‘Sharing society’ nazioarteko hitzaldian elkarlaneko-proiektuak aztertuko dira: cohousing edo Panamako paperei buruzko ikerketak, besteak beste

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Deskribapena

Asteazkena, maiatzak, 22a, 18.00etan
Bidebarrietako Liburutegia
Bidebarrieta, 4, Bilbao

Osteguna eta Ostirala, maiatzak 23a eta 24a, 8.30etan
Bizkaia Aretoa 

 

Elkarlana ohiko praktika bihurtu da jasan izan dugun Ongizateko Estatuaren gainbeheran. “Sharing society” nazioarteko hitzaldian elkarlan ekintza ezberdinek gaur egungo gizartean daukaten eragina aztertuko dira Bilbon. Praktika horrek oso testuinguru ezberdinak hartzen ditu barne: Nekazaritza, zientzia, teknologia, elikadura, zaintza, ekonomia edota politika, besteak beste; edo hemen aztertuko direnetariko batzuk: cohousinga edo Wikileaks eta Panamako paperak esate baterako.    

Hitzaldia “Centro de Estudios sobre la Identidad Colectiva” taldeak (UPV/EHUko Soziologia II saila) antolatu du, ingelesez eta gazteleraz egingo da eta aldibereko itzulpena izango du. Egitaraua bi ekitaldiak izango ditu:

Mahai ingurua: Bilbao. Hiri irekia eta kolaboratiboa
Asteazkena, maiatzak 22.
Bidebarrietako Liburutegian
Bidebarrieta, 4

Elikadura-burujabetza, etorkinekiko elkartasuna, cohousing-a, hiritar-zientzia, elkarlaneko zientzi laborategia (WikiToki) [info gehiago]

Nazioarteko hitzaldia
Osteguna eta ostirala, maiatzak 23 eta 24
Bizkaia Aretoa
 
Programa zabala izango da bertan
Informazio gehiago:
-Egitaraua osoa [ikusi]
-Hizlari eta hitzaldi nagusiak [ikusi]