“Animales ejemplares” liburuaren aurkezpena (Aurkezpena)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/12/14, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hitzaldi-solasaldia Juan Ignacio Pérez Iglesias, Txani Rodriguez eta Pedro Ugarterekin

Animaliek gure planetako ia leku guztiak kolonizatu dituzte. Itsas hondo sakonenetatik gailur altuenetara, ekuatoretik eta inguruko diren basamortu latzenetatik planetako muturrik izoztuetaraino, ia ez dago animaliarik bizi ez den lekurik Lurrean. Mekanismo sofistikatuak garatu behar behar izan dituzte bizirik irauteko, hazteko eta ugaltzeko. Eta horiei esker, gugana iritsi ahal izan dira duela ehunka milioi urte sortu eta lankidetzan hasi ziren zelula talde txikietatik eratorritako leinuak.

Juan Ignacio Pérez (testua) eta Yolanda Gonzálezen (irudiak) “Animales ejemplares” liburuak animalien funtzionamenduari dagokion alderdiren bat nabarmentzen du kapitulu bakoitzean. Lan honek, goitik behera deskribatu du, besteak beste, nola lortzen duten uraren eta gatzaren balantze orekatuari eustea; nola erabiltzen dituzten hainbat material organikoak elikatzeko eta funtzionamendu egokirako behar duten energiaz edota hazi eta ugaltzeko nahitaezkoak dituzten egitura-materialez hornitzeko; edo nolako mekanismoak erabiltzen dituzten espezie askok muturreko tenperaturak jasan ahal izateko. “Animales ejemplares” osatzen dituzten istorioen bidez ikusiko duzu, halaber, irrazionaltzat hartzen direnek gaitasun kognitiboak dituztela, eta gaitasun horiek duela gutxira arte ezin genituela susmatu ere egin. Liburuan zehar, animaliek aurre egin beharreko erronkak gainditzeko erabiltzen dituzten mekanismoen aniztasuna ezagutzeko aukera izango duzu.

Abenduaren 14an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4) hitzaldi-solasaldia antolatuko dugu Juan Ignacio Pérez eta Yolanda Gonzálezen liburua aurkezteko eta zer ikasi handia eman ahal diguten animalien biologiako zenbait alderditan sakontzeko. Hitzaldian, gure artean izango dira, halaber, Txani Rodriguez kazetari eta idazlea eta Pedro Ugarte zutabegile eta idazlea.

Ekitaldira joan edo streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzu KulturguneaTB kanalaren bitartez. Bertaratzeko, nahitaezkoa izango da aurretik sarrera online eskatzea Bilbao Kulturaren bitartez.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloari atxikita dago. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak eskatu behar dira interneten bidez.  

Hizlaria:

Juan Ignacio Pérez Iglesias biologoa da, UPV/EHUko Fisiologiako katedraduna, unibertsitate horretako Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria eta bertako Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea ere. Juan Ignaciok ibilbide luzea egina du komunikazio eta dibulgazio zientifikoaren arloan. Hiru libururen egilekidea da eta makina bat hitzaldi eman ditu. Gainera, lehen nahiz orain, hainbat komunikabideetan jardun du kolaboratzaile gisa; adibidez, Radio Euskadiko “La mecánica del caracol”, Onda Ceroko “Julia en la onda” eta ETB1eko “Ahoz aho” saioetan. 2019an, Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloko curriculum onenarentzako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen.