Video Home

Vídeo presentación de la Facultad

Eventos

Katalanaren aldakortasun sintaktikoa:
berezitasunak eta euskararekin bat egiten duten ezaugarriak (Conferencia )

Cuándo y dónde

06/04/2016

Descripción

Anna Pineda doktore-osteko ikertzaileak katalanaren aldakortasun sintaktikoari buruzko hitzaldi bat emango du gure fakultatean.

Anna Pineda Baionako CNRS IKER UMR 5478 ikerguneko ikertzailea da gaur egun, Kataluniako Generalitateak emandako Beatriu de Pinós izeneko doktore-osteko bekari esker.
Xehetasun gehiagotarako, ikus ikertzailearen webgunea:
www.annapineda.cat

Katalanaren aldakortasun sintaktikoa: berezitasunak eta euskararekin bat egiten duten ezaugarriak

 Hitzaldi honetan katalanaren aldakortasun sintaktikoa izango dugu hizpide. Katalanaren dialektoen deskribapen orokorra emango dugu, eta aldakortasunaren kasu zehatz batzuk aztertuko ditugu, hala nola, ezeztapena, aditz laguntzaileak eta datibo/akusatibo alternantziak.
Bestalde, euskara eta katalana alderatuko ditugu, eta ikusiko dugunez, katalanez agertzen diren fenomeno aldakor batzuk, alternantziak adibidez, euskaran ere agertzen dira.