Materia
Orientación Educativa y Tutoría
Datos generales de la materia
- Modalidad
- Presencial
- Idioma
- Castellano
- Euskera
Descripción y contextualización de la asignatura
IKASGAIAREN HELBURUA: Ikasleak, Bigarren Hezkuntzan irakasle-tutore lana egiteko behar dituen gaitasunak lantzea.LANDUKO DIREN GAITASUNAK:
1. Ekitatea, heziketa emozionala, giza eskubideen errespetua, erabakiak hartzeko erraztasuna eta ikasleen proiektu pertsonala eta profesionala eraikitzeko, Tutoretza Plangintza diseinatu, garatu eta ebaluatzeko gai izan.
2. Ikasle, irakasle, familia eta komunitatearekiko hezkuntza harremanetan elkarrekintza positibo bat ezartzen jakitea.
3. Kontuan izanik orientazioa talde ekintza bat dela, taldean lan egiteko gaitasuna garatu.
4. Orientazioa eta tutoretza ulertzea, prebentzio eta garapen soziala lortzeko esku-hartze bat bezala
5. Jabetzea zer den Hezitzaile bat izatea; nahiz eta arlo bateko espezialista izan
Profesorado
Nombre | Institución | Categoría | Doctor/a | Perfil docente | Área | |
---|---|---|---|---|---|---|
MARCHUETA PEREZ, AITOR | Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea | Profesorado Laboral Interino Universidad | Doctor | Bilingüe | Métodos de Investigación y Diagnóstico en Educación | aitor.martxueta@ehu.eus |
URIA IRIARTE, MARIA ESTHER | Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea | Profesorado Adjunto (Ayudante Doctor/A) | Doctora | Bilingüe | Métodos de Investigación y Diagnóstico en Educación | mariaesther.uria@ehu.eus |
VAZQUEZ PUENTE, UNAI | Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea | Profesorado Laboral Interino Universidad | Bilingüe | Métodos de Investigación y Diagnóstico en Educación | unai.vazquez@ehu.eus |
Tipos de docencia
Tipo | Horas presenciales | Horas no presenciales | Horas totales |
---|---|---|---|
Magistral | 15 | 30 | 45 |
P. de Aula | 15 | 15 | 30 |
Convocatoria ordinaria: orientaciones y renuncia
Ekintza eta lanen pisua azken notan:A. Klaseko jarrera + parte hartzea %10
B. Ikasle-talde bakoitzak Tutoretzaren inguruan proiektu bat beharko du eta klasean defendatu.
%80
C. Banakako lana %10.
Talde lanaren ebaluazioaren 6 puntu (8tik) irakasleak egingo du, puntu bat taldearen auto-ebaluazioa izango da eta beste bat kideek lanen aurkezpena baloratuko dute (fitxa baten bidez). Auto-ebaluazioa behar bezala justifikatu beharko du (hausnartuz, baloratuz eta ebidentziak aurkeztuz, bestela ez da kontuan izango.
Talde honen lana nota berdina izango da taldeko partaide guztientzat
KLASEKO EKINTZETAN PARTE HARTZEA
Kontuan hartuko da ikaslearen etorrera, jarrera eta parte hartzea gelako ekintzetan
B.-TALDE PROIEKTUA
a) 6-7 ikaslez osaturiko taldeak egingo dira.
b) Talde bakoitzaren egituraketa klasean bertan egingo da, dagokionean. Ostean, irakasleari korreo bat bidaliko zaio esanez zein talde osatzen duten (izena), nortzuk osatzen duten taldea (ikasleen izen-abizenak) eta bakoitzaren posta elektronikoa (UPV/EHUkoa). Jarri beharko dute ere osatuko duten proiektuaren izena.
c) Proiektua: ikastetxe bateri zuzendutako tutoretza plangintzan kokatuko da. Horretarako, Bizkaiko ikastetxe bat aukeratuko da, aztertu ondoren bere berezitasuna eta beharrak kontuan izanik, tutoretzaren plangintzan kokatzen den arlo bat landuko da. Ez du izan behar plangintza oso bat; garrantzizkoena da jakitea plangintza horretako helburuak nola lortu daitezken eta nola tutoretza hori barneratzen den ikastetxeko curriculumean. Klasean emango dira argibide guztiak.
d) Lan bakoitza gelan aurkeztuko da, horretarako talde bakoitzak 10-15 minutu izango ditu Lanak azken astean edo azken aurrekoan aurkeztuko dira.
e) Talde Lana inprimatuta (20-25 orrikoa, eranskinak aparte). Lana entregatzeko azken data: azterketa egunean. Klaseko azken eguna.
f) Lana entregatzeko modua: Times new roman 12p. 1,5 Espazioa.
Talde Proiektua tutoretza programa bat egitea hauetariko arlo bat lantzeko
1. Pentsatzen ikasi
2. Elkar bizitzen ikasi
3. Gizalegez jokatzen (ibiltzen) ikasi
4. Erabakitzen ikasi
5. “Nire proiektu profesionala” eraikitzen ikasi
6. Arazoak konpontzeko tailer edo mintegi bat antolatu
7. Inteligentzia emozionalari buruzko programa bat eraiki
8. Zirrarak nola landu
9. Gure burua aztertzen eta ezagutzen ikasi programa bat eraiki. “nola naiz, nola ikasten dut, zeintzuk dira nire ikasle hutsuneak”
10. Nerabeei zuzendutako Sexualitateari buruzko programa bat
11. Drogomenpekotauna prebentzio programa bat.
12. “Lanbide ezberdinei” buruzko orientazio programa bat eraiki
13. “Auto-estimua buruzko programa bat eraiki
14. “Guraso-eskola” baten programa eraiki. Gurasoak informatzeko, laguntzeko eta hezteko
15. Auto-ezagutza lantzen
16. .”Boulling”a edo “bullying” prebentzio programa bat
17. Tutoretzako plangintza bat osatu behar bereziko ikasleak edo esklusio arriskuan daude ikasle kopuru esanguratsua dituen ikastetxe baterako:
• Adimen urriko ikasleak dituen zentrorako
• Gizarteratzeko arazoak izan dituzten ikasle asko dituen zentrorako
• Etorkin asko dituen zentrorako
• Auzo txirotuako zentrorako
Convocatoria extraordinaria: orientaciones y renuncia
Azterketa. Notaren %100.Uztezko iruzur, kopia edo plagioaren aurrean:
- Proban bertan iruzur, kopia edo plagioa antzematen bada, ikasgelan dagoen irakasleak azterketa eta kasuan kasuko materialak, entregatzeko eskatuko dio ikasleari, eta gertaeraren berri jasoko du idatziz. Irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio susppentso klaifikazioa (0.0) daukala ariketan.
- Lan akademikoa zuzentzean irakasleari agerikoa iruditzen bazaio notan eragin nabarmena izango lukeen iruzurren bat egin dela, suspentsoa jarri jarri ahal izango dio, behar bezala arrazoitua.
Hau guztiaz gain, bi kasuetan eta etika akademikorako protokoloa jarraiki, plagioa, kopia edo iruzurra egiten duen orok edo horretarako laguntza eskeintzen duen orok, espediente akademikoa irekitzeko aukera aztertuko da.
Temario
GAIAK:0.-Elkar ezagutza
1.-Klase taldea
Zer da talde bat? : Rolak, Buruzagitza
Lankidetza eta taldearen kohesioa
Talde dinamika eta ikasgelako giroa: taldea, arlo sozio pertsonala garatzeko eta gatazkak prebenitzeko neurri bat
Familia eta giza hezkuntzako beste agenteekiko harremana
2.- Orientazioa Hezkuntza Sisteman
Orientazioaren kontzeptua denboran zehar
Orientazioaren esku-hartze ereduak eta esparruak
Orientazio saila bigarren hezkuntzako ikastetxetan
Harreman pertsonala orientazioan
Orientaziorako tresna batzuk: Elkarrizketa,...
3.-Tutoretza
Tutoretza Bigarren hezkuntzako prebentzio eta ikaslearen garapen ekintza
Tutorearen lan eremuak: ikasleak, irakasleak, familiak, komunitatea
Tutorearen funtzio, jarduera eta zereginak
Tutoretza Ekintza Planaren garapena
Tutoretza ekintza planaren jarduera-lerroak:
Pentsatzen ikasi
Gizaki izaten ikasi
Elkarrekin bizitzen ikasi
Gizalegez jokatzen (ibiltzen) ikasi
Erabakitzen ikasi
Ikas orientazioa, orientazio profesionala, aniztasun trataera, giza garapena eta prebentzioa
METODOLOGÍA:
Aplikatuko dugun metodologia, gehienbat, proiektuetan, kasuetan eta arazoen azterketan oinarritutako metodologia izango da. Metodologia mota honek praktika eta teoria integratzen ditu, eraikitzailea eta parte-hartzailea da. Talde lanean kokatzen da eta hausnarketa du erregulatzeko bidea.
Ikaslearen papera aktiboa izango da, tutore izateko behar dituen gaitasunak bideratzen joateko.
Ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen da. Nola? Bere buruari galdetuz zer dakien eta zer jakin beharko lukeen gaiari buruz. Galderei erantzuna ematen saiatuko da iturri ezberdinak kontsultatuz. Ikaskideekin planifikatu beharko du eman beharreko pausoak Hau dena lankidetza giro batean, besteekin ikasketa prozedura konpartitzen, entzuten ikasten, besteen iritziak, erritmoak, … errespetatzen.
Irakaslea ez da edukien berri emaile bat (batzuetan bai); ikasketen laguntzaile edo gidatzaile bat baizik. Bere papera, abiapuntua izatea, hausnarketa sorraraztea, bidea ematea eta ikuspegiak zabaltzea izango da.
Gelako giroa:
Errespetu, konfiantza, lankidetza, parte-hartze eta bereziki hausnarketa giro bat lortzea da helburua. Hau irakaslearen ardura da baina ikasle bakoitzarena ere, horregatik ebaluaketan kontuan izango da.
Bibliografía
Materiales de uso obligatorio
eGela-n egongo diren materialak.
Bibliografía básica
Bisquerra Alzina, Rafael y Pérez Escoda, Núria (2007). Las competencias emocionales. Educación XX1.Revista de la Facultad de Educación Nº 10. pp.61-82 Bisquerra, R. (Com) (2005). La práctica de la orientación y la tutoría. Barcelona: Praxis
Martinez Bonafe, Angels (2011) Una propuesta de orientación desde una perspectiva crítica del curriculum en la Enseñanza Secundaria. En Rev. Qurriculum, Nº 5. En línea: http://www.quadernsdigitals.net/datos_web/hemeroteca/r_12/nr_189/a_2666/2666.html (consultado el 7 enero 2012)
Revistas
www.uztaro.eusCarriérologie (frantsesez)
Comunidad educativa
Cuadernos de pedagogía
Guidance and cousselling (inglesez)
 Professional school counselling (inglesez)
 Revista española de orientación y psicopedagogía
 Questions d’orientation (frantsesez)
 L’ orientation (frantsesez)
 Aula e innovación educativa
 http://www.revistaeducacion.mec.es/
 Padres y maestros
 Ociorama
 Orientamenti pedagogici (italianoz)
 Innovación educativa