VII. Unibertsitate arteko Debateen Ligan

Fecha de primera publicación: 21/04/2015

Apirilaren 15ean, 16an eta 17an, G9-ko Unibertsitate arteko VII. Eztabaida Liga egin zen Zaragozan. UPV/EHUk parte hartu du bertan: gure ikastegiko ikasle talde batek ordezkatu du. Hain zuzen ere, Eibarren jokatutako Eztabaiden Barneko Liga irabazi zuen talde horrek, eta Donostiako lau ikaslek (Sara Erro, Ane Fadrique, Jon Ibeas eta Rodrigo Testardini) eta Leioako batek (Blanca Martín) osatzen dute.

 

Gure ordezkariak Aragoiko Gorteetako finalera iritsi dira, finalerdiko kideen artean puntu gehien lortu baitute.

Gainera, Rodrigo Testardinik, Donostiako Zuzenbideko hirugarren mailako ikasleak, hitzaldi politiko onenaren lehiaketa irabazi du. Lehiaketa hori G-9ko Hitzaldien I. Sariketaren barruan egin da.


Fakultateko ikaslea: G-9ko Hitzaldien I. Sariketako irabazlea
http://www.uni-g9.net/noticias/ganador-del-i-certamen-de-discurso-del-g-9-1

Fakultateko ikasleak: G-9ko Unibertsitate arteko VII. Eztabaida Ligako finalistak
https://ouad.unizar.es/final-liga-debate/final-liga-de-debate-interuniversitaria-del-g9

 

 

G-9k antolatu du VII. Eztabaida Liga (http://www.uni-g9.net/index.php). Unibertsitateen 9. Taldea da, irabazi asmorik gabeko elkartea, eta honako unibertsitate publiko hauek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitateak, Gaztela-Mantxako Unibertsitateak, Extremadurako Unibertsitateak, Balear Uharteetako Unibertsitateak, Errioxako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Oviedoko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Zaragozako Unibertsitateak. Taldearen helburua da ikasleen artean eztabaida eta ideien konfrontazioa sustatzea bizikidetzako ariketa gisa, eta informazioa bilatzeko, aztertzeko, entzuteko, taldean lan egiteko eta bizkor erantzuteko gaitasun profesionalak garatzea.

G-9ko unibertsitate bakoitzak gutxienez hiru pertsonako eta gehienez ere bosteko talde bat inskribatu behar du. Taldekideek dagokien unibertsitateko titulu ofizialetan matrikulatuta egon behar dute 2014/2015 ikasturtean.
 

EZTABAIDAREN EGITURA:
- Sarrera: 4 minutu.
- Lehenengo argudiatzea: 5 minutu.
- Bigarren argudiatzea: 5 minutu.
- Ondorioa: 3 minutu.

 

* Lau galdera egin ahal zaizkio talde aurkariari (gehienez ere bi gezurtatze txanda bakoitzean, kontuan hartuta lehen eta azken minutuan babestuta daudela).

UPV/EHU ordezkatuko duen taldea hautatzeko, gure unibertsitateak urtero egiten du Eztabaiden Barneko Liga, Eibarren. Aurten, bada, Zuzenbide Fakultateko Pegaso taldeak irabazi du, aho batez. Taldeak ez du zuzenean ordezkatuko UPV/EHU; barneko liga horretan, epaimahai batek erabakitzen du nork osatuko duten UPV/EHU ordezkatuko duen taldea, eta, hala, talde berri bat sortzen da. Bestalde, azpimarratzekoa da Pegaso taldeak joan den abenduko Zuzenbide Fakultateko VI. Txapelketa ere irabazi zuela, Alberto Benito Monsalvorekin batera; bi gezurtatzaileen (Ane Fadrique Blanco eta Jon Ibeas Sacristán) laguntzailea izan zen, eta galderak egiten ere lagundu zuen.