| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
905 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/07/02

Datorren astelehenean, uztailak 20, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 905 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak Euskal Herriko Unibertsitatean, ezohiko deialdian. Kopuru horretako 857 Batxilergoko ikasleak dira; eta gainontzeko 48k Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin dute. Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, uztailaren 22ra arte. 2019an 1.367 ikasle aurkeztu ziren ezohiko USEra.
USEren ezohiko deialdira matrikulatu diren ikasleen datu xehatuak hauek dira:
Batxilergoa |
GAZTELANIA |
EUSKARA |
GUZTIRA sexuka |
GUZTIRA campuska |
|
ARABA |
Emakumeak |
34 |
40 |
74 |
151 |
Gizonak |
30 |
47 |
77 |
||
BIZKAIA |
Emakumeak |
88 |
114 |
202 |
420 |
Gizonak |
78 |
140 |
218 |
||
GIPUZKOA |
Emakumeak |
31 |
119 |
150 |
285 |
Gizonak |
21 |
114 |
135 |
||
GUZTIRA |
282 |
574 |
856* |
856* |
*Guztizko hauetan ikasle bat falta da, ez baita campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)
Lanbide Heziketako 48 ikasleei dagokienez, 8 Arabako Campusekoak dira, 30 Bizkaikoak eta 9 Gipuzkoakoak (gehi campus gabeko bat). Hizkuntzaren arabera, 35ek gaztelaniaz egingo dute proba, eta 13k euskaraz; eta sexuari dagokionez, 11 dira gizonak eta 37 emakume.
USE azterketak berregituratzea
Dagoeneko ezaguna denez, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, azterketak berregituratu egin dira. Bi helbururekin: alde batetik, proba malgutzea; bestetik, ikasleen aukera berdintasuna bermatzea.
Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Jakina, horrek esan nahi du egokitzapen desberdinak egin behar direla gai bakoitzaren zehaztapenean, azken horren izaeraren arabera. Ikasturte hasieran ezarri ziren ereduak, orientabideak eta ebaluazio eta zuzenketa irizpideak mantendu egin dira.
Segurtasun neurriak
Higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasotzen dituen protokoloa ere prestatu da, probetan parte hartzen duten guztiek errespetatu behar dituztenak. Protokolo hori bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietara bidali da, eta UPV/EHUren webgunean ere kontsultatu ahal da.
Osasun neurri horien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakoitzak bere maskara kirurgikoa eta azterketa egiteko materiala eraman beharko dituela (bolaluma, erregelak, kalkulagailua…), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia. Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, eraikinen sarreretan ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira.
Ezohiko USEri buruzko informazio guztia:
https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/use-2020/ezohiko-deialdia
Izena ematea: berrespena eta eskaera berriak
Bestalde, sarbideko probak gainditu dituzten pertsona guztientzat UPV/EHUk graduko ikasketetarako izena emateko epea ireki du uztailaren 21era arte. Hortaz, Batxilegorko 2. maila eta 2020ko USE UPV/EHUn gainditu dutenek egin zuten izena ematea berretsi behar dute, eta bestetik izena ematea oraindik egin ez dutenek, hemen egin dezakete oraindik.