euskaraespañol

‘Gizarte eta pertsonak’, Herri Administrazioetako Q-epea VII. Biltzarren ardatza

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/24 Noiz arte: 2018/05/25, 09:30 - 14:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 24an eta 25ean UPV/EHUko Bizkaia Aretoan Q-epeak bi urtez behin antolatzen duen Administrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarra egingo da. 29 euskal erakunde publikok osatzen dute sarea.

Aurten, ‘Gizartea eta pertsonak: administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” lelo pean, hainbat adituk gogoeta egingo dute gizartearen aldaketei buruz eta haien eragina administrazioetan. Besteak beste, Inma Shara, Danel Alberdi, Raúl Olivan, Jordi Graells, Ziortza Etxabe eta Tanja Aitamurto gonbidatuek gai hauek jorratuko dituzte: adimen kolektiboa, lidergoa eta talentua.

Hasierako emanaldia hauek parte hartuko dute:

  • Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (bideo-konferentzia)
  • Juan María Aburto, Bilboko Udaleko alkatea
  • Ibone Bengoetxea, Bizkaiko Foru Aldundiako Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saileko foru-diputatua
  • Idoia Fernández, UPV/EHUko berrikuntzaren, gizarte konpromisoaren eta kulturgintzaren arloko errektoreordea
  • Inmaculada de Miguel, Q-epeako kidea eta Ararteko erakundeko Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria