eRRe

eRRe. Aldarri bat bertsoz

Imagen

Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera.

Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko.

Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.

Pospoloak: Haizea Arana Cardenal, Oihana Arana Cardenal, Aner Peritz Manterola eta Leire Vargas Nieto. Laurak dabiltza bertsotan, eta horrek batu zituen. Hainbat sariketatan nabarmendu dira, baita plazaz plazako jardunean ere. Unibertsitateko ikasleak dira, eta, horrez gain, beste arte
diziplina batzuk ere jorratzen dituzte. Horren erakusgarri dira Oihanaren Portuak eta Lazunak azkazaletan eta Leireren Dena ametsa den irudipena liburuak. 

Zuzendaritza: Edurne Azkarate Sobrino. 

 

Data: abenduaren 2a ostirala
Ordua: 12:30
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (auditorioa)
Hizkuntza: euskara
Sarrera: libre aretoaren edukiera bete arte. 

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus