euskaraespañol

Komunikazioaren Ikerketarako Elkarteen Nazioarteko I. Topaketa Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/20 Noiz arte: 2015/01/28, 09:00 - 15:34

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, urtarrilak 20, 09:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Komunikazioaren Elkarte Akademikoen Nazioarteko I. Topaketa hasiko da "Izateko arrazoia eta erronkak globalizazioan" izenburupean, eta Europa eta Latinoamerikako 20 elkartetik gora bilduko dira bertan. Ekitaldia UPV/EHUko Bizkaiko Campusak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatu dute, Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkartearekin batera (AE-IC).

Topaketari hasiera emateko bertan izango dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Simón Peña, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Janet Wasco, Komunikazioaren eta Medioen Ikerketarako Nazioarteko Elkarteko presidentea (IAMCR)
  • Miquel de Moragas, Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkarteko presidentea (AE-IC)

Nazioarteko I. Topaketan, Peter Vorderer (Komunikazioaren Nazioarteko Elkartea, ICA) eta Claudia Alvares (Komunikazioaren Hezkuntza eta Ikerketarako Europako Elkartea, ECREA), elkarte horietako presidenteak ere izango dira. Elkarte akademikoetako ordezkariek hausnarketa egingo dute komunikazioa gaur egungo testuinguruan ardatz gisa hartuta, zientzia-ezagutza jasotzeko desberdintasunak eta globalizazioa nagusi diren testuinguru honetan. Bidenabar, sailkapen sistema tradizionalean berrikustea proposatuko dute Komunikazioa espazio propio eta bereizia edukitzeko.

Lehen topaketa hau Nazioarteko IV. Batzarraren aurrekaria izango da, Komunikazio eremuak izenburupean asteartean hasiko dena, hilak 21, 18:00etan, Bizkaia Aretoan, eta ostiralera arte, hilak 24, 400 ikertzaile bilduko dira. Batzarrean, omenaldia egingo diete Sonia Livingstone EU Kids Online proiektu europarraren zuzendariari (Department of Media and Communications, LSE) eta Rosa Mª Alfaro Calandria gizarte komunikatzaileen elkartearen fundatzaileari (Limako Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatea). Inaugurazio hitzaldia ("El espacio de los servicios públicos de comunicación en las sociedades del conocimiento") Gaëtan Trenblay irakasleak eskainiko du (l'Université du Québec à Montréal).