Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación Científico-técnica Oral en Euskera28279

Centro
Facultad de Farmacia
Titulación
Grado en Ciencias Ambientales (en extinción desde el 2022/2023)
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Castellano
Código
28279

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral1522.5
P. de Aula1522.5
P. Ordenador3045

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA.





Ikasleek hizkuntza eta komunikazioa ondo menderatzeko premia dute, bai gradua egin bitartean, bai ikasketak amaitu eta lan munduan barneratzean ere. Gradua egiten ari direnean, batetik, ahozko aurkezpenak eta lanak egin beharko dituzte beste irakasgaietan ere eta, bestetik, Gradu Amaierako Lana idazteko eta aurkezteko beharko dute euskaraz zuzen eta era egokian aritzeko gaitasuna. Gradua amaitzen dutenean, askotariko bideak hartuko dituzte, eta horietan guztietan eskatuko zaie hizkuntza ongi menderatzea eta era argian eta zehatzean komunikatzeko gai izatea.



Horretarako gaitasunak hobetzeko, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testu-generoak lantzen dira irakasgai honetan: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, ahozko aurkezpenak, dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, bideo tutorialak e.a. Horrela, funtsezkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira: ahozko testu formalen ezaugarriak, ahoskera zaindua, ahozko testuak egituratzen laguntzen duten diskurtso-errutinak, eta bai edozein testu espezializatutan funtsezkoak diren terminologia eta adierazpide espezializatuak ere.



Gradu Amaierako Lana prestatzeari eta defendatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, aurkezpen akademikoak prestatzeko eta aurrera eramateko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.





IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:



G005 - Ingurumen-hezkuntza eta komunikaziorako kanpainak diseinatu eta garatzea, bai eta material didaktikoak egin eta ingurumen-heziketarako ikastaroak irakastea ere.

G009 - Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.

M09CM05 - Argudioak arrazoitzea eta arazoen konponbideak proposatzea ikaslearen ikasketa-arloko gaietarako.

M09CM06 - Gai izatea gizartean hedatzeko informazioa, ideiak, arazo diren arloak eta konponbideak.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4. Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5. Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak eta poster zientifikoak.

6. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EGITARAU TEORIKOA



1. GAIA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

1.1. Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak

1.2. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza

1.3. Euskararen normalizazio-plangintza

1.4. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna

1.5. Termino-sorkuntzarako bideak eta hizkuntza-ukipena

1.6. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean



2. GAIA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

2.1. Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak

2.2. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa

2.3. Ortografia eta ortotipografia

2.4. Puntuazioa eta prosodia

2.5. Euskara Batuaren Ahoskera zaindua



3. GAIA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak

3.1. Ahozko komunikazio akademikoa

3.2. Hiztegi eta fraseologia akademikoa: terminoak, kolokazioak eta diskurtso-formulak

3.3. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa

3.4. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa

3.5. Baliabide ez-berbalak



4. GAIA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan

4.1. Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua

4.2. Euskararen erregistro akademikoen garapena

4.3. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan





EGITARAU PRAKTIKOA



Lau proiektu eramango dira aurrera.

A. proiektua. Euskararen normalizazioari buruzko eztabaida eta iritzi-artikulua.

B. proiektua. Ahoskera zaindua identifikatzea, ahoz gorako irakurketan erabiltzea.

C. proiektua. Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala.

D. proiektua. Komunikazio akademiko espezializatua: dibulgazio-hitzaldia.

MetodologíaAlternar navegación

Eskola eta jarduera gehienak praktikoak izango dira. Horretarako, eGela erabiliko da. Lan mota hauek egingo dira:



- Banakako lanak

- Talde-lanak

- Ordenagailu-praktikak

- Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

- Ahozko aurkezpenak

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Defensa oral (%): 50
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 50

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bakarrik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.- 9. asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



1. Ebaluazio jarraitua (etengabeko ebaluazioa)



a) Moduluetan zehar proposatutako lanak eta praktikak (% 50).

b) Ahozko aurkezpenak (% 50).



2. Ebaluazio ez-jarraitua (azken ebaluazioa)



a) Eskoletara etorri ez denari, ebaluazio jarraituaren gutxieneko baldintzak bete ez dituenari, edo aurreko puntuan adierazi bezala ebaluazio jarraituari uko egin dionari azterketa baten bidez ebaluatuko zaie.

b) Amaierako azterketa (% 100):

- Irakasgaian landutako gaien inguruko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

- Ahozko aurkezpena: % 50.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Idatzizko eta ahozko azterketaren bidez ebaluatuko dira ikaskuntzako emaitzak, eta % 100eko balioa izango du. Ohiko deialdiko amaierako azterketaren egitura bera izango du ebaluazio ez-jarraituko azterketak; hau da, bi atal:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak eta ariketak: % 50.

- Ahozko aurkezpena: % 50.



Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J., ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf



ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161



EUSKALTZAINDIA. “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua). https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf



EUSKALTZAINDIA. “Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua). https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Bibliografía de profundización

ALVARADO CANTERO, L. (2017). “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.

ALCOBA, S. (1999). La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.

BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang.

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó.

EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak.

EUSKALTZAINDIA (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera.

GARZIA, Joxerra (2008). Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania
.

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang.

GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003). Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.

KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018). “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1.

UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera.

VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018). “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118.

VÁZQUEZ, G. (2001). El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.

YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018). Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012).

ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Revistas

EKAIA: www.ehu.es/ojs/index.php/ekaia/index

Elhuyar: aldizkaria.elhuyar.eus

Osatuz: www.ikasbil.net/web/ikasbil/osatuz-aldizkaria

Elika: www.elika.net/eu

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/kontsultak/
http://www.euskadi.eus/euskalterm/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.eus/
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulku-aurkibidea/
http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu http://31eskutik.eizie.eus/
http://www.erabili.eus/
http://gaika.ehu.eus/eu
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

- EHUkoak: www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehu-kontsultagunea

- EHUz kanpokoak: www.ehu.eus/eu/web/euskara/kanpoko-kontsultagunea