Actividades

Filosofia mintegi irekia. Oier Imaz (HUHEZI):Arduratu gaitezke ez dakigunaz?

Cuándo y dónde

05/12/2019, 13:00

Descripción

Oier Imazek (HUHEZI) emango du hitzaldia mintegi irekian. "Arduratu gaitezke ez dakigunaz?" izango du izenburu (behean abstracta), euskaraz izango da eta, betiko moduan, Batzar Aretoan bilduko gara, ordu batean.

Laburpena:

Hitzaldi honetan berrikuntza erantzunkidearen kontzeptua ardatz arituko gara zientziaren eta gizartearen arteko harremanaz. Egungo berrikuntza teknologikoen izaera disruptiboak erronka berriak pausatzen dizkio jardun zientifiko teknologikoaren gaineko hurbilpen etikoari. Garapen teknologikoak berrikuntza sistema konplexuetan zehar barreiaturiko prozesuen emaitza badira, nola ezarri ondorio eta kausen arteko lotura? Aintzat hartuz ezjakintasuna berezkoa zaiola berrikuntza teknologikoari, nola oinarritu jarrera arduratsuak aurreikusgarriak ez diren ondorioen kasuan? Bestela, balioetan oinarrituriko hurbilpena bada berrikuntza arduratsuaren ardatza, nola definitzen ditugu oinarrizko balioak? Galdera hauei erantzuteko, lehenik, egungo berrikuntza teknologikoen izaera disruptiboari erreparatuko diogu. Ondoren, erantzunkidetasuna ulertzeko eredu klasikoak (zigorra, arriskua, ardura) eta haien arazoak aztertuko ditugu. Azkenik, berrikuntza eta ikerketa erantzunkidearen paradigmak galderoi ematen dien erantzuna aurkeztuko dugu, azken hamarkadan europar testuinguruan praktikara eraman diren hainbat proiektu errealetatik abiatuz.