Graduazio ekitaldia Zuzenbide Fakultatean (Donostia, 2017/10/17)

Fecha de primera publicación: 26/09/2017


Datorren azaroak 17, ostirala, Musikeneko Auditoriumean burutuko den 2016/2017 promozioaren Karrera amaierako ekitaldirako deialdia luzatzen dizuegu.


Beka jartzearen ekitaldi formala 18:00etan hasiko da. Zuen bertaratzearen (eta baita zuekin batera joango diren gonbidatuena) konfirmazioa behar dugu.


Konfirmazioa bai e-mail bitartez (isabel.pelegrin@ehu,eus), zein telefonoz (943 01 8093), azken hau soilik goizeko ordutegian) burutu daiteke, zuen Izenabizenak, NAN zenbakia, harremanetarako telefono eta e-mail helbidea eta eramango dituzuten gonbidatuen kopurua adierazi beharko duzutelarik (beti ere mezuaren titulu bezala ipini: ZUEN IZEN-ABIZENA/KARRERA AMAIERAKO EKITALDIA.


Antolaketa egokia izan dadin 2017ko urriak 31a baino lehen jakinarazi beharko diguzue zuen asistentzia; ulertuko duzuenez, ezin dugu epea mugagabe utzi (honek ez du suposatzen, noski, salbuespeneko egoerak edo azken orduko aldaketa txikiak kontuan izango ez direnik). Behin izena eman duzutenean, zuekin pertsonalki jarriko gara erlazioan ekitaldiaren antolaketaren nondik norakoak eta xehetasunak emateko.

Ekitaldia hasi aurreko prestaketetan lagundu nahi duzuenok jar zaitezten gurekin harremanetan.


Agur bero bat.