Contenido de XSL

Bioquímica Médica

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería
Titulación
Grado en Medicina (Euskera)
Curso académico
2020/21
Curso
1
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Inglés

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2239
Seminario926
P. de Aula126
P. Laboratorio2013
P. Ordenador21

Guía docenteAlternar navegación

ObjetivosAlternar navegación

-Metabolismoari eta beraren erregulazioari buruzko informazioak eta datu adierazgarriak ulertzea, ikastea eta erabili ahal izatea bere espezifikotasun tisularra eta egokitzapenak azaltzeko eta balioztatzeko.

-Lagin biologikoen prestakuntzarako, analisi biokimikoak egiteko eta egoera metabolikoa ebaluatzeko prozedurak ulertu eta horretarako egin beharreko oinarrizko prozedurak modu gidatuan antolatu eta egitea.

TemarioAlternar navegación

I. KAPITULUA. METABOLISMOAREN HASTAPENAK

Bioenergetikaren hastapenak. Mitokondrioko ATP sintesia. Erradikal askeak, oxigenotik eratorritako espezie erreaktiboak (ROS) eta antioxidatzaileak. Xenobiotikoen metabolismoa.

II. KAPITULUA. KARBOHIDRATOEN METABOLISMOA

Glukosaren eta glukogenoaren metabolismoa.

Pirubato deshidrogenasa konplexu multientzimatikoa eta azido trikarboxilikoen zikloa.

III. KAPITULUA. LIPIDOEN METABOLISMOA.

Dietako lipidoen asimilazioa eta metaketa

Lipidoen katabolismoa

Lipidoen biosintesia

Lipoproteinen metabolismoa

IV. KAPITULUA. METABOLISMO ENERGETIKOAREN INTEGRAZIOA

Karbohidratoen, lipidoen eta aminoazidoen metabolismo energetikoaren integrazioa gizakian

V. KAPITULUA. NITROGENODUN KONPOSATUEN METABOLISMOA

Aminoazidoen metabolismoa

Nukleotidoen metabolismoa

VI. KAPITULUA. METABOLISMOAREN AZTERKETARAKO LABORATEGIKO PROZEDURAK

MetodologíaAlternar navegación

Gaiaren garapenean metodologia ezberdinak erabiltzen dira. Eskola magistraletan oinarrizko kontzeptuak lantzen dira. Jarduera mota honetak presentzialtasunak garrantzi haundia dauka metabolismoaren konplexutasunak ulertzeko azalpenak eta baliabideak emango baitira. Jarduera mota honi lotuta ikasle bakoitzak lan autonomoa egin beharko du eskolatako materialarekin eta emandako bibliografiarekin. Gai teoriko hauek ikuspegi praktiko batetik ere landuko dira laborategiko eta ordenagailu praktiken bitartez, jarduera hauekin, aldi berean, helburu operatiboenak landuz. Ikasleen partaidetza eta elkarlana garrantzitsuagoak izango dira ikasgelako jarduera osagarri ezberdinetan. Hauetan ikasleek kontzeptuen aplikazio lanean eta problemen ebazpenean esku hartuko dute Biokimikako gaien eta bestelakoen arteko loturetan ere sakontzeko. Jarduera hauetan helburu garrantzitsua da ere ikasleak gaiaren menperatze mailaz ohartzea beren aurrerapena modu egokian bideratzeko.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

Ohiko deialdian ebaluazio jarraian proposatutako jardueren kalifikazioak kontutan hartuko dira modu haztatuan. Batezbesteko haztatua kalkulatzeko hurrengoak hartu behar dira kontutan:

1. A ataleko lehenengo azterketa dagokion materia landu ondoren (lauhilabete horretako 7. astean) egingo da eta liberatzeko 6,5eko kalifikazioa lortu beharko da. Kalifikazio hau ohiko deialdian batezbestekoa egiteko gordeko da.

2. A ataleko lehenengo azterketa ez liberatzekotan, bigarren azterketarekin batera egingo litzateke ohiko deialdian. Kasu honetan bi azterketatako bakoitzean gutxieneko kalifikazioa 4,5 izango da.

3. A, B eta C ataletako bakoitzean gutxienez kalifikazioa 5ekoa izan behar da 10 gain.

Baldintza hauek ez betetzekotan ohiko deialdiko kalifikazioa gainditu gabeko azterketari edo atalari dagokiona izango da.

Ohiko deialdian ikasleek aukera izango dute gai osoari buruzko azterketa finala egiteko. Modalitate honetan egin beharko diren frogak ebaluaketa jarraieko frogen baliokideak izango dira (Ebaluazio sistemak atalean deskribatutakoak).

Ebaluazio irizpideak eta modalitate ezberdinetan lortu beharreko helburuak ikaslearen gidan zehazten dira.



EZ-PRESENTZIALTASUNEKO EGOERETARAKO KONTINGENTZIA-PLANA

Osasun-egoerak aurrez aurreko irakaskuntza bertan behera uztera behartzen badu, irakaskuntza-aldian zehar banatuta dauden jarduerak modu ez-prezentzialera egokituko dira, ikasleekin harreman zuzena mantenduz. Horretarako, BlackBoard Collaborate (BBC) edo antzekoa erabiliko da ahal den neurrian, eta osagarri bezala irakurketak, ikus-entzunezko materiala, galdetegiak, posta elektroniko instituzionala eta abar erabiliko dira. Zalantzak argitzeko eta ikasleei atzeraelikadura emateko banakako edo taldeko tutoretzak bideokonferentziako tresnen edota posta elektronikoaren bidez egingo dira.

Mintegietan ikasleek entregatu behar ditzuten txostenak, gidoiak eta abar, posta elektronikoz entregatuko dituzte eta ezagumendu teorikoak finkatzeko eta materiaren beste gaiekin erlazionatzeko eGelako galdetegiak, Kahoot, Socrative edo antzeko tresnak erabiliko dira. Ahozko proben ordez, ikasleek BBCren bidezko bideokonferentzia-saioak egingo dituzte.

Ikasgelako praktikak telematikoki egingo dira eta ikasleek landu behar dituzten ariketak posta elektronikoz entregatuko dituzte.

Laborategiko praktiken kasuan, ahal den guztietan, jarduera hauen ordezko aukerak bilatuko dira ikus-entzunezko materialen, simulagailuen edo bestelako euskarri didaktikoen bidez eta azalpenak BBCren bidez emango dira.

Ordenagailu praktikak BBCren bidez bideratuko dira.

Irakaskuntza-aldian zehar banatuta dauden ebaluazio-probak eGela plataformaren bidez egingo dira nagusiki. Jardueren eta zereginen kalifikazioei dagokienez, aurrez aurreko irakaskuntzarako adierazitako ehuneko berak eta datak mantenduko dira.



Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ez dago

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Devlin T.M. Bioquímica, 4. Ed., Reverté, 2004.

Nelson D.L., Cox M.M. Principios de Bioquímica de Lehninger, 6. Ed., Omega, 2014.

Mathews C.K, van Holde K.E., Ahern K.G. Bioquímica, 4. Ed, Pearson, 2013.

Berg J.M., Tymoczko J.L., Stryer L.,. Bioquímica, 7. Ed., Reverté, 2013.

Salway J.G. Metabolism at a glance, 3. Ed., Wiley-Blackwell, 2004.

Bibliografía de profundización

Baynes J.W., Dominiczak M.H. Bioquímica Médica, 3. Ed. Elsevier Mosby, 2011.
Frayn, K.N. Metabolic Regulation: A human perspective, 3. Ed., Wiley-Blackwell, 2010
Garret R.H., Grisham C.M. Biochemistry, Saunders College Publishing, 1999.
Smith C., Marks A.D., Lieberman M. Bioquímica básica de Marks. Un enfoque clínico. 2. Ed., McGraw-Hill Interamericana, 2006.
Wilson K., Walker J. Principles and techniques of practical Biochemistry, 5. Ed., Cambridge Univ. Press, 2000.

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • ASPICHUETA CELAA, PATRICIA
  • CHICO CARMONA, YOLANDA
  • FRESNEDO ARANGUREN, MARIA OLATZ

GruposAlternar navegación

31A (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes

32A (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes

31-61B (Inglés - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes