Personal

Atutxa Ordeñana, Ibai

Correo electrónico

Aurkezpena

Ibai Atutxa Ordeñana Doktorea da Kultura Latin Amerikar eta Iberiarretan (2018) Columbia Unibertsitatetik, New Yorken, eta baita Komunikazioan ere (2014) Valentziako Unibertsitatetik. Orain

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Arte Ederren Fakultatean, eta Gizarte eta komunikazio Zientzien fakultatean. Graduondokoetan, azken urteotan irakasle aritu da “Euskal Kultur sorkuntza eta Kritika Feminista” masterrean (EHU, UEU) eta baita ere “Praktika artistikoen eta kultura-ikasketen masterra: gorputza, afektuak, lurraldea” masterrean (Uharte Zentroa, NUP, EHU).

Ibilbide akademikoan aipagarria da diziplinartekotasuna. Euskal Filologian lizentziatu zen lehenik, eta Literatura Konparatuan (2009) eta Filosofia Garaikidean (2010) egin zituen master bana ondoren, Bartzelonan (UAB). Ikerketari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko beka jaso zuen lehengo (2009-2012), eta jarraian jaso zuen Columbia University-ren eskutik Dean's Fellowshipa (2012-2018). Azken Fellowship horren baitan, azpimarratzekoa da “Foucault 13/13” ikerketa-seminarioaren antolakuntzan hartu zuela parte Bernard Harcourt eta Jesús Velascoren gidaritzapean.

Bide horretan, hainbat lan argitaratu ditu. 2011 eta 2013koak dira Tatxatuaren azpiko nazioaz eta Tatxatuaren gaineko nazioaz (Utriusque Vasconiae). Azkenetariko artikulua 2019an argitaratu zuen “78ko Erregimen kanibala eta 90eko Poetika Errebeldeak” izenburuarekin Eganen.

ES/

Ibai Atutxa Ordeñana es Doctor en Culturas Latinoamericanas e Ibéricas (2018) por la Universidad de Columbia, en Nueva York, y también en Comunicación (2014) por la Universitat de València. Ahora es profesor en el departamento de Lengua Vasca y Comunicación, en las facultades de Bellas Artes, y de Ciencias Sociales y de la Comunicación. En cuanto a los posgrados, en los últimos años a ejercido de docente en el master “Euskal Kultur sorkuntza eta Kritika Feminista” (EHU, UEU) y en “Prácticas artísticas y estudios culturales: cuerpo, afectos, territorio” (Centro Uharte, NUP, EHU).

En su trayectoria académica cabe destacar la interdisciplinariedad. Se licenció en Filología vasca para después realizar un master en Literatura Comparada (2009) y otro en Filosofía Contemporánea (2010) en Barcelona (UAB). En cuanto a la investigación, primero recibió la beca Predoctoral del Gobierno Vasco para la Formación de Personal Investigador (2009-2012), y seguidamente la Dean’s Fellowship de la Universidad de Columbia (2012-2018). Durante ese Fellowship, merece hacer referencia a la participación en la organización del seminario de investigación “Foucault 13/13” bajo la dirección de Bernard Harcourt y Jesús Velasco.

Ha publicado diferentes trabajos. En 2011 y 2013 publicó los libros Tatxatuaren azpiko nazioaz y Tatxatuaren gaineko nazioaz con la editorial Utriusque Vasconiae. Publicó uno de sus últimos artículos en 2019 bajo el título “78ko Erregimen kanibala eta 90eko Poetika Errebeldeak” en la revista Egan.