euskaraespañol

‘Gure irudi galduak’ proiektuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/03/09, 16:00 - 00:00

Deskribapena

IKER Zentroko Liburutegia

Place Paul Bert 15. Baiona (Frantzia)

 

Datorren astelehenean “Gure irudi galduak” proiektuaren aurkezpena izango da IKER zentroko liburutegian. Proiektu honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Nor ikertaldeak hartzen du parte eta Iparraldeko film amateurrak berreskuratzea eta salbatzea du helburu. Prentsaurrekoak bi helburu ditu: batetik Ynchausti familiaren etxean iazko udan bildutako fondoei buruz informazioa eman eta, bestetik, proiektua etxean film zaharrak dituzten iparraldeko etxeetara zabaltzea.

Hitz egingo dute:

  • Miguel Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria
  • Josu Amezaga, UPV/EHUko Nor ikertaldeko koordinatzailea
  • Miren eta Arantza Ynchausti, Manuel Ynchaustiren alabak
  • Ion Lopez, Euskadiko Filmategiko zuzendari kontserbatzailea
  • Katti Pochelu, Gastibeltza Filmak
  • Josu Martinez, ikerketa proiektuaren zuzendaria