Ruta de migas

martes 20 de junio de 2017

Quince alaveses compiten en el MotoStudent más multitudinario

Aurten, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko hamabost ikaslek osatuko dute VG MotoSport taldea. Taldeak bigarren aldiz jarraian parte hartuko du nazioarteko MotoStudent lehiaketan.

Lehiaketaren helburua da 250 zentimetro kubikoko eta 4 denborako moto prototipo ia osoa diseinatzea eta eraikitzea, Moto3 kategoriari dagokiona, 2018ko urrian Aragoiko zirkuitu batean lehia dadin.

Talde bakoitzak motor bat, hagunak eta balazta pintzak jasotzen ditu, denak modelo berekoak, "lehiaketa pixka bat berdintzeko", azaldu du Jon Pradinik, Ingeniaritza Elektronikoko ikasleak eta Arabako taldeko kideetako batek. Alabaina, beste osagai guztiak "geure kabuz lortu behar ditugu".

Inoiz baino jende gehiagok parte hartuko du V. MotoStudent lehiaketan: 17 herrialdetako 74 unibertsitate talde lehiatuko dira. Horrela, EHUko ikasleek aurkari izango dituzte Espainiako gainerako eskualdeetako ikasleak, Alemaniakoak, Kroaziakoak, Greziakoak, Italiakoak, Erresuma Batukoak, Hungariakoak, Indiakoak, Poloniakoak, Kosovokoak, Kanadakoak, Brasilgoak, Mexikokoak, Suitzakoak, Portugalgoak, Txekiar Errepublikakoak eta Ekuadorkoak. Aurten ere, Aritz Duran izango da Teruelgo Alcañiz herrian moto arabarra biraraziko duen pilotu federatua.

Taldearen asmoa motoa datorren urteko maiatzerako bukatzea da. Epea bete ahal izateko, "orain hilean hogei eta hogeita hamar ordu bitartean jarduten dugu proiektu honetan". Gainera, talde bakoitzaren aurrekontuak "eragin nahiko handia" dauka azken emaitzan, eta lortzen diren babesleen araberakoa izan ohi da hori.

 

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es