Web- gazte epaimahaia

Fecha de primera publicación: 29/01/2015

Epaimahai gaztea
"Nazioarteko Film Laburren Lehiaketa"

Egun on,

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren parte hartzaile eta erakunde laguntzaile moduan, aurten ere Gazte Epaimahaiari buruzko informazioa zabaltzeko laguntza eskatzen dizuegu. Dagoeneko, Gazte Epaimahaian izena emateko aukera  dute ikasleek eta martxoaren 21a arte zabalik egongo da epea.

Hori jakinarazteko material ezberdinak prestatu ditugu, horien artean, bideo bat  eta prentsa-oharra zuen web gunean, buletinetan eta eskuragai dituzuen komunikazio-tresnetan zabaltzeko. Ondorengo materialak esteka honetan (http://bit.ly/1uQt0NB) aurkituko dituzue:

- Pantaila digitalak izanez gero, bertan ikusgai jartzeko Power Point eta PDF formatuetan aurkezpenak.
- Eskuorriak formatu digitalean.
- Prentsa-oharra eta argazkiak.

Helburua, zuen kontaktuen artean  informazioa zabaltzeko lana erraztea da, beraz, formatuagatik edota beste arrazoiengatik arazorik izanez gero, jarri arren gurekin harremanetan.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Agur bero bat,

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIKO ANTOLAKUNTZA