Antolaketa eta ordutegia

Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 15,30-etatik 20,30-etara (Ikasle eta irakasleen artean adostuko da, kasuan kasuko).

  • Saio bereziak antolatuko dira, ordutegi eta toki desberdinetan eta ikasleekin aldez aurretik adostuta
  • Saioren bat asteburuz egingo da, euskal dantzaren ospakizunen baten, “Zuberoako Maskarada” edo bestelakoren baten, parte hartzeko.
  • Hiru modulutan antolatu da ikastaroa. Modulu bakoitza Adituen eskola magistralez, teorikoz zein teoriko-praktikoz osatuko da.
  • Irakasgaietan metodologia teoriko-praktikoa erabiliko da, beti ere ikuspegi diziplinartekotik landuko dira.
  • Gai batzuk “Irakasgai Teoriko” moduan landuko dira dantzari eta musikari adituen eskutik.