Proyectos de investigación

Heimat-Haustura-Distantzia XX. eta XXI. mendeko alemanierazko literaturan

Personal investigador:
Garbiñe Iztueta, Mario Saalbach, Carme Bescansa
Periodo:
desde 2013 hasta 2015
Entidad financiadora:
UPV/EHU
Descripción:

Ikerketa proiektuaren helburu nagusia 1945 urteaz geroztik alemanez idatzitako literaturan "Heimat"kontzeptua nola aurkeztu eta islatu den aztertzea da, eta hori Spatial Turn eta Emotional Turn –aren ikuspuntutik. Alde batetik, gai honetarako ikuspuntu berria proposatzen dugu, eta bestalde azterketa zabal eta sistematikoa "Heimat" landu duten hainbat profiletako idazleen lanak aztertzerako orduan. Izan ere, aztergai dira, Heimat-a abiapuntutzat hartuta, delako "Hirugarren Belaunaldiko"idazle alemaniarrak, baita Bohemiako idazleak, edota Herta Müller bezalako idazle erbesteratuak. Ekarpenen artean izango da idazle talde bakoitzak "Heimat"irudikatzeko erabilitako psikologiako, imagologiako eta narraziozko estrategiak biltzen dituen katalogoa prestatzea. Epe luzera hausnarketa teorikoa landu nahi da "Heimat"kontzeptuari buruz, eta euskal gizarte, kultura eta literaturan landutako "Aberria" gaiarekin elkarrizketa sortu.