euskaraespañol

Hitzaldia

“The conversation” artikulu zientifikoen plataformaren aurkezpena, UPV/EHUn

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/01/22, 11:30 - 00:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, urtarrilak 22, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, “The Conversation España”, (TCE), dibulgazio-artikuluak zabaltzeko interneten dagoen  plataforma nagusiaren aurkezpena egingo da. Aurkezpena Miren Bego Urrutiak egingo du eta Itziar Alkorta Calvo eta Annick Laruelle ere izango dira haien esperientzia kontatzeko.

The conversation-ek mundo osoan zeharreko unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin dituen hitzarmenen bitartez, hainbat eta hainbat irakasle eta ikertzailek argitaratzen dituzte euren ekarpenak. Sarritan beste zenbait komunikabidek jaso eta berrargitaratu egiten dituzte lan horiek, izan dezaketen oihartzuna nabarmen anplifikatuz; eta horrela ezagutza akademikoa eta zientifikoa gizarteratzea bultzatzen eta sustatzen da.

TCEren zuzendaria, Rafa Sarralde, eta edizio-burua, Luis Torrente, izango dira, plataformaren erabilera azaltzeko: zer eta nola egin lan bat argitaratzeko, lanaren eraginaren jarraipena  zelan egin daitekeen, zenbat irakurle dituen jakin, zein herrialdetan eta zein mediotan aipatu den, etab.

 

Oharra: Aurkezpena online ikusi ahal izango da

http://ehutb.ehu.eus/canal1