Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación en Euskera: Artes26897

Centro
Facultad de Bellas Artes
Titulación
Grado en Conservación y Restauración de Bienes Culturales
Curso académico
2022/23
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
26897

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2030
P. de Aula2030
P. Ordenador2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

NOTA: Irakasgai hau euskaraz baino ez da eskaintzen / Esta asignatura se oferta únicamente en euskera / This subject is offered only in Basque.



Artearen alorreko langile oro da hizkuntzaren eta kulturaren sortzaile eta transmisore. Horixe da irakasgai hau gurutzatzen duen ideia nagusia. Horrela, 4. mailako "Komunikazioa euskaraz: Arteak" 3. mailako “Euskararen Arauak eta Erabilerak" irakasgaiak irekitako bideari jarraituko dio. Iaz hizkuntza-zuzentasunari eta egokitasunari jarri genion arreta, eta aurten euskarari dagozkion sormen-baliabideei erreparatuko diegu. Iaz bezala, ahozko eta idatzizko euskara erosotasunez ulertzeko eta sortzeko gaitasuna aurretik izatea da ikasleen ezagutzaren abiapuntua. Aurten ere, arteari lotutako edukien bitartez landuko dugu hizkuntza.



Arte-langileak duen hizkuntza-sortzaile eta -transmisore izaera hori abiapuntu gisa hartuta, irakasgai honek komunikazioa jarriko du erdigunean. Zehazkiago, komunikazioa eta artearen gurutzaketari erreparatuko dio. Gurutzaketa hori landuko dugu arte-diziplina ezberdinek, artearen diskurtsoek, eta pentsamendu kritikoak elkarri nola eragiten dioten gogoetatu bitartean. Laburrean, euskarazko komunikazioaren eta artearen gurutzaketaren hausnarketa kritiko, praktiko eta kokatua izango da irakasgai hau.



Hizkuntza ezinbestekoa da sorkuntza-artistikorako. Aldi berean, euskara nahitaezkoa da, baita ere, gaur egungo artearen profesionalek askotariko komunikazio-egoeretan parte hartu dezaten eta maila ezberdinetako testu-generoak ekoizteko gai izan daitezen. Horregatik, artearen alorreko langileek lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten komunikazio gaitasunetan, gaitze linguistikoan, eta ezagutza kritikoan sakontzen jarraituko dugu. Izan ere, euskarak egun bizi duen errealitate soziolinguistikoan, gero eta agerikoagoa da jarduera artistikoen esparruko eragileek eta profesionalek askotariko komunikazio egoeretan euskaraz zorroztasunez jarduteko daukaten premia. Nabaria da, baita ere, artearen alorreko profesional euskaldun erreferentzialen beharrizana.



Graduetako gaitasun horiei kasu eginez gero, ezinbestekoa da euskararen alderdi ezberdinei arreta ematea. Ezinbestekoa da norbere sorkuntza artistikoa kritikoki pentsatzeko eta azaltzeko ez ezik, baita artearen munduari lotutako testugintza ekoizteko ere. Hortaz, irakasgai honek bi ikuspegi horietan sakonduko du. Batetik hizkuntzaren eta artearen gurutzaketari buruzko pentsamendu kritikoari sarrera xumea egiten jarraituko du (3. Mailako “Euskara, arauak eta erabilerak” irakasgaian hasitakoaren bidetik). Eta bestetik, ahozko eta idatzizko ekoizpenean jarriko du begirada. Horretarako, diziplina artistiko ezberdinetan diharduten bertako sortzaile garaikideen lanaz eta egun egiten den artearen diskurtsoez jardungo dugu.



Irakasgaiaren kontzeptu eta ikuspegi nagusiak euskal kulturaren eta euskal artearen adierazpideak oinarri hartuta landuko ditugu. Euskaraz idatzitako testuak lantzean, eredu bila arituko gara. Beste hizkuntzetakoak jorratzean berriz, itzultzaile begirada da saiatuko duguna. Edozein kasutan, euskal kulturaren esparrua hurbiletik ezagutu eta norbere sormen-lanak bertako eremu soziokulturalarekin harremanean kokatzea egingo dute posible irakurketa horiek. Izan dadila ikasgai hau euskarazko sormen eta kritika-lanaren pizgarri.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Arte Ederren Fakultateko gradu guztietako gaitasunetatik hainbat daude lotuta hizkuntzaren ezagutzari eta erabilera-gaitasunari, baita pentsamendu kritikoari ere. Horiek landuko ditugu irakasgai honetan



Arteko Graduko hurrengo gaitasunak:

- Gai izatea artearen inguruko jakintzak transmititzeko: irakaskuntza, museoen kudeaketa, erakusketen muntaketa, arte-kritika, kultura-aholkularitza, enpresa-eremuko berrikuntzari eta sormenari buruzko lan-taldeetan parte-hartzea eta abar.

- Gertaera artistikoen eta haien gizarte-testuinguruen arteko loturak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek artearen historiaren zein kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat ulertzea



Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduko hurrengo gaitasunak:

- Diziplinaren alderdi praktikoak lanbide-aukera berrietan aplikatzea (hala nola ondare historiko-artistikoaren kudeaketan, azterketan eta zabalkundean), kultura-ondasunei lotutako gaietan hezkuntza-eginkizunak betetzea, eta arrazoiketa kritikoa eta konpromiso etikoa sustatzea.

- Iturri dokumental eta/edo historiografikoak menderatzen dituela eta kontserbazio- eta zaharberritze-prozesuak ezagutzen dituela abiapuntutzat hartuta, Kultura Ondasuna dokumentatzea eta horretarako beharrezkoak diren metodologia, terminologia, materialak eta tresnak erabiltzea.



Sorkuntza eta Diseinuko Graduko hurrengo gaitasunak:

- Berrikuntza-estrategiak, pentsamendu heuristikoaren baliabideak, ikerketa eta zalantza kritikoa eta metodologia sortzaileak erabili eta sakonean ezagutzea, ideiak sortzeko, produkzioan aplikatzeko eta eremu guztiak ulertzeko.

- Erakusteko eta ereduz adierazteko teknikak aplikatzea, lan-proiektuen ondoriozko informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko.

- Produkzioen eta haien gizarte-testuinguruen arteko erlazioak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.



Horiez gain, irakasgai honek hurrengo gaitasunak ere garatuko ditugu:

1. gaitasuna. Arteei buruzko lehenengo eta bigarren mailako iturrien analisia, interpretazioa eta sintesia egitea.

2. gaitasuna. Gertaera artistiko konplexuez, ahoz nahiz idatziz, modu argian jardutea.

3. gaitasuna. Ideia artistikoen, arte ekoizpenaren eta arte-lanen inguruko azalpenak, argibideak zein aholkuak ematea eta kritika formalak egitea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta.

4. gaitasuna. Sorkuntza-prozesuaren barruan proposamenak ekoiztea, aurkeztea eta argudiatzea, eta elkarlana bultzatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, ikerketa-ataza eta -proiektuetan oinarrituta, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna; c) komunikazioa eta eleaniztasuna; d) informazioaren kudeaketa; e) pentsamendu kritikoa.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

Horrenbestez, irakasgai honetan hurrengo ezagutzetan trebatuko da ikaslea:

a) Testu eraginkorrak eta adierazkorrak sortzeko baliabide erretorikoen eta sinbolikoen erabilera.

b) Testu akademikoak eta kritikoak idazteko estilo-gomendioak bereganatzea.

c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) erabilera eraginkorra.

d) Euskal kulturako adierazpideak ezagutu: batetik, euskal kulturaren inguruko interpretazio artistikoak egin; eta bestetik, diskurtso artistikoak sortzeko euskal kulturako adierazpideen erabilera.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EDUKI TEORIKOAK UNITATEKA



0. SARRERA. Komunikazioa, artea eta jardun kritikoa (1 astea)

- Irakasgaiaren dinamikak, edukiak, helburuak eta ebaluaketa

- Online baliabideak eta hizkuntza baliabideak



1. UNITATEA. Idatzitakoaren boterea: literatura, historiak, Komunitatea eta klasea (2 aste)

- Diziplina: Literatura

- Artearen diskurtsoak: Artearen historiak

- Pentsamendu kritikoa: klasea eta komunitatea.



2. UNITATEA. Soinuaren boterea: musika, artearen dibulgazioa, diglosia eta arraza (2 aste)

- Diziplina: Musika

- Artearen diskurtsoak: artearen dibulgazioa eta kritika

- Pentsamendu kritikoa: diglosia eta arraza.



3. UNITATEA. Dimentsioaren boterea: eskultura, pintura, ideia artistikoen zirkulazioa, generoa eta sexualitatea (2 aste)

- Diziplina: Eskultura eta pintura

- Artearen diskurtsoak: Ideia artistikoak

- Pentsamendu kritikoa: genero/sexualitatea.



6. ONDORIOAK (2 aste)



EDUKI PRAKTIKOAK

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru lan-jarduera ezberinetan banatuta ebaluatuko da. Iraksagai osoan zehar landuko du ikasleak alderdi praktikoa:



I. BAKARKAKO LANAK (Gidak) (0-5 puntu)

1) asteroko lana: Ikasleak testu-pasarte ezberdinak izango ditu aukeran astero, gehienez 5 orrikoak. Modu autonomoan, bat aukeratu eta irakurketa gida bat beteko du 150-200 bat hitzekoa. Ikasleak egindako lan horren gainean eraikiko dira klaseko jarduerak, ikasgelako dinamikak, eta talde lanak.

2) Bukaerako lana (azterketa): Irakasgaiean zehar irakurritako testu kritikoetako bat eta dibulgazio testuetako bat kritikoki uztartutako dituen idatzizko-lan bat sortzea, ikasleak hautatuko duen generoan.



II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN (atazak) (0-2 puntu).

Hikzuntza-baliabideak, komunikazio estrategiak eta ezagutza kritikoak bereganatu direla ikusteko hurrengo tresna informatikoekin egingo dira hainbat praktika: Euskalbar, Euskalbarrek barnebiltzen dituen sareko hiztegi, corpus eta antzeko baliabideak. Tresna horien erabilerak egingo du posible banakako lanetik taldekora igarotzea era kolaboratiboan lan egiteko. Izan ere, talde txikietan egingo diren klaseko jarduerak etxean bakarka egin eta ordenagailu praktiken bitartez modu kooperatiboan elkarbanatutakoaren gainean eraikiko dira.



III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN (proiektua) (0-3 puntu).

Talde txikietako dinamiketan lehenengo, eta talde handiko dinamiketan ondoren, etxean egin eta era kooperatiboan adostatuko irakurketak elkarbanatuko dira. Horrela, hikzuntza-baliabideei, komunikazio estrategiei eta jardun kritikoari buruzko ezagutza eraikiko da, ikaslea ardatz hartuta eta irakaslearen gidaritzarekin. Unitate bakoitzeko amaiera-lan bat idatziko da taldeka 200-250 bat hitzekoa. Idazlanlan horren zuzenketa zorrotzak baldintzatuko du talde handian egindako lanaren nota.

MetodologíaAlternar navegación

Irakaskuntza kolaboratiboa eta parte-hartzailea garatuko da, eta horretarako, honako bi jarduerak egingo dira saioetan:



Bakarkako lan autonomotik hasi, ordenagailu-praktika kooperatiboarekin jarraitu eta klaseko talde-jarduera dinamiketara, ikasketa prozesuaren ardatza ikaslea izango da. Hizkuntzaren jabekuntza praktikoa eduki teorikoen lanketaren bitartez bilatuko denez, jarduera parktikoen eta eduki teorikoen banaketa lausotu egingo du metodologiak.



Ikasleak protagonismoa hartuko asteroko gida laburren sorkuntzarekin. Gero, talde txikietan elkarren lanari feddaback-a emango diote eta bestearengandik era kooperatiboan ikasteko aukera sortuko du horrek. Bukatzeko, talde handian, jasotako ezagutza erakusteko eta transferitzeko baliatuko dira egindakoaren aurkezpenak. Eduki teorikoen jabekuntza, testu-sorkuntza indibidual eta kolektibo horietan egiaztatuko da.



Gaitasun komunikatiboak, hortaz, atazez osatutako proiektuen bitartez landuko dira. Gai bakoitzeko proiektu txiki bat. Lehenik banaka egindako atazek, ondoren talde txikietako atazak egiteko balioko dute. Bukatzeko, ataza sekuentziak izabgo dira proiektu txikien oinarria, talde handian elkarbanatzeko.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 20
    • Trabajos individuales (%): 50
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 30

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

EBALUAZIO-JARRAITUA

- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Etxerako irakurketa gidak egitea (%): 30

Talde txikietako lan kooperatiboan jardutea (%): 20

Talde handietako lanaren emaitzak (%): 30

Bukaerako lana edo azterketa: (%): 20



EBALUAZIO EZBERDINETARAKO ERRUBRIKA

ARIKETA ETA EGOKITASUNA. Eskatutakoari ondo lotzen zaio, eta ez da beharrezkoa ez denik esaten. Erantzunak galdetutakoari erantzuten dio.

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA. Erantzuna era garbian dago egituratuta (Sarrera, ondorioak...). Ideiak era koherentean daude antolatuta paragrafoetan. Ez dago kontresanik eta ideia esanguratsuak argi gelditzen dira.

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA ETA ABERASTASUNA. Hizkuntzaren maila ona da orkokorrean. Maila akademikoa darabil. Ez ditu ulergarritasuna oztopatzen dituen akatsak egiten edo akats sistemaJkoak egiten. Hiztegia aberatsa eta egitura konplexuak darabiltza.

EDUKIEN ERABILERA. Ikasleak erakusten du ezagutzen dituela klasean emandako kontzeptuak eta tresnak, eta erabiltzeko gai dela argi gelditzen da produkzioan.

ORIGINALTASUNA. Ikasleak era kritikoan eta kreatiboan erantzuten dio galderari. Erantzunak ez ditu soilik klaseko edukiak bere horretan erreproduzitzen.



OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia eta lehenetasuna emango zaiona. Ebaluazio jarraitua gainditzeko, HIRU atal hauek gainditu beharko dira:



I. BAKARKAKO LANAK (0-5 puntu): Etxerako gidak eta bukaerako lana edo azterketa

II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN (0-2 puntu).

III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN (0-3 puntu).



Ebaluazio jarraituan, hurrengo ebaluazio-irizpideak hartuko dira kontuan:



I. BAKARKAKO LANAK [0-5 puntu]

- Etxerako gidak eta bukaerako lana arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea

(3 puntu).

- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptu artistikoak eta kritikoak, eta artearen esparruko komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN [0-2 puntu]

- Asistentzia eta jarrera (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN [0-3 puntu]

- Irakasgaian testuak sortzeko jorratu diren prozedurak, komunikazio-irizpideak, estilo-irizpideak eta diseinu-irizpideak garatu direla erakustea (1 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea eta landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistikoak, artistikoak eta kritikoak bereganatu dituztela eta era kooperatiboan lantzeko gai direla erakustea (1 puntu).



OHARRAK:

- Hiru atalak gainditzea ezinbestekoa da batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko.

- Gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki, ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek; ebaluazio jarraitua egiten hasi eta azkenean, ebaluazio jarriatuari uko egiten dioten ikasleek; eta hasieratik, azken ebaluazioko azterketa egitea erabakitzen duten ikasleek, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan).

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak eragina izango du ebaluaketan).



EBALUAZIO EZ JARRAITUA

Azken ebaluaziorako ebaluazio jarraiturako egin beharreko lan berberak egin beharko dira, eta beranduenez azterketa egunean entregatu.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ezohiko deialdian, ikaslea azken ebaluazioari lotuko zaio. Azken ebaluaziorako ebaluazio jarraiturako egin beharreko lan berberak egin beharko dira, eta beranduenez azterketa egunean entregatu.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: kulturaren inguruko guneak, hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Agirre, Lorea, & Eskisabel, Idurre (2019). Trikua esnatu da. Susa.

Amonarriz, Kike (2019). Euskararen bidegurutzetik. Elkar.

Anzaldúa, Gloria. (2012). Borderlands = La frontera: The new mestiza. Aunt Lute Books.

ALBERDI, Xabier; SARASOLA, Ibon (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.

Atutxa, Ibai (2020). “Pentsamentu Basa, Kritika Dezibilizatua”. Euskal Herria Dekoloniala Mintegia. UEU; Iratzar. https://www.youtube.com/watch?v=wyQtcpx_JhY

Barcenilla, Haizea. Berria, https://www.berria.eus/egilea/Haizea_Barcenilla

Becker, Howard (2011). Los mundos del arte: Sociología del trabajo artístico. Universidad Nacional de Quilmes.

Benjamin, Walter (2015). Denbora, historia eta artearen inguruko testuak. Sanssoleil.

Bourdieu, Pierre (2011). Las reglas del arte: Génesis y estructura del campo literario. Editorial Anagrama.

Butler, Judith (2018). Genero nahasmendua: Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Elkar.

Faena Bermejo, Jose María eta Adolfo Gómez Cedillo (2015): Arteari buruzko oinarrizko kontzeptuak, Bilbo: EHU.

Fanon, Franz (2011). Piel negra, máscaras blancas. Editorial Caminos.

Gantzarain Xabier (2018). Zuloa, Donostia: Elkar.

Manterola, Ismael. Berria, https://www.berria.eus/egilea/Ismael_Manterola

Rozas, Ixiar (2014). Beltzuria, Donostia: Elkar.

---; Sarriugarte, Danele (2017). “Traizioa bikaintzen (itzulpengintzaz-autoitzulpengintzaz)". KMko solasak. Koldo Mitxelena Kulturuneak.

https://www.youtube.com/watch?v=6tKJ7JlUU_w&t=399s

Voloshinov, Valentin (2014). El marxismo y la filosofía del lenguaje. Godot.

Wittig, Monique (2017). Pentsamendu heterozuzena. Susa.

Zubimendi, Joxe Ramon eta ESNAL, Pello (1993): Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Revistas

ALDIZKARIAK ETA ARTE ETA KULTUR GUNEAK

Argiako “Artea” saila (https://www.argia.eus/artea)
AusArt aldizkaria (www.ehu.eus/ojs/index.php/Ausart)
Azala (https://www.azala.eus/?lang=eu)
Berriako “kultura” saila (https://www.berria.eus/kultura/)
Bilboko Alhondegia
https://www.azkunazentroa.eus/eu/deialdiak/
https://www.azkunazentroa.eus/eu/agenda/?tip=173
Bilboko Arte Ederren Museoa
https://www.museobilbao.com/eu/empleos-becas.php
https://www.museobilbao.com/eu/exposiciones.php
Jakin aldizkaria (www.jakingunea.com)
Karmela
https://karmelakoliburutegia.wordpress.com/2020/12/02/egoitza-artistikoen-programa-karmelan-2021/
Tabakalera
https://www.tabakalera.eus/eu/sortzaileen-gunea/egonaldi-artistikoak/egonaldi-deialdiak
https://www.tabakalera.eus/eu/programa-kulturala/erakusketak-arte-garaikidea-donostia
The balde (https://www.thebalde.net)
Uharte Zentroa
https://www.centrohuarte.es/eu/egoitzak-eta-egonaldiak/
https://www.centrohuarte.es/eu/irekian/
Uztaro aldizkaria (www.uztaro.com)
Zehar aldizkaria (http://artxibo.arteleku.net/eu/collections/zehar)

Direcciones web

Interneteko baliabideak

a) Hizkuntza-baliabideak
Ehuskaratuak: ikasliburuen itzulpenen corpus paraleloa: http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
Euskaljakintza: http://euskaljakintza.com/
Euskaltzaindiaren arauak: www.euskaltzaindia.eus/arauak/
Euskaltzaindiaren Hiztegia: www.euskaltzaindia.eus (Hizkuntza-baliabideak atalean).
Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE): www.euskaltzaindia.eus (Hizkuntza-baliabideak atalean).
Hiztegiak eta corpusak sarean www.hiztegia.net
Sareko Euskal Gramatika [SEH]: http://www.ehu.eus/seg/

b) Arteak euskaraz
Armiarma literatura gunea: www.armiarma.com
Arte Garaikideko Hiztegia: www.hiztegia.com
Badok euskal musikaren ataria: www.badok.eus
Jakin aldizkaria: www.jakingunea.com
Kalostra: www.kalostra.eus
Literatura Terminoen Hiztegia: www.euskaltzaindia.net/lth
Okela Sormen Lantegia: www.okela.org
Sortzaileak, euskal sortzaileen ataria: www.sortzaileak.eus
Uztaro aldizkaria:www.uztaro.com
Zehar aldizkaria: http://arteleku.gisa-elkartea.org/zehar/
Zinea ataria: www.zinea.eus

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

08:30-09:50 (1)

Profesorado

Examen

  • Enero : 10-01-2023 08:30
  • Junio : 13-06-2023 08:30

Aula(s) impartición

  • AULA TEORICA 1G9 - FACULTAD DE BELLAS ARTES (1)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

09:50-11:10 (1)

Profesorado

Examen

  • Enero : 10-01-2023 08:30
  • Junio : 13-06-2023 08:30

Aula(s) impartición

  • AULA TEORICA 1G9 - FACULTAD DE BELLAS ARTES (1)

31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

11:10-12:30 (1)

Profesorado

Examen

  • Enero : 10-01-2023 08:30
  • Junio : 13-06-2023 08:30

Aula(s) impartición

  • AULA TEORICA 1G9 - FACULTAD DE BELLAS ARTES (1)