euskaraespañol

‘Ilargi zaharra’ edo ‘Otsoaren ilargia’

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/15

Irudia
Argazkia: Mikel Mtnez. de Trespuentes. UPV/EHU

Urtearen lehen ilargi-eklipsearen ostean, ‘ilargi zaharra’ edo ‘otsoaren ilargia’ bezala ere ezagutzen dena agertu zen. Mendebaldeko zenbait kulturen ustez, lehengo denboretan entzuten ziren otsoen uluak indartsuagoak omen ziren eta kementsuago ateratzen omen ziren ehiza egitera. Hala ere, beste elezaharretan arrazoi ezberdinengatik izan daitekela ziurtatzen da . Urtean zehar badaude 12 ilbete inguru eta bakoitzak bere izen propioa du kultura horietan.

Hurrengo hilabeteetan, ilargiak jarraituko du une onak ematen; martxoaren 9an, adibidez, “superilargi” berri bat ikusi ahal izango dugu: perigeoa izango da berriro; orduan, satelite natural hori lurretik gertuenik dagoen puntuan egongo da. Ezin  dugu ikusteko aukera galdu.