Ruta de navegación

Contenido de XSL

Proyectos e Innovación Educativa en Ciencias Sociales27592

Centro
Facultad de Educación de Bilbao
Titulación
Grado en Educación Primaria (Trilingüe)
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
27592

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2436
Seminario57.5
P. de Aula3146.5

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Irakasgai hau Lehen Hezkuntzako laugarren mailan ematen da, Berrikuntza Minorreren baitan. Beronen xedea Gizarte Zientziak Lehen Hezkuntzan lantzeko dauden proposamen berritzaileak eta baliabide didaktikoak ezagutaraztea da, horien oinarri teorikoak azalduz eta aplikazio praktikoak ikasgelan bertan garatuz. Irakasgai honetan izena ematen duten ikasleek, beraz, Gizarte Zientziak talde-lanaren bidez eta modu aplikatuan nola landu daitezkeen ikasiko dute, horretarako dauden metodologia desberdinak ezagutuko dituzte, eta esperientzia eta adibide konkretuak lantzeko aukera izango dute.



Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Irakasgai honen bidez, ikasleak honako gaitasunak eskuratu edo garatuko ditu:



1. Gizarte Zientzien oinarrizko printzipioak ulertzea.

2. Gizarte Zientzien arloko eskola-curriculuma ezagutzea.

3. Ikasketa historikoa eta geografikoa integratzen ikastea, ikuspegi hezitzaile eta kultural batetik.

4. Hezkuntza demokratikoa sustatzea eta pentsamentu sozial kritikoa praktikan jartzea, erakunde publiko eta pribatuen garrantzia baloratuz herrien elkarbizitza baketsurako.

5. Gertaera erlijiosoa ezagutzea historian zehar eta kulturarekin loturan.

6. Curriculumeko edukiak garatzea eta ebaluatzea baliabide didaktiko egokien bidez, eta dagozkion gaitasunak sustatzea ikasleengan.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. Lehen hurbilpena gaiari

1.1. Gizarte Zientzien esperientziak ikasgelan

1.2. Berrikuntza zer den eta zer ez

1.3. LHko curriculum ofiziala eta oinarrizko kontzeptu batzuk

1.4. Espazioa eta denbora haurrarengan



2. Ingurunea ezagutzeko metodologia berritzaileak eta baliabide didaktikoak

2.1. Testuliburuak

2.2. Proiektuak eta unitate didaktikoak

2.3. Jarduera eta baliabide konkretuak (maketak, objektuak...)

2.4. Baliabide bibliografikoak

2.5. Baliabide digitalak

2.6. Ingurune hurbila eta ondarea baliabide gisa

2.7. Bestelako metodologia eta baliabide erabilgarri batzuk

MetodologíaAlternar navegación

Irakaskuntza-metodologia eta eredu desberdinak tartekatuko dira: irakasleak emandako klase magistralak, gelako praktikak, mintegiak, etab. Norbanako lanak zein talde lanak burutuko dira, bai idatziak eta bai ahoz aurkeztekoak ere.*



*COVID-19aren eraginez dozentzia presentziala on line-ra aldatuko balitz, aipatutako metodologia egokituko litzateke.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Trabajos individuales (%): 30
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 60
    • Parte-hartze aktiboa klasean (%): 10

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

A. EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



1. Banakako lanek: azken notaren %30 balioko dute.*

2. Talde lanek: azken notaren %60 balioko dute.*

3. Klaseko parte-hartze aktiboak: azken notaren %10 balioko du.*



Atal bakoitza gainditzeko ezinbestekoa da euskara zuzentasunez erabiltzea bai ahoz eta bai idatziz, eta hizkuntzaren arau ortografiko eta gramatikalak jarraitzea (Lehen Hezkuntzako Graduan eskuratu beharreko gaitasunen artean zehaztuta dago, besteak beste, "euskara menderatzea" eta "ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea").



Deialdiari uko egiteko aukera: Ebaluazio Jarraituaren sistema segitzen duten ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko aukera dute. Horretarako idatzi bat aurkeztu behar diote irakasleari gutxienez azterketa epea hasi baino hamar egun lehenago. Kasu horretan "ez aurkeztua" kalifikazioa jasoko dute.



* Ebaluazio honek aldaketak eta egokitzapenak izan ditzake, COVID-19ren eraginaren eta unibertsitatetik nahiz administraziotik hartzen diren neurrien arabera. Edonola ere, egokitzapenek ezarritako ildoekin bat datozen irizpide akademikoak jarriatuko dituzte.



B. AZKEN EBALUAZIOREN SISTEMA



UPV/EHUren baitan ohiko irakaskuntza sistema Ebaluazio Jarraituarena da. Halere ikasle orok du eskubidea Azken Ebaluazio sistema bidez ebaluatua izateko. Azken ebaluazio mota hau nahi duen ikasleak, irakasgaia hasten denetik lehen 9 asteen barruan, idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari Azken Ebaluazio sistema segitu nahi duela. Hala jakinarazi ezean Ebaluazio Jarraitua aplikatuko zaio. Azken Ebaluazio Sistema hautatzen duen ikasleak irakaslearekin aurretiaz adostutako bi tutoretza-saiotara aurkeztu beharko du gutxienez, ezinbestekoak izango direnak irakasgaiaren edukiak eta gaitasunak ezagutzeko, eta azken proba egoki prestatzeko. Ebaluazioa azken proba teoriko-praktiko bat izango da, eta kalifikazioaren %100 balioko du. Kasu honetan ere, euskararen erabilera zuzena eta egokia frogatu beharko da.**



Deialdiari uko egiteko aukera: Azken Ebaluazio sistema segitzen duten ikasleen kasuan, azken proba ez burutzea uko gisa hartuko da, eta "ez aurkeztua" kalifikazioa jasoko du.



**COVID-19ak sortutako egoera bereziek horrela eskatzen badute, proba hau bide telematikoen bidez egingo litzateke.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

A. EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Ohiko deialdiari uko egin edo suspenditu duten ikasleek ezohiko deialdira aurkezteko aukera dute. Kasu horretan daudenei gorde egingo zaizkie ikasturte berean gainditu dituzten irakasgai honetako nota parteak, eta gainditu gabe dituzten parteei dagozkien lanak aurkeztu beharko dituzte.*



Deialdiari uko egiteko aukera: Ebaluazio Jarraituaren sistema segitzen duten ikasleek ezohiko deialdiari uko egiteko aukera dute. Horretarako idatzi bat aurkeztu behar diote irakasleari gutxienez azterketa epea hasi baino hamar egun lehenago. Kasu horretan "ez aurkeztua" kalifikazioa jasoko dute.



* Ebaluazio honek aldaketak eta egokitzapenak izan ditzake, COVID-19ren eraginaren eta unibertsitatetik nahiz administraziotik hartzen diren neurrien arabera. Edonola ere, egokitzapenek ezarritako ildoekin bat datozen irizpide akademikoak jarriatuko dituzte.



B. AZKEN EBALUAZIOREN SISTEMA



Azken Ebaluazio sistema segitzen duten ikasleen kasuan ezohiko deialdia ohiko deialdia bezala ebaluatuko da: beren ebaluazioa azken proba teoriko-praktiko baten bidez egingo dute kalifikazioaren %100 balioko duena.**



Deialdiari uko egiteko aukera: Azken Ebaluazio sistema segitzen duten ikasleen kasuan, azken proba ez burutzea uko gisa hartuko da, eta "ez aurkeztua" kalifikazioa jasoko du.



**COVID-19ak sortutako egoera bereziek horrela eskatzen badute, proba hau bide telematikoen bidez egingo litzateke.





Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ordenagailua
Curriculum dekretuak
Ingurunearen ezagutza alorreko testu-liburuak
E-Gelan bildutako eta seinalatutako materialak

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Domínguez Garrido, M. C. (2004). Didáctica de las Ciencias Sociales. Madril: Pearson Prentice Hall.

Hernandez Cardona, F.X. (2002). Didáctica de las Ciencias Sociales, geografía e historia. Bartzelona: Graó.

Bibliografía de profundización

Avila, R., Lopez Atxurra, R. eta Fernández de Larrea, E. (2007). Las competencias profesionales para la enseñanza-aprendizaje de las Ciencias Sociales ante el reto europeo y la globalización. Bilbo: AUPDCCSS.
Bale, J. (1989). Didáctica de la Geografía en la Escuela Primaria. Madril: Morata.
Besalú, X. (2002). Diversidad cultural y educación. Madril: Síntesis Educación.
Capel, H. & Urteaga, L. (1991): Las nuevas geografías. MAdril: Salvat.
Coelho, E. (2006). Enseñar y aprender en escuelas multiculturales: una aproximación integrada. Bartzelona: Universitat de Bartzelona.
Feliu, M., y Hernández Cardona, F.X. (2011). 12 ideas clave. Enseñar y aprender historia. Bartzelona: Grao.
Galindo Morales, R. (2004). Otra enseñanza de las Ciencias Sociales es posible. Alacant: AUPDCCSS.
Hannoun, H. (1977). El niño conquista el medio. Las actividades exploradoras en la escuela primaria. Buenos Aires: Kapelusz.
Merchán, F.J. (2002). "El uso del libro de texto en la clase de historia", Gerónimo de Uztariz, 17/18, 79-106 orr.
Murphy, J. (2011). Más de 100 ideas para enseñar historia. Primaria y secundaria. Bartzelona: Graó.
Pluckrose, H. (1993). Enseñanza y aprendizaje de la Historia. Madril: Morata.
Prats, J. (koord.) (2011a). Geografía e Historia: Complementos de formación disciplinar. Vol I. Bartzelona: Ministerio de Educación & Graó.
------------ (koord.) (2011b). Didáctica de la Geografía y la Historia. Vol II. Bartzelona: Ministerio de Educación & Graó.
------------ (koord.) (2011c). Geografía e Historia: Investigación, innovación y buenas prácticas. Vol III. Bartzelona: Ministerio de Educación & Graó.
Souto, X. M. (1999): Didáctica de la Geografía. Problemas sociales y conocimiento del medio. Ediciones del Serbal.
Trepat, C.A. eta Comes, P. (1998). El tiempo y el espacio en la Didáctica de las Ciencias Sociales. Bartzelona: Graó.
Xamar [Juan Carlos Etxegoien](2001). Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz. Iruñea: Pamiela.

Revistas

Aula de Innovación Educativa
Enseñanza de las Ciencias Sociales. Revista de Investigación
Iber: Didáctica de las Ciencias Sociales
Jakingarriak
Tantak

Direcciones web

www.atlasa.net
www.datutalaia.net
www.didactica-ciencias-sociales.org
www.educ.ar
www.gapminder.org
www.hikhasi.com
www.hiru.com
www.revistainfancia.org
www.ub.es/geocrit

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

08:30-10:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • 2S02G - FACULTAD DE EDUCACION DE BILBAO (HORIZONTAL) (1)

31 Seminario-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
7-7

13:00-15:30 (1)

12-12

13:00-15:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - FACULTAD DE EDUCACION DE BILBAO (VERTICAL) (1)
  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - FACULTAD DE EDUCACION DE BILBAO (VERTICAL) (2)

31 Seminario-2 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
7-7

13:00-15:30 (1)

12-12

13:00-15:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - FACULTAD DE EDUCACION DE BILBAO (VERTICAL) (1)
  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - FACULTAD DE EDUCACION DE BILBAO (VERTICAL) (2)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

10:30-12:30 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • 1S01T- gizarte zientzietako tailerra - FACULTAD DE EDUCACION DE BILBAO (VERTICAL) (1)