Hitzaldia: ‘Compliance kultura, Familia Enpresetan lehiatzeko abantaila giza’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/02/25, 18:30
Kokapena
Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, 'Compliance kultura, Familia Enpresetan lehiatzeko abantaila giza' hitzaldian Jon Sánchez (Ticam Consulting enpresaren bazkide zuzendaria) izango da hizlaria. Aurten, aurrez aurre eta modu birtualean jarraitu ahal izango da.
Izen ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/izena-emateko-orria
Hitzaldia (Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) 'Familia enpresa prest al dago Covid osteko arorako?: Erronkak eta konpromisoak' zikloaren baitan kokatzen da.
Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.
Informazio guztia:
https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/2021-jarduerak
Hitzaldiaren edukia:
Arauak betetzeko 'Compliance' sistemek formalizatzen dituzte enpresaren antolamendu-kultura eta balioak, erabakiak hartzeko irizpideak eta zuzendariengandik eta langileengandik espero den jokabidea. Sistema hauek merkatuan kokapen hobea eta abantaila lehiakorra eman diezaiekete familia-enpresei.