Oihenart Aforismoen VIII Lehiaketa

 

 

Los premiados del Concurso Oihenart 2018 han sido:

  1. Juan Ramon Alberdi
  2. Hasier Agirre Aranburu
  3. Mikel Gartziarena San Policarpo

 

2018ko Oinarriak

EHUko Gipuzkoako Campusaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz,
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak iragarri nahi du "Oihenart" izeneko
aforismoen zortzigarrengo lehiaketa honako arauen arabera:

  1. Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikroipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira
  2. Hiru sari emango dira. Lehen sariak 500 euro eskuratuko ditu; bigarren sariak, 300 euro; eta hirugarren sariak 200 euro eskuratuko ditu. Epaimahaiak lehen saria ex aequo ematea erabakiko balu, bi irabazleek 400na euro jasoko lukete
  3. Aforismo irabazleak eta finalistak, ahal dela, liburu batean argitaratuko dira, egileen baimenarekin. Parte hartzaile guztiek ale bana jasoko dute, baina edizio horretarako egile eskubiderik gabe.
  4. Parte hartzeko bi modu daude.

    (1) Posta elektronikoaren bidez, aforismo bilduma PDF formatuan bidali behar da oihenart.aforismoa@gmail.com helbidera.
    (2) Posta arruntaren bidez, aforismo bilduma bakoitza paperezko hiru aletan bidali behar da. Ale bakoitza goitizen batez sinatu behar da. Egilea identifikatzeko aukerarik ez da eman behar. Kartazal itxi baten barruan (edo beste PDF dokumentuan, posta elektronikoaz egiten bada) egilearen datuak jarri behar dira, helbide elektroniko bat barne, goitizena kartazalean bertan idatziz.
     
  5.  Posta elektronikoaren bidez aurkeztutako aforismoak bilduko dira 2018ko azaroaren 2an, eta epai-mahaikideei anonimo bidaliko zaizkie, egilea identifikatzeko aukerarik gabe. Bildumak posta arruntaz igortzeko azken eguna 2018ko urriaren 26a izango da, honako helbide honetara:
    • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko DEKANOTZA
      (OIHENART AFORISMOEN VIII. LEHIAKETA) Euskal Herriko Unibertsitatea
      Oñati Plaza 3 - 20018 Donostia
  6. Epai-mahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako beste irakasle edo ikasle batek, eta idazle batek, Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzak proposatutakoa. Idazkari lanetan arituko den Lan-batzordekideak ez du botorik izango.
  7. Ebazpena 2018ko abenduan argitaratuko da, Fakultateko webgunean eta Fakultateko festa ospatzeko ekitaldian. Ondoren sariak eta liburuaren aleak banatuko dira.
  8. Epai-mahaikide eta Lan-batzordekide dihardutenek ez dute bilduma aurkezterik izango.
  9. Irabazleak eta finalistak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko.
  10. Epai-mahaiak araudi honetaz kanpo dagoenaz erabakiko du, Lan batzordearen laguntzaz.Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.

 

PREMIOS 2018

 

ANTOLATZAILEAK: UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Lan-batzordekideak: Antonio Casado da Rocha eta Nere Amenabar.
LAGUNTZAILEAK: