Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación en Euskera: Áreas Técnicas26001

Centro
Escuela de Ingeniería de Bilbao
Titulación
Grado en Ingeniería de Tecnología de Minas y Energía (en extinción a partir de 2018/19)
Curso académico
2022/23
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
26001

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2020
P. de Aula100
P. Ordenador3060
Taller010

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Oharrak: Gida hau euskaraz bakarrik dago ikasgaia euskaraz bakarrik ematen delako eta batez ere euskarazko baliabideak aztertzen direlako.



Komunikazioa Euskaraz: Alor Teknikoak (KE) ikasgaia Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan 1998an proposatutako Bolognia prozesuko plan berriarekin batera ezarri zen, Euskararen Plan Gidariaren babespean. KE ikasgaia graduko 4. urtean ematen da, bigarren lauhilekoan.



KE egiteko ez da nahitaez EAE egin behar (nahiz eta komenigarria izan); horregatik, batzuetan EAEko gauza batzuei erreferentzia egin behar zaie, oso azaletik bada ere. Bestalde, KEn matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean aritzeko gaitasuna izan behar dela.



Euskararen egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, ikasgai hau beharrezkoa da, euskara batuaren hiztun-komunitatea sortua dela esan badaiteke ere, alde batetik, euskara batuaren ezarpena oraindik ere prozesuan dagoelako eta, bestetik, euskara berezitua sortze- eta garatze-bidean dagoelako (hain zuzen ere, horrexegatik planteatzen dira ikasgaiok Euskararen Plan Gidarian). Bi prozesu hauek paraleloan joateak eskatzen du ondo bereiztea zein irizpide linguistiko diren baliagarri erabilera orokorrerako eta zein erabilera berezituetarako.



Horretaz gain, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea eta aurkeztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, arlo teknikoetako euskararen egoeraren azterketa, horren garapenean egin beharreko urratsak eta hori zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan. Horretaz gain, arreta berezia jartzen zaie hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei.



Bestalde, irakasgaiak lotura du gradu eta maila berean eskaintzen den ‘English for industrial engineering’ irakasgairekin. Ikasleak aukera izango du jabetzeko zein ezaugarri eta arazo dituzten batean hizkuntzek arlo zientifiko-teknikoetan eta zer duen berariazkoa hizkuntza bakoitzak.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1 gaitasuna: Hizkuntza-sistema beraren barruan erabilera-aldaera asko daudela ikustea eta horien artean hizkera orokorra eta hizkera berezitua bereiztea, erabilera bakoitzari dagozkion baliabide linguistikoak egokiro erabiltzeko



2. gaitasuna: Hizkuntzen garapenerako erabakigarri diren pausoez jabetzea



3. gaitasuna: Euskararen egungo egoera zein den ikustea, goi-mailako tituludunek euskararen erabilera eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzeko



4. gaitasuna: Nautikako testuen kalitate linguistikoa bermatzeko oinarrizko ezagutza eta irizpide linguistikoak izatea



5. gaitasuna: Hizkuntza-baliabide digitalak eta paperezkoak ezagutzea, eta, batez ere, nautikako baliabideak erabiltzeko eta osatzeko gaitasun kritikoa izatea



Irakasgai honetan Ingeniaritzako Graduetan aurreikusten diren honako gaitasun orokor hauek izango dira jo-puntuan:

a) Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko, eta ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

b) Industria Ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko eta garatzeko gaitasuna.



Gaitasun horien bidez, honako zeharkako gaitasunak garatzeko aukera izango du ikasleak:

a) Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurunean lan egiteko gaitasuna.

b) Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea.

c) Talde-lanean modu eraginkorrean jardutea.



Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:



- Euskararen normalizazio-prozesua eta horrek duen eragina ezagutzea batez ere euskara berezituaren garapena kontuan hartuz.

- Sareko baliabide erabilgarrienak erabiltzea eta bakoitza zertarako den erabilgarria jakitea.

- Zuzentasun eta egokitasun kontzeptuen bereizketa.

- Testu-genero orokorrenak ezagutzea: gutuna, curriculum vitae, laburpena, txosten tekniko laburrak, aurkezpenak

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EGITARAU TEORIKOA

1. Sarrera

1.1. Arlo teknikoak eta hizkuntzalaritza: elkarlana beharrezkoa

1.2. Ikasgaiaren kokapena

1.3. Euskara berezituaren ezaugarriak: hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa



2. Zientzia- eta Teknologia-testuetako bereizgarri linguistikoak

2.1. Zientzia eta Teknologietako testu-motak: txosten teknikoak, ikerketa-testuak, gradu amaierako lanak (GRAL), zabalkunde-testuak, testu entziklopedikoak, itsasontzietako dokumentazioa, aurkezpenak, eskolak, bideo-dokumentalak eta abar

2.2. Zenbait diskurtso-eragiketa: definizioa, adibidegintza, sailkapena, birformulazioa, modalizazioa, aipuak, nominalizazioa, izenburuak, legeak eta arauak

2.3 Ahozkorako diskurtso-estrategiak: baliabide erretorikoak, fononikoak eta ez-berbalak



3. Hiztegigintza/Terminologia

3.1 Hizkuntza gutxituen biziberritzea: arlo teknikoetako terminologia, fraseologia (egoera eta aldakortasuna)

3.2. Definizioak: Unitate Terminologikoa (UT) eta Balio Espezializatudun Unitatea (BEU)

3.3. Egun dauden baliabideak terminologiari begira (batez ere digitalak)

3.4.Terminologiarako sorkuntza-bideetan sakontzen: maileguak eta kalkoak, morfologia-eraketa, laburtzapenak eta adierazpide sinbolikoak (magnitudeak, nomenklatura, formulazioa. Euren txertaketa diskurtso naturalean)

3.5. Terminoak hautatzeko irizpideak

3.6. Okerbideak

3.7. Izen sintagmaren egitura eta unitate sintagmatiko konplexuak



EGITARAU PRAKTIKOA



A. proiektua: Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan.

B. proiektua: Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara.

C. proiektua. Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala, dibulgazio-hitzaldia.

D. proiektua. Arlo teknikoetako testu-genero akademikoak: abstract edo laburpena, eta ahozko komunikazioa

E proiektua: Arlo teknikoetako testu-genero profesionalak: erakustazoka

MetodologíaAlternar navegación

Bi eskola mota izango ditugu: asteko egun batean klase magistralak eta zenbait gelako ariketa; asteko beste egunean klase magistraletan ikasitakoaren praktika egingo dugu ordenagailu-gelan. Praktiketan, batez ere, lan hauek egingo ditugu: testuetan terminoak identifikatu, kontsulta-tresnetan bilaketak egin, terminologia aztertu, ahozko aurkezpenak, glosategiak, itzulpenak, dibulgazio-testuak sortu, Wikipediako artikuluak osatu, GRALei ekiteko prozedura aztertu, eta abar.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 40
    • Aurkezpena (%): 60

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 30

Aurkezpenak % 45

Idazlana % 25



Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 30.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 45

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko idazlana: % 25.



Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ohiko deialdiko formatu bera duen azterketaren bidez ebaluatuko dira ikaskuntzako emaitzak, eta % 100eko balioa izango du:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 30.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 45

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko idazlana: % 25.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ALBERDI, Xabier & Iñaki UGARTEBURU (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, Xabier & Ibon SARASOLA (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

CASSANY, Daniel (1996 [1993]): La cocina de la escritura. Bartzelona: Anagrama.

ENSUNZA, Mitxel; Jose Ramon ETXEBARRIA & Jazinto ITURBE (2008): Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide. Bilbo: UEU.

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011): Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: UEU eta EHU.

EUSKALTZAINDIA (1993): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

EZEIZA, Joseba; Izaskun ALDEZABAL ROTETA; Agurtzane ELORDUI URQUIZA; Igone ZABALA UNZALU; Iñaki UGARTEBURU GASTAÑARES; Kristina ELOSEGI ADURIZ: PREST: unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.

GARZIA, Juan (2005): Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

GARZIA, Juan (2014): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ODRIOZOLA, Juan Carlos (2005): 'Puntuazioa, gramatikagai'. In H. Knörr & P. Etxeberria (argit.), Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia. Bilbo: Euskaltzaindia, 353-378.

PETRIRENA, Patxi (2011): Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ZABALA, Igone (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZABALA, Igone (1999): 'Izen-sintagma konplexuak: adjektiboen eta izenlagunen segidak'. In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 107-157.

ZABALA, Igone (1999): 'Zehaztasuna eta gardentasuna'. In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 159-189.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon & Pello ESNAL (1993): Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004): Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. (Sarean ere badago-EIMA).

Bibliografía de profundización

ALCARAZ, Enrique; José MATEO & Francisco YUS (2007): Las lenguas profesionales y académicas. Bartzelona: Ariel.
AZKARATE, Miren & Elixabete PÉREZ GAZTELU (2014): Hitz-elkarketa / 2. Bilbo: Euskaltzaindia.
BERRIA (2006): Estilo Liburua. Donostia: Berria. (Sarean ere badago: http://www.berria.eus/estiloliburua/)
CABRÉ, María Teresa (1993): La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Bartzelona: Editorial Antártida/Empúries.
CABRÉ, María Teresa (1999): La terminología: representación y comunicación. Elementos para una teoría de base comunicativa y otros artículos. Bartzelona: Institut Universitari de Lingüística Aplicada.
CALSAMIGLIA, Helena & Amparo TUSÓN (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
ENSUNZA, Martxel (1989): 'Erdal adjektibo erreferentzialetarako euskal ordainak'. Euskera 34-2: 577-596.
EUSKALTZAINDIA (1986): Maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1992): Hitz elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1994): 'Eratorpenaz'. Euskera XXXIX (2. aldia). LEF batzordea.
GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (2005): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
KALTZAKORTA, Mitxel (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
SARASOLA, Ibon (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.
UZEI (1982): Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera. Donostia: UZEI.

Revistas

EKAIA. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi aldizkaria
ELHUYAR. Zientzia eta Teknologia aldizkaria

Direcciones web

http://www.euskara.euskadi.eus

http://www.euskaltzaindia.eus

http://www.xuxen.com

http://www.ehu.eus/eu/web/euskara (EHULKU, Azpidazki, etab.)

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2243/eu/contenidos/informacion/xtra_euskara_erabili/eu_16011/erabili_euskara.html

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html (EIMAren estilo-liburua: Ortotipografia, Kalko okerrak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Zientzia eta Teknikarako Euskara arautzeko gomendioak...)

euskalbar: hiztegi eta corpusak

Agiri-ereduen bankua (Lan-Hitz):
http://www.euskara.euskadi.eus/r59-14154/eu/contenidos/informacion/agiriereduen_bankua/eu_agiri_er/agiri_ereduen_bankua.html

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

GruposAlternar navegación

31 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes