euskaraespañol

‘UPV/EHU gure inguruan: Bilboko itsasadarra’ren inaugurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/10/13, 11:30

Kokapena

Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UPV / EHU gure inguruan’ erakusketa inauguratuko du. Hauxe izango da Zientzia Astea 2020ren  aurreko ekitaldi tematikoa. Jardueraren helburua da, zientzia eta teknologiaren prismatik, gure ingurunea, bere sekretuak eta dituen berezitasunak ezagutzera ematea eta, oraingo honetan, protagonista Ibaizabal Itsasadarra izango da. Erakusketa eta beste jarduera paraleloen bidez, itsasadarrak izan dituen eraldaketak, historia eta bere ekosistema ezagutu ahal izango dira, baita Bizkaiko gizartean izan duen eragin ekonomiko eta kulturala ere.

Inaugurazioan izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Susana Palomino, Metro Bilbaoko marketing eta komunikazioko arduraduna
  • Fernando Tapia, UPV/EHUko Garapen Zientifiko eta Transferentziaren arloko errektoreordea