euskaraespañol

'Qué sabemos de…' Hitzaldi zikloa: nanoeskala

Noiz eta non

2020/11/13, 19:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa antolatu dute, KutxaKulturren laguntzarekin. Lehenengo hitzaldiaren arrakastaren ostean (2200 ikusle izan ziren youtuben), nanoeskalaren txanda da orain. Ostiralean, azaroak 13ean, 19:00etan, Martina Corso ikerlariak (CFM) hitzaldia eskainiko du. izenburua: 'Creando nuevos materiales en la nanoescala'.

Materialek giza historiari forma eman diote zibilizazioaren hastapenetatik. Horietako batzuek nabarmen aldatu dute gure bizimodua. Gizarte modernoaren erronkei erantzuteko eta teknologia berriak garatzeko, funtzionalitate aurreratuagoak dituzten materialak bilaketa etengabea da. Ikerketa zientifikoaren helburua propietate fisiko eta kimiko berriak dituzten materialak sortzea da, aplikazio garrantzitsuetan erabil daitezkeenak, hala nola gailu elektroniko adimendunen garapenean edo energia gordetzeko, bihurtzeko eta biltzeko. Eskala nanometrikoan, propietate horiek fintzeko gaitasuna maila atomikoan egitura eta konposizio kimiko zehatzak dituzten materialak sortuz lortzen da.

Hitzaldi honetan, zehaztapen atomiko hori lortzea ahalbidetzen duten hainbat estrategia aztertuko ditugu. Ikusiko dugun bezala, nanomaterialak nahierara prestatzeko, atomo bakoitzak du zer esana!

Martina Corso, italiarra jatorriz, Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorenaren (CSIC) zientzialari titularra da 2017tik, eta Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CSIC eta UPV/EHUko zentro mixtoa) garatzen du ikerketa-jarduera, azaleren fisikaren arloan. Fisikako doktore titulua lortu zuen Zuricheko Unibertsitatean 2006an, eta Europako hainbat laborategitan lan egin zuen bere karrera zientifikoan. Bere interes zientifikoa tamaina nanometrikoko sistemen egitura elektroniko eta atomikoaren azterketan zentratzen da, erresoluzio handiko ekortze-zundaren mikroskopiarekin, ultra-hutsean garatzen diren esperimentuetan. 50 argitalpen baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan.

SEGURTASUNA: Hitzaldia online ikusteko aukera egongo da beti. Unean indarrean dagoen egoeraren arabera, presentzialak eta/edo erdipresentzialak izan daitezke. Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linkean. Izena eman eta gero, edozein aldaketarik balego, emailez jakinaraziko genizueke. Informazio guztia CFMren eta aulas kutxaren orrietan eguneratuko da.

https://cfm.ehu.es/outreach/que-sabemos-de-2020/