euskaraespañol

“Domekey” proiektuak Think Big 2018 saria irabazi du

Emerid System, Hëxagin eta Driveit Carsharing proiektuek lortu dituzte bigarren eta hirugarren sariak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/28

“Domekey” proiektuak Think Big 2018 saria irabazi du.
Think Big 2018 sariko irabazleak. Argazkia: Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU.

Think Big Sariak UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek sortutako Zitek-ek antolatzen ditu eta helburua da UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen ekintzailetza-espiritua sustatzea. 52 proiektu aurkeztu dira aurten, pasa den urtean baino 17 gehiago, eta 154 parte-hartzaile izan dira guztira.

Think Big sariaren bederatzigarren edizioko lehenengo saria, 2.500 eurokoa, “Domekey” proiektuarentzat izan da. Iñaki Amorrortu, Julen Martínez eta José Fernando Gómezek aurkeztu zuten proiektua. Bigarren saria, 1.500 eurokoa, “Emerid System” proiektuarentzat izan da, Alejandro Ceberio, Jon Morentín eta Ignacio Santosek aurkeztutakoa. Hirugarren sariak −800 euroko bi sari ziren− Tamar Gigolashvili eta Sofía Martínezen “Hëxagin” proiektuarentzat eta Diego Lázaroren “Driveit Carsharing” proiektuarentzat izan dira.

Epaimahaiak 4 accesit banatu ditu, 300 eurokoa bakoitza, Alejanddro Padróren “Marshall Handplanes”, Irene Martínez eta Iñaki Arzac-en “Euskalgrow”, Nuria Revilla eta Aingeru Fernándezen “On life” eta María Ulloa, Sarai Araujo, Itziar Jericó eta Alejandro Garcíaren “Eureka Oncogenomics” proiektuentzat.

Think Big Sariak UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek sortutako Zitek-ek antolatzen ditu eta helburua da UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen ekintzailetza-espiritua sustatzea. 52 proiektu aurkeztu dira aurten (pasa den urtean baino 17 gehiago), eta 154 parte-hartzailek osatu dute guztira (2017an baino 60 gehiagok), 72 emakumek eta 82 gizonek. Ikasleek beren ezagutzak zerbitzu eta produktu komertzial eta bideragarriak garatzeko aplikatu dituzte.  Izan ere, 8 proiektuk badute jada figura juridikoa.

Proiektuen deskribapena

  • Lehenengo saria: Domekey proiektuak faktore anitzeko autentifikazioko soluzio globala eskaintzen du, MFA 5+1 teknologian oinarrituta, eta ordezkatu ezin den geoposizionamendua bermatzen du.
  • Bigarren saria: Emerid System proiektuak pertsona eta objektuentzako larrialdietarako identifikazio-sistema eskaintzen du, eta NFC teknologiari esker jantzi edo objektuetan integra daiteke.
  • Hirugarren saria: Hëxagin berrikuntza disruptiboa da, alkoholaren industrian.
  • Hirugarren saria: Driveit Carsharing, mugikortasun iraunkorrerako alternatiba berria Bilbo hirian.
  • Accesit: On Life, bihotz-biriketako bizkortzean konpresio torazikoa egiten laguntzen duen gailua.
  • Accesit: Eureka Oncogenomics, aldaera genetikoak aztertzeko proiektua, erradioterapiako toxizitate-biomarkagailuak esaterako, minbizia duten pertsonengan.
  • Accesit: Marshall Handplanes, giza-azkartasuna eta naturaren jakinduria uztartzen dituen proiektua, etorkizun arduratsu eta iraunkorra eraikitzeko; horretarako, berrikuntza eta sen ona baliatzen dituzte, material berriak garatu eta uneko teknologia aurreratuenekin lan eginda.
  • Accesit:  Euskalgrow, mikroorganismoekin sinbiosian egindako landareez egindako produktua da, basoen kalitatea eta horiek izurriteei erresistentzia egiteko gaitasuna hobetzeko.

Lehiaketaren bilakaera

Think Big sariak 2010ean sortu ziren. Lehenengo edizioan 31 proiektu aurkeztu ziren. Lehiaketaren hasieran, guztiak ziren ikasleek aurkeztutako proiektuak, horietako asko ez oso garatuak eta ideien zirriborroak ziren. Proiektu gehienek ez zuten errealitate bihurtzeko aukerarik. Proiektu kopurua eta horien maila hazten joan da hurrengo urteetan, eta aurten 52 proiektutara heldu da.

Think Big sariaren IX. edizioko proiektuen % 90ek, oso irudimentsu eta originalak izateaz gain, oso garapen-maila altua aurkeztu dute, benetako profesionalek egindakoak dirudite. Nabarmen gora egin duen alderdi bat izan da lehen ia proiektu guztiak proiektu teorikoak zirela, eta orain proiektuen erdiak eratuta daude edo abian jartzeko bidean dira jada. 2010ean aurkeztutako 31 proiektuetatik bat bera ere ez da enpresa bihurtu eta, aldiz, gaur egun, aurkeztu diren 54 proiektuetatik 8k forma juridikoren bat dute.

Lehiaketaren beste ezaugarri bat da proiektuek barne hartzen dituzten jarduera ekonomikoen aniztasuna: medikuntza, erizaintza, biologia, ekonomia, ingeniaritza, informatika, kirola edo musika, esaterako.