euskaraespañol

Komunikazioaren Ikerketa, Bilbon eztabaidagai

Komunikazioaren Ikerketarako Elkarteen Nazioarteko I. Topaketa hasi da, Komunikazio Eremuak IV. Batzarra egin aurretik

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/20

Komunikazioaren Elkarte Akademikoen Nazioarteko I. Topaketa Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) hasi da Europa eta Latinoamerikako 20 elkartetako ordezkarien presentziarekin. "Izateko arrazoi eta erronkak globalizazioan" izenburupean, partaideek gogoeta egingo dute komunikazioaz, gaur egungo testuinguruan ardatz gisa hartuta. Testuinguru horretan zientzia-ezagutza jasotzeko desberdintasunak eta globalizazioa dira nagusi.

Topaketari hasiera emateko ekitaldian izan dira Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Janet Wasko (Komunikazioaren eta Medioen Ikerketarako Nazioarteko Elkartea, IAMCR) eta Miquel de Moragas (Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkartea, AC-IC) elkarteetako presidenteak, eta Simon Peña Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa.

Komunikazioaren sailkapen zientifikoari buruzko hausnarketa egiten ari dira, sistema tradizionalean komunikazioak ez baitu beharrezko duen espazio propio eta bereizia. Horren haritik, sailkapen sistemak berrikusteari bultzada ematea aztertzen dute, esaterako Unesco kodeak eta Sailkapen Dezimal Unibertsala (CDU), komunikazio ikasketak hobeto identifikatzeko.

Topaketa hau Naziarteko IV. Batzarraren aurrekaria da, Komunikazio eremuak izenburupean, bihar, asteartean hasiko dena, hilak 21, 18:00 Bizkaia Aretoan. Kongresuak ostiralera arte, hilak 24, iraungo du.