euskaraespañol

130 ikaslek Europako Parlamentuaren simulazioa egingo dute

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/04/15 Noiz arte: 2019/04/16, 08:30 - 00:00

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Zientzia eta Teknologia Fakultateak debate jardunaldiak hartuko ditu non 130 ikaslek parte hartuko duten Europako Parlamentuaren funtzionamendua simulatzeko, debatea eta oratoria lantzeko ariketa batean.

UPV/EHUko eztabaida elkarteak (ADUEEE) eta EuroBasquek antolatutako jardunaldi hauetan ikasle bakoitzak legebiltzarreko rol bat hartuko du eta Batzordeetan lan egingo du akordioak lortzeko, ondoren Legebiltzarreko osoko bilkuran aurkeztu eta bozkatzeko.

Ariketa didaktiko honek konpetentzia desberdinak landuko ditu: taldeko lana, oratoria eta akordioak lortzeko gaitasuna besteak beste. Jardunaldiak apirilaren 15 eta 16an izango dira.

Amaiera ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Marian Elorzak parte hartuko du.