null

‘Bale-erretinaren ostadarra’, NeuroART 2020 lehen saria

Aitortutako lana UPV/EHUko Grupo de Oftalmo-Biología Experimental ikerketa taldeak antolatutako ‘Balearen begia’ erakusketaren parte izan da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/12

Bale-erretinaren ostadarra. Argazkia: Elena Vecino Cordero eta Luis López Vecino. UPV/EHU.

SENC elkarteak (Sociedad Española de Neurociencia) urtero antolatzen duen nerbio-sistemarekin zerikusia duten irudi eta bideo artistikoen lehiaketa da NeuroART. 2020ko edizio honetan, Elena Vecino Cordero eta Luis López Vecinok egindako “Bale-erretinaren ostadarra” argazkia izan da irudi kategorian lehen saria lortu duena.

Lan irabazlea ‘Balearen Begia’ erakusketaren parte da, lehen aldiz otsailean zabaldu zena Bizkaia Aretoan. Esposizio horretan, UPV/EHUko Grupo de Oftalmo-Biología Experimental-ak (GOBE) Sopelanan (Bizkaia) lehorreratutako bale baten begien inguruan burututako ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren, zientzia eta artea uztartzen zituen argazki erakusketa batean, hain zuzen.

"Argazkiak nerbio sistemaren eta erretinaren edertasuna azaltzen du bereziki, eta zelularen antolamendua, tamaina eta proportzionaltasuna nerbio sisteman mantentzen direla erakusten du, baita planetako ugaztunik handienean ere", azaldu du Elena Vecino UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zelula Biologia eta Histologiako katedradunak. Halaber, Vecinok eskerrak eman nahi izan dizkie Noelia Ruzafa eta Xandra Pereiro 'Balearen begiak' proiektuan parte hartu duten ikertzaileei eta Alejandro Díezi, mikroskopia elektronikoko teknikariari kolaborazioagatik.

 

Honen harira