"¿Debería legalizarse el cannabis en España?"

VII. Unibertsitate arteko Debateen Ligan, apirilaren 15, 16 eta 17an ospatuko dena

Fecha de primera publicación: 14/04/2015

Hori da aurtengo VII. Unibertsitate arteko Debateen Ligan, apirilaren 15, 16 eta 17an ospatuko dena. Txanpon baten bitartez erabakitzen da talde bakoitzak zein jarrera defendatuko duen, aldekoa ala kontrakoa.

VII. Liga hau G-9 delako taldeak antolatzen du (http://www.uni-g9.net/index.php), zeina irabazi asmorik gabeko Elkartea den, ondorengo unibertsitate publikoek osatzen dutena: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Nafarroa, Oviedo, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Zaragoza. Haren helburua da ikasleen arteko elkarrizketa sustatzea, eta, bizikidetza jarduera gisa, ideien alderatzea egitea, bai eta norberaren gaitasun pertsonalak garatzea ere, besteak beste, informazioa bilatzea eta ikertzea, analisia egitea, entzuten ikastea, taldean lan egitea edo erantzuteko azkartasuna lantzea.
Aurten Zaragoza da Debateen Liga antolatzeko arduraduna; beraz, kanporatze faseak eta finalaurrekoa Zaragozako Unibertsitate Publikoko Areto Nagusian ospatuko da, eta lehiaketaren finala Aragoiko Legebiltzarrean.


Gauzak horrela, unibertsitate bakoitzak talde bat inskribatu behar du. Hau osatua egongo da 2014/2015 ikasturtean titulu ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleekin, eta UPV/EHU osatzen duten fakultate guztietakoak izan daitezke horiek.


Hari horretatik, UPV/EHU ordezkatuz, Zuzenbide Graduko bost ikasle ditugu aurten (horietako lau Donostiako Fakultatekoak, eta bat Leioakoa):
- Sara Erro Fernandez (sarreraren arduraduna).
- Ane Fadrique Blanco.
- Jon Ibeas Sacristán.
- Laura Martín Cáceres (argudiaketaren arduradunak azken hirurak).
- Rodrigo Testardini Crespo (konklusioaren arduraduna).


DEBATEAREN ANTOLAKETA:
- Sarrera: 4 minutu.
- Lehen argudiaketa: 5 minutu.
- Bigarren argudiaketa: 5 minutu.
- Ondorioa: 3 minutu.
*Lau galdera egin dakizkioke aurkako taldeari (gehienez bi galdera argudiaketa txanda bakoitzean, eta kontuan hartuz argudiaketa horien lehen eta azken minutuan ezin daitezkeela galderak egin).


UPV/EHU ordezkatzen duen taldea hautatzeko, gure Unibertsitateak urtero Eibarren Debateen barne Liga bat ospatzen du, zeinetan Donostiako Zuzenbide Fakultateko Pegaso taldea izan zen garaile aurten, hona talde horretako kideak: Sara Erro Fernandez, Ane Fadrique Blanco, Leire Gorrotxategi Epelde eta Jon Ibeas Sacristán. Dena den, talde hau ez du zuzenean UPV/EHU ordezkatuko duena, baizik eta barne liga horretan epaimahai batek erabakitzen duela zeintzuk izango diren UPV/EHU-ren izenean arituko diren kideen izenak, talde berri bat osatuz. 


Hala ere, azpimarratu behar da Pegaso talde hori Donostiako Zuzenbide Fakultateko VI. Torneoko irabazleak izan ziren, 2014ko abenduan, Alberto Benito Monsalvo kidearekin batera. Azken hau argudiaketaren arduradunen laguntzailea izan zen (Ane Fadrique Blanco eta Jon Ibeas Sacristán), galderak egitean laguntzeaz gain.