euskaraespañol

‘Bidaia’ liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/30, 11:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Arte Ederren Museoko atikoa

Museo Plaza 2

UPV/EHUk ostiralean aurkeztuko du ‘Bidaia’ liburua Bilboko Arte Ederren Museoan. Izen osoa ‘Bidaia – Viaje – Viagem – Travel – Voyage’ duen  argitalpen honetan hainbat bidaia, bidaiatzeko modu edo bidaiaren inguruko gai bildu nahi izan ditu UPV/EHUko LAIDA ikerketa taldeko kide batzuen lanaren bitartez, planteamendu literario, artistiko eta plastiko ezberdinak uztartuz. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du obra.

Liburua, gainera, Jesus Mari Lazkano artistari egindako omenaldia da, pinturaren arloan ibilbide luzea eta ezaguna egin duen artista eta hainbat urtetan taldeko kide izan dena. Liburuaren xedea ez da bidaia definitzea, baizik eta parte-hartzaile bakoitzak horri buruz izan ditzakeen iruditeriak, sentsazioak, esperientziak, bizipenak... biltzea eta partekatzea.

Parte hartzaileak:

. Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria

. Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

. Jon Kortazar, UPV/EHUko katedradun eta LAIDA Literatura eta Identitatea Ikerketa Taldearen ikerlari nagusia

. Jesus Mari Lazkano, artista eta UPV/EHUko irakasle ohia   

. Susana Jodra, UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria

. Josean Morlesín Mellado, UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria