euskaraespañol

‘La Montaña del Alma' dokumentalaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/09/16, 17:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bihar estreinatuko da Bilbon, Elur Equipment-en eskutik, "La Montaña del Alma, una historia de emprendimiento y montaña" dokumentala. Alex Txikon alpinista izango da estreinaldian.

Alex Txikonek 2021eko urtarrilean Manaslurako azken espedizioa egin baino hilabete batzuk lehenago sortu zen filmaren ideia. Espedizio horri esker, Jon Barredo, June Saenz de Urturi, Asier Palacios eta Alex Txikonek osatutako taldeak dokumental honen zati bat grabatu eta Elur Gaman asmakizuna testatu zuten.

ELUR Gaman pertsonak lokalizatzera bideratutako tresna teknologiko berritzailea da, larrialdi-egoeretan bizitzak salbatzeko aukera ematen duena, eta MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterrean ikasturte amaierako lan gisa sortu zen.

"Estreinaldi honek gure bidea erakusten du ekintzailetzaren munduan, eta Manasluko Basean genituen gure eski- eta alpinismo-materialaren erakusketa ere bada. Dokumentalaren proiekzioan Alex Txikon alpinista bizkaitarrarekin solasaldi bat izango dugu", azaldu du Asier Palacios,  Search and Rescue SL enpresako kidea.

Ekitaldia doakoa izango da eta sarrera mugatua izango du. Sarrera horiek Zitek-en, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetzaren aldeko programaren, webgunean eskuratu ahal izango dira.

Izena ematea

Trailerra