Comunicación en Euskera: Áreas Técnicas - 26001

Centro
Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz
Titulación
Grado en Ingeniería Informática de Gestión y Sistemas de Información
Curso académico
2017/18
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera

Docenciatoggle-navigation

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4567.5
P. de Aula00
P. Ordenador1522.5

Guía docentetoggle-navigation

Descripción y Contextualización de la Asignaturatoggle-navigation

“Komunikazioa euskaraz: arlo teknikoak” hautazko irakasgai bat da, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduaren barnean eskaintzen dena. Bertan euskara zientifiko-teknikoa jorratzen da, eta helburu nagusia ikasleak graduan zehar ikasi duena hizkera berezitu horretan adierazi ahal izatea da.

Lotura zuzena du lehen lauhilekoan eskaintzen den “Euskararen Arauak eta Erabilerak” irakasgaiarekin, hartan hizkera estandarrerako sarrera egiten baita, eta honetan hizkera berezituan sakontzen.

Horrez gain, baliagarria da Gradu Amaierako Lana edo Practicuma euskaraz egin nahi dutenentzat eta, gerora begira, lanean euskaraz jardun nahi edo behar izango dutenentzat, edota ikerketak euskaraz garatu ahal izateko.

Irakasgai honetara sartzeko euskara menperatzea gomendatzen da, baina maila apalagoko ikasleei ere onuragarri gerta dakieke, hizkera zientifiko-teknikoaren eta, oro har, euskara zainduaren ezaugarriak barneratzeko eta erabiltzen ikasteko.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturatoggle-navigation

GAITASUNAK

1. gaitasuna. Arloko literatura eta dokumentazioa bilatzea eta horiek aztertzea eta interpretatzea.

2. gaitasuna. Lexiko-sorkuntzarako bideak ezagutzea eta ingeniaritzako termino berriak sortzeko ahalmena eta ohitura lantzea.

3. gaitasuna. Arloko gaien inguruan azalpenak, argibideak eta aholkuak ematea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuz.

4. gaitasuna. Ingeniaritzako testuen ezaugarriak aztertzea eta horietarako trebetasunak lantzea. Ingeniaritza-gaiei buruzko komunikazio idatzizkoa eta ahozkoa.

Graduaren gaitasun orokorrekin nahiz zeharkakoekin loturik:

1. Ezagutzak (euskaraz) komunikatzea eta transmititzea.

2. Proiektuak (euskaraz) garatzeko orduan hizkuntza-irizpide egokiak baliatzea.

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Euskarazko hizkera berezituen inguruko informazioa aurkitzen du, sareko hainbat baliabideren bitartez (corpusak, hiztegiak...).

Testu zientifiko-teknikoak xeheki aztertzen ditu, terminologiaren eta testugintzaren ikuspegitik.

Testu zientifiko-tekniko egokiak idazten / ahoz aurkezten ditu, euskarak horretarako eskaintzen dizkion baliabideak erabiliz.

Contenidos teórico-prácticostoggle-navigation

LANGAIAK

1. KONTSULTA-ITURRIAK: HIZKUNTZA-BALIABIDEAK

1.1. Euskaltzaindiaren arauak

1.2. Corpusak

1.3. Esparruko idazkiak

1.4. Hiztegiak eta terminologia

2. TERMINOLOGIA

2.1. Terminologia zer den. Euskararen kasurako oinarriak.

2.2. Hiztegi-sorkuntzarako bideak

2.3. Mailegutza

2.4. Eratorpena

2.5. Hitz-elkarketa

2.6. Zabalkuntza semantikoa

2.7. Berrezarpen lexikala

2.8. Siglazioa eta akronimia

2.9. Bestelako bideak

3. TESTUGINTZAREN OINARRIAK

3.1. Komunikazio-testuingurua: hartzailea, euskarrria, helburua.

3.2. Egituratzea: testu-koherentzia, edukia hautatzea eta antolatzea.

3.3. Testuratzea: kohesioa, modalizazioa, ahotsen kudeaketa…

3.4. Testua zuzentzea: ortotipografia, erdarazko egituren kalko okerrak, esaldiaren antolamendua, joskera-arazoak (aditz bereziak, erlatiboak…), erreferentzia-sareak eta kohesioa, modalizazioa…

4. TESTU-GENEROAK

4.1. Ikerkuntza-testuak

4.2. Zabalkunde-testuak

4.3. Administrazioko testuak

4.4. Txo sten teknikoak

4.5. Lan eko testuak

LANGAI PRAKTIKOAK

Eduki teorikoen osagarri, eta horiek garatzeko helburuarekin, honelako praktikak egingo dira:

1. Hizkuntza estandarraren eta berezituaren (zientifiko-teknikoaren) arteko ezberdintasunak eta haien arteko harremanak identifikatu eta aztertu.

2. Hizkera berezituaren helburuak, ezaugarriak eta balioa identifikatu eta azaldu.

3. Hizkuntza estandarraren arauak eta hizkera zientifiko-teknikoaren berezitasunak kontuan hartuz, modu zuzen eta egokian idazteko baliabideak ezagutu eta kasu praktikoetan erabili.

4. Testu-genero ezberdinak eta horien ezaugarriak identifikatu eta kasu praktikoetan erabili.

5. Ingeniaritzako hizkeran agertzen diren arazo espezifikoak identifikatu, horiek konpontzeko baliabideak ezagutu eta kasu praktikoetan erabili.

Metodologíatoggle-navigation

Irakasleak azalpenak emango ditu eskoletan, ondoren azaldutakoari buruzko ariketak egingo dituzte ikasleek, eta, azkenik, denen artean zuzenduko dituzte, parte-hartzea eta gaien inguruko gogoeta bultzatuz.

Sistemas de evaluacióntoggle-navigation

  • Sistema de Evaluación Final

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y Renunciatoggle-navigation

Bi ebaluazio-aukera izango dira:

1) Ebaluazio jarraitua

- Klasera etortzea nahitaezkoa da (%80an gutxienez).

- Lauhilekoan zehar, hainbat ariketa egin beharko ditu ikasleak: gelan egindako ariketak, etxean egitekoak, gelan egingo diren test moduko azterketak, eta abar. Gehienak banaka egitekoak, baina talde-lanen bat egitea ere egokitu liteke. Ebaluazio jarraituaren aukerari eutsi nahi dion ikasleak ariketa guztiak egin eta gainditu beharko ditu nahitaez, irakasleak ezarritako epeetan.

- Irakasgaiaren nota ariketa horien eta klasean izandako parte-hartzearen araberakoa izango da.

- Ebaluazio jarraituarekin hasi baina jarraitu nahi ez duenak, ikasgaiaren erdia baino lehen idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari.

2) Azterketa

- Eskoletara etorri ez denak, ebaluazio jarraituaren gutxieneko baldintzak bete ez dituenak, edo aurreko puntuan adierazi bezala ebaluazio jarraituari uko egin dionak egin ahalko du azterketa.

- Zentroak erabakitako egun eta orduan izango da azterketa.

- Eskoletan emandako gaiak sartuko dira azterketan, era askotako ariketetan: zuzenketak, idazlana, berridazketak, galde-erantzunak, eta abar.

- Irakasgaiaren nota azterketan lortutakoa izango da.

Azterketak lau atal izango ditu:

a) Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko galderak (%25)

b) Testu batetik abiaturik planteaturiko ariketak (%25)

c) Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak) (%25)

d) Testu baten idazketa (%25)

Irakasgaia azterketa bidez gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y Renunciatoggle-navigation

Ezohiko deialdian azterketa egitea izango da irakasgaia gainditzeko modu bakarra.

Azterketak lau atal izango ditu:

a) Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko galderak (%25)

b) Testu batetik abiaturik planteaturiko ariketak (%25)

c) Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak) (%25)

d) Testu baten idazketa (%25)

Irakasgaia ezohiko deialdian gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak.

Materiales de uso obligatoriotoggle-navigation

Irakasleak emandakoa: apunteak, artikuluak eta ikasleak berak erabili beharko dituenak lanak prestatzeko.

Bibliografíatoggle-navigation

Bibliografía básica

ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

CASSANY, D. (1996 [1993]): La cocina de la escritura. Barcelona: Anagrama.

ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta Teknikarako Euskara Arautzeko

Gomendioak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz (Sarean ere badago-EIMA).

ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. UPV/EHU - UEU.

EUSKALTZAINDIA (1993b): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia (Jagon Saila).

GARZIA, J. (1997): Joskera lantegi, Gasteiz: HAEE-IVAP.

GARZIA, J. (2005): Kalko okerrak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ODRIOZOLA, J.C.(koord.) (1999). “Eginez, eginik ala eginda” (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ODRIOZOLA, J.C. (2005). “Puntuazioa gramatikagai” Nerekin jaio nun. Txillardegiri omenaldia: 353-378.

PETRIRENA, P. (2011): EIMAren estilo-liburua. Morfosintaxia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ZABALA, I. (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZUBIMENDI, J.R. & P. ESNAL (1993), Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

ZUBIMENDI, J.R. (1995). Euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa. Sendoa.

ZUBIMENDI, J. R. (2004). Ortotipografia (10). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. Vitoria-Gasteiz. (Sarean ere badago-EIMA).

Bibliografía de profundización

ALCARAZ, E.; MATEO, J.; YUS, F. (2007): Las lenguas profesionales y académicas, Barcelona: Ariel.

BERRIA (2006): Estilo Liburua, Donostia: Berria.

CALSAMIGLIA, H. & A. TUSÓN (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.

ELORDUY, A. (2007): Irakaskuntza-egitasmoa, UPV/EHUko Euskal Filologia sailean aurkeztutako titularitate-proiektu argitaragabea.

GARZIA, J. (1997): Joskera lantegi, Gasteiz: HAEE-IVAP.

GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari, Alberdania.

HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik, Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).

__________ (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak, Gasteiz: HAEE/IVAP.

__________ (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez, Gasteiz: HAEE/IVAP.

__________ (2005): IVAPeko estilo-liburua, Gasteiz: HAEE/IVAP.

KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I), Udako Euskal Unibertsitatea.

SARASOLA, I. (1997): Euskara batuaren ajeak, Alberdania.

ZUAZO, K. (1985), Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.

ZUAZO, k. (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

Revistas

Elhuyar. Zientzia eta Teknologiaren aldizkaria

Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia aldizkaria

Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.net

http://www.hiztegia.net

http://www.zthiztegia.elhuyar.org/

http://www.zientzia.net

http://www.ehu.es/ehulku

http://www.euskadi.net/euskalterm

http://www.xuxen.com

http://ivap.euskadi.net

http://www.ehu.eus/seg/

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionaltoggle-navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

Grupostoggle-navigation

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

16:00-18:00

15:00-16:00

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AI1.2 - E.U. INGENIERIA DE VITORIA GASTEIZ