euskaraespañol

‘El silencio de otros’ eta ‘Areka’ pelikulen proiekzioa memoria historikoari buruzko jardunaldian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/05/23, 11:00 - 00:00

Kokapena

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Datorren ostegunean, maiatzak 23an memoria historikoari buruz antolatu den jardunaldian ‘El silencio de otros’ eta ‘Areka’ pelikulen bi pase antolatu dira. Lehenengoa goizeko 11:00etan izango da Arte Ederren Fakultatean eta bigarrena Esperientzia Geletan (Banco de España 2, Bilbo) arratsaldeko 18:30ean.

‘El Silencio de otros’ filmak justizia bila jarraitzen duten Francoren erregimenaren biktimen isilpeko borroka erakusten digu. 6 urtetan zehar filmatutako pelikula honek, bizirik atera ziren biktimak laguntzen ditu “Querella Argentina” izendatutakoa antolatzen duten bitartean, eta jasandako gehiegikerien aurrean “ahazte itun” bati aurre egiten dioten neurrian. Almudena Carracedo eta Robert Baharrek zuzenduta, 2019an Goya saria dokumental onenagatik eta orain denbora gutxi Iberoamerikar zinemaren Platino saria jaso ditu.

‘Areka’ pelikularen kasuan UPV-EHUko irakaslea den Begoña Vicariok gidatutako Atxur Animazio Taldea kolektiboak egindako animazio laburmetrai bat da. Andoni Egañak egindako bertso batetik, Espainiako Gerra Zibilean desagertutakoei omenaldia egiten da.  Hainbat nazioarteko sariekin, giza eskubideen haustearen salaketa eta senideen etengabeko borroka justizia lortzeko ezagutarazi du munduan zehar.

Bi lanen proiekzio ostean mahai inguru bat izango da pelikulen protagonistekin:

  • Chato Galante, Francoren garaian preso politikoa eta“Billy el niño”k torturatutakoa izan zen, eta ‘El silencio de otros’ dokumentalaren protagonista dugu ere
  • Josu Ibargutxi, Ibargutxi Segoviako ihesaldian parte hartu zuen eta Eusko Jaurlaritzak oroitzapenaren euskal lege bat egiteko HEL baten eragilea da.
  • Marta Brancas, oroimen historiko feminista baten onarpenaren aldarrikatzailea historialari, kazetari eta Bizkaiko Emakumeen Elkartearen kidea.
  • Bego Vicario, errealizadore eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea.