GRADOS de la Facultad HEFA

Boletín HEFA

HEFA Boletín num. 14

Hefako buletina

2. Edizioa | 14.zk | 5 - 2019

marra

HEFAn gertatu da

GURE IKASKIDEAK KORRIKAN

korrika 2019

Aurtengo Korrikaren edizioan Gure Fakultateko ikaskide diren Maria eta Oier izan dira UPV/EHUren Gipuzkoako Campusaren izenean lekukoa eraman dutenak, 2057 km-an.

Maria Agüero Gizarte Hezkuntza Gradua ikasten ari da, eta Oier Esteban Lehen Hezkuntzako Gradua.
Argazkitan ikus daitezke Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko Errektoreordearekin batera eta Korrikaren lekukoa hartzeko unean. .

Korrika

marra

IKASKIDE ETA FUTBOLARI


 

Gure Fakultateko ikaslea den Nerea Eizagirreri elkarrizketa eta bideo grabaketa egin zioten pasa den astean. Nerea Lehen Hezkuntzako Gradua egiten ari da, eta, aldi berean, Errealeko futbol jokalaria da lehen mailako taldean. Taldea lortzen ari den kirol emaitza onak direla eta bideo grabaketa egin dute jokalarien ikasketaren eta jarduera akademikoen balioa azpimarratuz. Grabazioan Nerearen klaseko ikaskideek ere parte hartu zuten.

marra

OIHENART-eko IRABAZLE eta DOKTOREGAI


 

Gure Fakultateko ikaskide den Juan Ramón Alberdiri elkarrizketa egin diote. Juan Ramonek Antropologiako Gradua egin zuen eta, ondoren, Gizarte Antropologiako Masterra. Orain doktoregoa egiten ari da Fakultatean bertan. 2018an, HEFA Fakultateak antolatzen duen Oihenart Aforismoen VIII. Lehiaketaren lehen saria irabazi zuen.

 

Elkarrizketa:
«Gauza gehiegi galdu ditut eta, horregatik, beharrezkoa zait gelditu zaidana aprobetxatzea». https://labur.eus/QRH5N
«He perdido demasiado como para no aprovechar lo que me ha quedado» https://labur.eus/seTO2

 

marra

HEFAn gertatuko da

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEON GONBIDAPENA

NARRATIBA DIGITALEN ERAKUSKETA. Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok, gure narratiba digitalak ikustera gonbidatzen zaituztegu! Aurtengo narratibak aniztasunaren inguruan sortu ditugun bideo motzak dira eta zuen gustokoak izango direlakoan:

Noiz: Maiatzak 8
Ordua: 11:30-13:30
Non: HEFA II eraikineko areto nagusian.

Anima zaitezte, etorkizunerako baliagarriak izango baizaizkizue! Ikusi arte! .

marra

Donostia Lectures on Multilingualism and Education

Maiatzaren 9an, hitzaldi bat antolatu dugu HEFAko 0.6 gelan 12etan. Donostia Lectures on Multilingualism and Education 2018/2019 Dr. Mirjam Günther- van der Meij, University of Groningen: “L3 English Development and Multilingual Education in Fryslân”
Thursday, 9th May 2019, 12.00. Room 0.6, HEFA I. Tolosa Etor. 70. Donostia.

 

Donostia Lectures on Multilingualism and Education

El 9 de mayo, conferencia en HEFA I, Aula 0.6 a las 12h. Donostia Lectures on Multilingualism and Education 2018/2019 Dr. Mirjam Günther- van der Meij, University of Groningen: “L3 English Development and Multilingual Education in Fryslân” Jueves, 9 Mayo 2019, 12.00. Aula 0.6, HEFA I. Tolosa Etor. 70. Donostia.

marra

Filosofiako mintegi irekia.

Filosofiako XIX. Mintegi Irekiaren hurrengo saioa ostegunean da, maiatzaren 9ean, eguerdiko 13:00etan, Batzar Aretoan. Julián Pacho: Responsabilidad epistémica e identidad cultural.

Saioa erderaz izango da.

Seminario abierto de Filosofia.

La próxima sesión del XIX Seminario Abierto de Filosofía será este próximo jueves, 9 de Mayo a las 13:00h en la Sala de Juntas. Contamos con Julián Pacho: Responsabilidad epistémica e identidad cultural

La sesión será en castellano.

marra

BESTELAKOAK

 

· Ireki da Hik Hasi-ren Udako Topaketetan izena emateko epea
Izena emateko epea: maiatzaren 31 arte.Uztailaren 1etik 4ra izango dira Fakultatearen laguntzarekin burutzen diren Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian. Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat, 20.ak izango baitira Hik Hasi-ren ibilbidean. https://labur.eus/QwMW4

· UPV/EHUko UDA IKASTAROAK / CURSOS DE VERANO UPV/EHU
Maiatzaren 31ra arte / Hasta el 31 de mayo.
Matrikula irekia / Matrícula abierta . UPV/EHUko kideentzat % 50deskontua https://www.uik.eus/

· UEUren Udako Ikastaroak
Iruñea, Baiona, Eibar Matrikulazioa maiatzaren 13tik aurrera https://labur.eus/pDSE6

· Inklusio Sozial eta Hezitzaileari buruzko Nazioarteko I Kongresua Congreso Internacional de Inclusión Social y Educativa CIISE 2019 - Bilbo, urriak 24-25 octubre
CIISE 2019 kongresuan komunikazioak aurkezteko epea ireki da. Se ha abierto el plazo de presentación de comunicaciones en el congreso CIISE 2019
https://ciise.net/

 

marra

 

OHAR GARRANTZITSUA

Fakultateko kide guztiek (ikasleak eta AZP barne) buletin hau erabili dezakete. Berriren bat zabaldu nahi baduzu, Bidali mezu bat buletinean argitaratu nahi duzun testuarekin hefa.dekano-idazkaria@ehu.es helbidera.

AVISO IMPORTANTE

Toda persona de la facultad puede hacer uso de este boletín. Si estás interesado en publicar una noticia en el mismo, envía un mensaje con el texto a
hefa.dekano-idazkaria@ehu.es

marra

Si deseas darte de BAJA en el BOLETIN envía un email con el asunto Baja boletin
Buletinetik BAJA emateko email bat idatzi gaia Baja buletina idatzi

Eraikin I, Av. Tolosa, 70 - Teléfono: 94301 8260
Eraikin II, Oñati Plaza, 3 - Teléfono: 943 01 8446