Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación en Euskera: Estrategias Lingüísticas para los Medios de Comunicación27125

Centro
Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación
Titulación
Grado en Publicidad y Relaciones Públicas
Curso académico
2022/23
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Inglés
Código
27125

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4669
P. de Aula1421

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación



IKASKUNTZA HELBURUAK

Komunikazio alorreko profesionalek eguneroko lan-tresna dute ahozko hizkuntza. Komunikazioaren alorrean aritzeko, lehentasunezkotzat hartzen da hizkuntzaren ahozko adierazpen baliabideak ondo ezagutzea eta erabiltzea. Profesional horien ahozko ekoizpenak erreferentziazko eredutzat hartzen dira gizartean. Funtsezkoak dira, beraz, komunikabideetako profesionalak eredu soziolinguistikoak iruteko, eta lehentasunezko lekua hartzen dute euskararen normalizazioan.

Profesional hauek askotariko ahozko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete, modu eraginkorrean, eta ahozko genero askotako testuen bitartez: berriak, kronikak, erreportajeak, dokumentalak, iritzi-artikuluak, elkarrizketak, iragarkiak. Hartzaileak ahozko testuen bidez nola informatu, erakarri, aktibatu edo hunkitu, adibidez, aise menperatu behar dute.

Ikasgai honek gaitasun horietan jartzen du arreta. Xede nagusia da medioen testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko funtsezkoak diren ahozko ahalbide komunikatibo eta linguistikoak sendotzea eta garatzea; une oro gogoan ditugula komunikabideetako ahozko testu bat planifikatzeko, ekoizteko zein hedatzeko prozesuetan dauden erabaki linguistiko-diskurtsiboak.



TITULAZIOKO GAITASUNEKIKO LOTURA



Ikasgaia Komunikazioko 4. mailako ikasle guztiei zuzentzen zaie. Hizkuntzaren inguruan ikasleek graduan dituzten beste ikasgai batzuen osagarria da, bereziki 1. mailako ‘Euskararen erabilerak komunikabideetan’, 3. mailako ‘Adierazpen idatzia’ Komunikazio arloko ahozko hizkuntza-estrategietan jartzen du arreta berezia. Titulazioko gaitasunen artean ‘Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez’ gaitasun orokorra lantzen da ikasgai honetan.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1. Komunikabideetako testu-egileak ahozko testua lantzeko orduan kontuan hartu beharreko estrategia linguistikoetan erreparatzea: nori zuzenduko zaion testua, zein eduki bideratuko duen, zer ikuspegi sustatu nahi duen, zein euskarri baliatuko duen mezua bideratzeko (ahozkoa, idatzia, ikus-entzunezkoa), zein komunikabide baliatuko duen, eta abar.



2. Gogoeta horiek testugintza-prozesuan integratzen jakitea: ahozko testu bat idaztean une oro gogoan izan beharko diren planifikatzeko, antolatzeko, garatzeko zein taxutzeko prozesuak kontuan izanda eta ondo bereizita.



3. Internetek hartzaileak informatzeko, konbentzitzeko, aktibatzeko edo hunkitzeko eskaintzen dituen baliabide diskurtsibo berrietan sakontzea eta ahalmen horiekin batera datozen erabaki estrategiko berriak modu praktikoan ezagutzea.









Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. TESTUA TESTUINGURUARI BEGIRA

Testua hartzaileari, euskarriari eta helburuari egokitzeko estrategiak, beti ere euskararen bereizgarriak kontuan izanda.



2. KOMUNIKABIDEETAKO TESTUEN AHOSKERA

• Ahoz gorako irakurketa

• Euskararen Ahoskera zaindua

• Arauaren ezaugarriak

• Arauaren irizpide linguistiko eta soziolinguistikoak

• Arauaren erabilera-eremuak



3. AHOZKO TESTUAK EGITURATZEKO ESTRATEGIAK

• Egituratzea ahozko generoaren arabera

• Egituratzea ahozko euskarriaren arabera



4. TESTURATZE-TEKNIKAK KOMUNIKABIDEETAKO AHOZKO TESTUETAN:



- Esaldi-antolakuntza eta testu-lotura entzunezko eta ikus-entzunezko komunikabideetako testuetan.

- Komunikabideetako ahozko testuetan lexikoa genero eta euskarriaren arabera kudeatzeko teknikak

- Ikus-entzunezko produktuen multimodalitatea: Irudia/ musika/testua uztartzeko teknikak



5. AHOZKO GENEROAK KOMUNIKABIDEETAN

- Ahozko genero motak

- Ahozko albisteen ezaugarriak

- Elkarrizketaren galdetegiak osatzeko estrategiak

- Ikus-entzunezko over eta off ahotsen kudeaketa linguistikoa



6. ESTILOA AHOZKO KOMUNIKABIDEETAN



- Ahozkotasuna eta aldakortasunaren kudeaketa

- Estiloa eta komunikabide-identitatearen eraikitzea

- Estiloa eta karakterizazioa



MetodologíaAlternar navegación

- Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak.



- Bi proiektu handiren inguruan antolatu dira ikasgaian landu beharreko gogoeta teoriko eta lan aplikatuak; irrati elkarrizketaren podcasta eta multimedia erreportajearen ikus-entzunezkoa. Proiektu bakoitzak hiru fase ezinbesteko ditu: 1. Behaketa-fasean, komunikabideetako produktuak aztertuko dira irakasleak analisirako emandako gidalerroak eta irakurgaietako teoria-gaiak kontuan hartuta ; 2. Sormen-fasean ikasleek taldeka zein bakarka sortuko dituzte medio-produktuetako testuak eta produktuak eurak, lehen fasean aztertutako eredu teoriko eta praktikoak kontuan dituztela ; 3. Hedapen-fasean ikasleek beren produktuak hedatuko dituzte sare sozialen bidez .



- Medio-profesionalen idazketa-lanen analisia da klase presentzialen ardatz nagusietako bat. Bigarren ardatz nagusia ikasleen euren testuen analisia eta hobekuntza da: Proiektuetarako sortutako testuak aztergai izango dira mintegi praktikoetan, eta bertan partekatuko dira talde guztien idazketa-estrategiak.



- Ikasleek berek aukeratuko dituzte proiektuetako azpigaiak. Audientzia ere bai, baina salbuespen batekin: lehen proiektuan ahozko testua formaltasun maila ertainekoa behintzat izan behar du, Euskararen Ahoskera Zaindurako arauaren lantzea ariketa batean ziurtatzeko. Proiektuen generoa eta euskarria ere proposatuko zaizkio ikasleari proiektu guztietan, ikasgaiak dituen helburuak bermatu ahal izateko.



- Portafolio digitalak erabiliko dira edukiak biltzeko eta hedatzeko. Ikasleek taldetan egiten dituzten lan guztiak publikatuko dira: audio banaketarako guneetan (SoundCloud edo Ivoox) eta bideo banaketarako guneetan (Youtube, Vimeo) edo antzeko euskarri digitaletan.



- Produktuak hedatzeko estrategiak landu eta sustatuko dira. Produktuen arabera plataforma eta hedapen modua aukera desberdinak egingo dira (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube, Vimeo). Hedabide bakoitzaren idazketa-berezitasunak (Twitter edo Facebookena, esaterako) landuko dira proiektuetan.



- Testuen publikazioa baino lehen testu-zuzenketa egingo da irakaslearekin batera eginiko harrera-orduetan. Irakasleak aurretik testuak zuzentzeko jarraibideak landuko ditu eta harrera-orduetan azalduko dizkio ikasle-talde osoari. Zuzenketa horiek egin eta gero publikatuko dira testuak.



- Proiektu guztien amaieran ikasleek banakako txostenak landuko dituzte taldean eginiko proiektuetan nork bere gogoeta linguistiko-diskurtsiboa egiteko. Irakasleak emandako gidalerro batzuen arabera landuko dira banako txosten horiek eta proiektuan landu nahi diren gaitasunak sendotzeko helburua dute.



- Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu bi asteko aurrerapenaz eta zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira. Egela plataformako Collaborate erabiliko da ikasle taldeen eta irakaslearen arteko bilerak antolatzeko, baita ikasleen ahozko aurkezpenetarako ere.



Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba tipo test (%): 10
    • Defensa oral (%): 10
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 10
    • Trabajos individuales (%): 20
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 20
    • Portfolio (%): 30

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasgai honen ebaluazioa jarraitua da eta hiru ebaluazio-tresna nagusitan oinarritzen da: talde praktikak (testu-analisiak, irakurgaien gogoeta-lanak, testu-lanketak); taldearen lana: portafolio digitala (SoundCloud, Ivoox, Wordpress edo Wix plataforma, Twitter kontua, Facebook kontua,…) eta proiektuen aurkezpenak; banakako test motako probak eta memoria-txostenak.



Talde-lanak (%30): Proiektuekin loturiko praktikak egin behar dituzte ikasleek talde txikietan. Ariketa horien inguruko gogoetak bilduko eta eztabaidatuko dira talde osoan. Horregatik, talde-lana baloratzerakoan, asistentzia ez ezik, parte-hartzea eta lan-dinamika ere baloratuko dira. Klasera edo bilera birtualetara etortzerik ez duenak ez ditu asistentziaren puntuak izango.



Talde-portfolioa (%30): atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, taldearen portafolio digitala eta horren barruan proiektu guztietako azken produktuak (irrati elkarrizketaren podcasta eta erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa) eta proiektu bakoitzean eginiko talde-aukezpena. Azken proiektu horietara heltzeko aurretiko ariketa praktikoak talde-lanak atalean ebaluatzen dira. Klaseak atenditzerik ez duen ikasleak banaka egin ditzake proiektuetako praktikak eta azken produktuak. Ahozko aurkezpena ere egin beharko du irakaslearen aurrean bere harrera-orduetan.



Talde-praktiketan eta talde-lanaren portafolioaren ebaluazioan, irakaslearen ebaluazioaz gain, taldekideen autoebaluazioa ere kontuan hartuko da . Ikasle bakoitzari talde-lanaren puntuazioa gaineratzeko orduan, beraz, talde-errubriken emaitzak ere izango dira kontuan. Taldekideen batez betezkoan gainditua ez duten ikasleen kasuak bana-banan aztertuko dira, eta kasuaren arabera erabakiko da ikaslearen kalifikazioan duen eragina. Klasera edo bilera birtualetara etortzerik ez duen ikasleari, asistentzia, parte-hartze eta lan dinamikaren atalaren puntuazioa ez zaio gaineratuko.



Banakako lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, banakako testak (%20) eta, bestetik, banakako memoria-txostenak (%20). 5/6 orrialdeko bi banakako txosten egingo dituzte ikasleek ikastaroan zehar, bat proiektu bakoitzeko. Irakasleak txostenerako emandako gidalerroak kontuan hartuta, proiektu horretan testuen diseinu, ekoizpen eta hedapenean hartutako erabaki linguistiko-diskurtsiboak azaldu behar dituzte.



Ebaluazioa ehunekoetan:



- Banakako lanak: (%40)

- Ariketak , testu komentarioak eta testak (%20)

- Banakako txostenak (%20)



Taldearen portfolioa:

- irrati elkarrizketaren podcasta (%30)

- erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa (%30)





Azken ebaluazioa: Ikasgaiaren ebaluazio sistemak azken ebaluazioa aurreikusten du kasu justifikatuetan, eta aukera ematen du azterketa aldi ofizialean egingo den proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzen %100. Kasu justifikatu horietan, ikasleak irakasleari jakinaraziko dio idatzi baten bidez, lauhileko 5. eskola-astea baino lehen.



Horrezaz gain, ikasleek eskubidea dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztuz gero. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasleak ukoa idatziz eta irakasleari emailez bidaltzeko.

Deialdiari uko egitea: Ikasleak deialdiari uko egiteko aukera du. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, ikasgaia amaitu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria idatziz eta irakasleari emailez bidalita. Azterketa egun horretarako ikasleak proiektuetako praktikak eta azken produktu idatziak egin beharko ditu. Proiektuetako ahozko aurkezpenak eta lokutatzeko ere egun horretan bertan egin beharko ditu irakaslearen aurrean.Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialeko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du ukoa.





PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



- Ebaluazio jarraituaren tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke.



- Ahozko aurkezpenak aurrez aurre egin beharrean, ikasleei aukera emango litzaieke bideoa beren kabuz grabatzeko edota aurkezpena BBC bidez egiteko. Bestalde, taldeka egiteko diseinatutako zenbait aurkezpen taldeka edo indibidualki egiteko aukera emango litzaieke.



- Ordenagailu-gelan egiten den “azken proba” ikasleek etxetik egingo lukete Egela erabiliz.



Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ezohiko deialdia: ikasleak proba baten bitartez ikaskuntzaren emaitzen %100 ebaluatzeko eskubidea du UPV/EHUren araudiaren arabera. Proba horretan ikasleak proiektuetako praktikak eta azken produktu idatziak egin beharko ditu. Proiektuetako ahozko aurkezpenak eta lokutatzeko ere egun horretan bertan egin beharko ditu irakaslearen aurrean.



Ebaluazioa ehunekoetan:



- Banakako lanak: (%40)

- Ariketak , testu komentarioak eta testak (%20)

- Banakako txostenak (%20)



Taldearen portfolioa:

- irrati elkarrizketaren podcasta (%30)

- erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa (%30)



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



Ikasleek probak Fakultateko ordenagailu-gelan egin beharrean, etxetik egingo lituzkete Egelaren bidez Fakultateak finkatutako egun eta ordu berean.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleak Egelara igotzen dituen irakurgaiak eta teoriako powepointak eta preziak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Alcoba, S. (koord.) (1999). La oralización. Ariel Practicum. Bartzelona: Ariel.

______ (koord.) (2000). La expresión oral. Ariel Practicum. Bartzelona: Ariel.

Calsamiglia, H. & A. Tusón (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.

EITB (2012) Albiste testu bikainak : Irrati eta telebistarako eskuliburua . Bilbo : Euskal Irrati Telebista.

Euskaltzaindia (1998) Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Euskaltzaindiaren arautegiko 87. Araua.

FONDEU/BBVA (2012). Manual de estilo para los nuevos medios. http://www.manualdeestilo.com/

Herrera, Susana (2008). Cómo elaborar reportajes en radio, La Crujía Ediciones, Buenos Aires.

Kress, G. (2010). Multimodality. A social semiotic approach to contemporary communication. Oxon: Routledge.

Rodero, Emma (2001). Manual práctico para la redacción de entrevistas y reportajes en radio. Salamanca: Librería Cervantes

Bibliografía de profundización

Bibliografía de Profundización Bakthin, M. (1981): The dialogic imagination. Holquist, M. & Emerson, C. (arg.) University of Texas Press, Austin.
_____ (1986): Speech genres and other late essays. Vern W. McGee, Holquist, M. & Emerson, C. (arg.) University of Texas Press, Austin.
Fagerjord, A. (2010). Multimodal Polyphony: Analysis of a Flash Documentary. In Inside Multimodal Composition. Andrew Morrison (ed.), 3.kap. New York: Hampton Press.

Kress, G. & Van Leeuwen, T. (2001). Multimodal discourse. The modes and media of contemporary Communication. London: Edward Arnold.
Steesen, S. (2011). The featurisation of journalism. What feature journalism is and how it has transformed as genreCoupland, N. (2007): Style. Language variation and identity. Key topics in sociolinguistics. Cambridge University Press, Cambridge.

Irakasleak igotzen dituen irakurgaiak eta teoriako powepointak eta preziak.






Revistas

Bakthin, M. (1981): The dialogic imagination. Holquist, M. & Emerson, C. (arg.) University of Texas Press, Austin.
_____ (1986): Speech genres and other late essays. Vern W. McGee, Holquist, M. & Emerson, C. (arg.) University of Texas Press, Austin.
Fagerjord, A. (2010). Multimodal Polyphony: Analysis of a Flash Documentary. In Inside Multimodal Composition. Andrew Morrison (ed.), 3.kap. New York: Hampton Press.

Kress, G. & Van Leeuwen, T. (2001). Multimodal discourse. The modes and media of contemporary Communication. London: Edward Arnold.
Steesen, S. (2011). The featurisation of journalism. What feature journalism is and how it has transformed as genreCoupland, N. (2007): Style. Language variation and identity. Key topics in sociolinguistics. Cambridge University Press, Cambridge.

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.net/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.org/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-1

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

13:30-15:30 (3)

13:30-14:30 (4)

Profesorado

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
2-15

14:30-15:30 (1)

Profesorado

66 Teórico (Inglés - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-1

15:30-17:30 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

15:30-17:30 (3)

13:00-14:00 (4)

Profesorado

66 P. de Aula-1 (Inglés - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
2-15

14:00-15:00 (1)

Profesorado