Jauregi Etxaniz, Pello Teléfono pello.jauregi@ehu.eus: 943 018011 Gaur egun Gaur egun Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV, 1992). Focusing (Psikoterapia Esperientziala) diplomatua (Madrid, 2008). Urte luzeetan (1983-1991), ari izan naiz euskara irakasle eta Gipuzkoako didaktika arduradun Alfabetatze eta Euskalduntzerako Koordinakundean. Sei urtez (1992-1998) izan nuen "Alfabetatzea eta Euskalduntzea" graduondokoaren ardura (EHU/UPV, Hezkuntzaren Teoria eta Historia saila). 2000. urtetik dihardut irakasle titular gisa Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (EHU/UPV). Urte hauetan, bereziki, hezkuntzaren mugimendu berritzaileen bilakaera eta hezkuntzaren historia garaikidea landu egin dut. Arlo pedagogikoan interes handia dut gorputzak ikas-prozesuetan duen parte hartzea ikertzean. Horren haritik, liburu bat (Sentitu,2005) kaleratu dut Asier Huegun irakaslearekin batera, eta tesi bat zuzendu dut. Hainbat aldizkaritan eta kongresuetan ere artikuluak eta komunikazioak egina naiz. Ikerketa-talde bat sendotuta dugu azken hiru urteotan ikerlerro honen inguruan. Euskalgintzan bete-betean dihardut gaur egun ere. Liburu eta artikulu ugari baditut ere euskararen irakaskuntzari lotutakoak, azken hamarkadan zeharo zentratuta nago euskararen erabileraren sustapenean. Horren ondorioz, ikerketa ugari egin ditut Soziolinguistika Klusterraren zein Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (Eusko Jaurlaritza) babesa pean. Azkeneko argitalpena honako hau izan da, Pablo Suberbiola ikerlariarekin batera: Aldahitz ikerketa 2014. Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan.