaitasuna. Intuizio, esperientzia eta hizkuntza-zalantzak sistematizatzea, azaltzea eta berrikustea.

3. gaitasuna. Euskara batu estandarra egoki erabiltzeko lagungarri gerta daitezkeen tresnak (ohikoak eta elektronikoak) ezagutu eta erabiltzeko ohitura lantzea.

4. gaitasuna. Ingeniaritzako testuen ezaugarriak aztertzea eta horietarako trebetasunak lantzea.

Graduaren gaitasun orokorrekin loturik:

1. Proiektuak euskaraz garatzeko orduan hizkuntza-irizpide egokiak baliatzea.

2. Euskarazko informazioa ondo interpretatzen jakitea.

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Euskara batuaren ezaugarriak eta garapen historikoa ezagutzen ditu.

Euskaltzaindiaren arauak eta bestelako estilo eta zuzentasun/egokitasun gomendioak ezaguatzen eta aplikatzen ditu.

Ohiko nahiz sareko hizkuntza-baliabideak erabiltzen ditu, euskaraz zuzen eta egoki idatzi eta ahoz aurkezteko.

Contenidos teórico-prácticostoggle-navigation

LANGAIAK

I. Araua eta erabilera: sarrera

1. Sarrera.

2. Arau motak

3. Hizkuntza-aldaerak

4. Aldaera estandarra

II. Euskararen arau estandarra: Euskaltzaindiaren araugintza

5. Hizkuntza estandarra.

6. Euskararen estandarizazio-eredua.

7. Euskara Batuaren arautzearen urrats nagusiak.

8. Euskaltzaindiaren araugintza: arauak eta hiztegi batua.

III. Euskara batuaren garapen lexiko-estilistikoa

9. Euskaraz idazteko kontsulta-tresnen erabilera: ohiko tresnak eta tresna elektronikoak.

10. Ortografia, ortotipografia eta letra larrien erabilera.

11. Morfosintaxia.

12. Esaldiaren antolamendua eta hitz-hurrenkera. Izen-kohesioa eta testu-antolatzaileak.

13. Hiztegia eta terminologia.

IV. Ingeniaritzan agertzen diren arazo espezifikoak

14. Zenbakien erabilera.

15. Magnitude fisikoen izenak eta ikurrak.

16. Neurriei buruzko esamoldeak.

17. Ikur eta zeinuen bidezko adierazpen matematiko eta fisikoen irakurbidea.

18. Aritmetika eta geometriako terminologia eta esamoldeak.

LANGAI PRAKTIKOAK

Eduki teorikoen osagarri, eta horiek garatzeko helburuarekin, honelako praktikak egingo dira:

1. Hizkuntza estandarraren eta dialektoen arteko ezberdintasunak identifikatu eta aztertu.

2. Hizkuntza estandarraren helburuak eta balioa identifikatu eta azaldu, dialektoen osagarri eta aberasgarri den heinean.

3. Hizkuntza estandarrean modu zuzen eta egokian idazteko baliabideak ezagutu eta kasu praktikoetan erabili.

4. Ingeniaritzako hizkeran agertzen diren arazo espezifiko batzuk identifikatu, horiek konpontzeko baliabideak ezagutu eta kasu praktikoetan erabili.

Metodologíatoggle-navigation

Irakasleak azalpenak emango ditu eskoletan, ondoren azaldutakoari buruzko ariketak egingo dituzte ikasleek, eta, azkenik, denen artean zuzenduko dituzte, parte-hartzea eta gaien inguruko gogoeta bultzatuz.

Sistemas de evaluacióntoggle-navigation

  • Sistema de Evaluación Final

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y Renunciatoggle-navigation

Bi ebaluazio-aukera izango dira:

1) Ebaluazio jarraitua

- Klasera etortzea nahitaezkoa da (%80an gutxienez).

- Lauhilekoan zehar, hainbat ariketa egin beharko ditu ikasleak: gelan egindako ariketak, etxean egitekoak, gelan egingo diren test moduko azterketak, eta abar. Gehienak banaka egitekoak, baina talde-lanen bat ere izango da. Ebaluazio jarraituaren aukerari eutsi nahi dion ikasleak ariketa guztiak egin eta gainditu beharko ditu nahitaez, irakasleak ezarritako epeetan.

- Irakasgaiaren nota ariketa horien eta klasean izandako parte-hartzearen araberakoa izango da.

- Ebaluazio jarraituarekin hasi baina jarraitu nahi ez duenak, ikasgaiaren erdia baino lehen idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari.

2) Azterketa

- Eskoletara etorri ez denak, ebaluazio jarraituaren gutxieneko baldintzak bete ez dituenak, edo aurreko puntuan adierazi bezala ebaluazio jarraituari uko egin dionak egin ahalko du azterketa.

- Zentroak erabakitako egun eta orduan izango da azterketa.

- Eskoletan emandako gaiak sartuko dira azterketan, era askotako ariketetan: zuzenketak, idazlana, galdera teoriko-praktikoak, eta abar.

- Irakasgaiaren nota azterketan lortutakoa izango da.

Azterketak lau atal izango ditu:

a) Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko galderak (%25)

b) Testu batetik abiaturik planteaturiko ariketak (%25)

c) Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak) (%25)

d) Testu baten idazketa (%25)

Irakasgaia azterketa bidez gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak.

Materiales de uso obligatoriotoggle-navigation

Irakasleak emandakoa: apunteak, artikuluak eta ikasleak berak erabili beharko dituenak lanak prestatzeko.

Bibliografíatoggle-navigation

Bibliografía básica

ALBERDI, A. (2008) Oinarrizko Gramatika, Elkar. Ikastolen elkartea.

ALBERDI, X. (1999). Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. EHU.

ALBERDI, X. eta I. SARASOLA. (2001) Euskal estilo libururantz. Bilbo: EHU.

ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2008) Zientzia eta teknikarako euskara.

Zenbait hizkuntza-baliabide. UEU.

ETXEBARRIA, J.R. (2006) “Neurri-izenak eta neurri esamoldeak euskaraz” Euskera 51: 123-161.

EUSKALTZAINDIA (EGLU gramatikak).

Bibliografía de profundización

ODRIOZOLA, J.C. (1994) 'Formulazio kimikoa eta euskal deklinabidea' Euskera 39 (3): 743-755

ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999) Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

SARASOLA, I. (1997): Euskara batuaren ajeak, Alberdania.

ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZABALA, I. (1998) ‘Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan’ Ekaia 12

ZABALA, I. eta J.C.ODRIOZOLA (1992) Idazkera teknikoa. 1-Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZABALA, I. (2000) “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129.

ZUAZO, K. (1985), Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.

ZUAZO, k. (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

Revistas

Elhuyar. Zientzia eta Teknologiaren aldizkaria

Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia aldizkaria

Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.net

http://www.hiztegia.net

http://www.zthiztegia.elhuyar.org/

http://www.zientzia.net

http://www.ehu.es/ehulku

http://www.euskadi.net/euskalterm

http://www.xuxen.com

http://ivap.euskadi.net

http://www.ehu.eus/seg/

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionaltoggle-navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

Grupostoggle-navigation

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

19:00-21:00

19:00-20:00

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AI1.3 - E.U. INGENIERIA DE VITORIA GASTEIZ

46 P. Ordenador-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

20:00-21:00

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AI1.3 - E.U. INGENIERIA DE VITORIA GASTEIZ