null

‘Khuruf’ Goya sarietarako bidean

Kepa Sojo irakaslearen film laburra aurrehautatu dute Goya sarietarako

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/21

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

 ‘Khuruf’, Kepa Sojo zine zuzendariaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Artearen Historia eta Musika saileko irakaslearen zazpigarren film laburra aurretiko hautespenaren barruan sartu dute Goya sarietarako. Film labur honek, jada zenbait sari jaso dituenak iragan dituen nazio maila eta nazioarteko zinemaldietan, hasiko du orain Goya sarien 24. Edizioranzko bidea, fikziozko film laburren onenaren kategorian.

 ‘Khuruf’ filmak Gasteizen finkatu eta Frantziara bidaia misteriotsu bati ekiten dion magrebtar jatorriko familia baten istorioa kontatzen du. Film lan hau thriller sozial gisa kontatzen da, nahiz eta komedia ere agertzen den.

KHURUFen berezitasuna da darijaz (Marokoko arabieraz) eta gaztelaniaz grabatuta dagoela. Hizkuntzarekin egiantzekotasuna lortzeko, marokoar jatorriko hiru aktore izan dituzte: Abdelatif Hwidar, Farah Hamed eta Taha El Mahroug. Gainerako antzezleak arabarrak dira: Gorka Aguinagalde eta Susana Soleto, Laudioko zuzendariarekin aurreko film batzuetan jada lan egindakoak. Gainera, itzulpengintza kontuetarako, Ikram Bouzalmat Itzulpengintza eta Interpretazioko praktikako ikaslearen eta Leila Abu-Shams arabierako irakaslearen laguntza izan da.

Sojok 70 sari baino gehiago jaso ditu nazioarteko jaialdietan, bai eta Goya Sarietarako izendapen bat ere, ‘Loco con ballesta’ filmari esker.