Berdintasunaren aldeko eta genero bazterketaren aurkako borrokan nazioartean nabarmendu diren pertsonak Zuzenbide Fakultatean ikusarazteko prozedura (2015)

Fecha de primera publicación: 29/01/2015

EHU/UPVko Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordeak gure zentroetako gune desberdinak pertsonalizatzera gonbidatu nahi zaituzte, eta helburu hau lortzeko asmoz, ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Berdintasuna defendatu, babestu eta sustatzeko jarduerak garatzeagatik, giza eskubideen defentsan eta genero bazterketaren kontra nazioartean nabarmendu diren pertsonak publikoki aintzatetsi nahi ditugu. Hori dela eta, zentzu honetan jardun duten pertsonen izenak proposatzera gonbidatzen zaituztegu. Hauen artean egokienak direnek dagokien errekonozimendua jasoko dute, gure zentroetan ditugun erabilera anitzetako guneei pertsona horien izena emango zaielarik.
Ekimen honen helburua, datak eta irizpideak modu garatuago batean atxikitako dokumentuan ikus ditzakezue.

Proposamenak aurkezteko epea deialdia fakultatearen webgunean argitaratu eta biharamunean irekiko da eta 2015ko martxoaren 8an itxiko da

Prozedimenturako testua 2015