Ruta de navegación

DIFusio@

Korrika 2022

Atsegin handiz hartu dugu korrikaren lekukoa EHUren eta Informatika Fakultatearen izenean. Altxa dugu indarrez eta ekin diogu korrika egiteari. Ziztu bizian sartu da Korrika Campusean, aurpegi irribartsuak nonahi ikusi ditugu, ilusioa, konplizitatea...

Euskara kolektiboak eraman gaitu, bai, lekukoaren barruan Karmele Jaio-k idatzitako mezuan aipatzen den horrek... Edo, Mauriziaren irrintziaren indarra izan da?

Fakultatean eta EHUn ere aspalditik ari garelako euskaraz,

Ekin euskarari, eutsi kateari!

Gora Korrika eta gora euskara!


Filtro por temas