Ruta de navegación

DIFusio@

2021-11-29 DEFENSA DE TESIS DOCTORAL XABIER SOTO GARCIA

Fecha de primera publicación: 25/11/2021

Imagen

Xabier Soto Garcia: "Txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren  artean itzultzen laguntzeko corpusaren bilketa eta itzultzaile automatikoaren garapena/ Corpus compilation and development of a machine translation system for translating clinical reports between Basque and Spanish”.

Zuzendariak_Directores: Maite Oronoz Anchordoqui/ Gorka Labaka Intxauspe.

2021_11_29, 9:15: Sala Ada Lovelacea aretoa.

ABSTRACT:

"Tesi honetan txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzen laguntzeko garatutako itzultzaile automatikoak deskribatzen dira. Txosten klinikoak euskaraz idatz daitezen sustatzeko helburuarekin, euskaratik gaztelerara itzultzeko sistemaren garapena lehenetsi da. Gure hurbilpena datuetan oinarritutakoa izan da, horretarako txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko lagungarriak izan zitezkeen corpusak bilduz. Domeinu klinikoan terminologia aberatsa izanik, hauek ere kontuan hartu dira corpusak biltzerakoan. Tesian zehar sistema desberdinak garatu dira, horietako gehienak Itzultzaile Automatiko Neuronalak izanik. Bestalde, Itzultzaile Automatiko Estatistikoak eta Erregeletan Oinarritutako Itzultzaile Automatikoak atzeranzko itzulpena egiteko ere erabili dira. Garatutako sistemen kalitatea neurtzeaz gain, atzeranzko itzulpen bidez sortutako corpusen aniztasun lexikala ere neurtu da, eta sistema batzuk garatzeko datuen hautespena ere aplikatu da. 

Diseinatutako aurrerapenak nazioarteko testuinguruan kokatzeko, proposaturiko metodoak alemanetik ingelesera, eta ingelesaren eta gazteleraren artean itzultzeko ere probatu dira."

 


Filtro por temas