euskaraespañol

"Proteinekin dantzan, edo Nobela nola prestatu zen", hizketaldia Xabier Lopezekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/22 Noiz arte: 2015/01/28, 19:00 - 14:00

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Xabier López

Deskribapena

Asteleartean, urtarrilaren 22an, 19:00etan, AlhondigaBilbaoko Bastida (-2 solairua) gelan  (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), Xabier Lopezek, UPV/EHUko Kimika Fisikoko irakasleak, 'Proteinekin dantzan, edo Nobela nola prestatu zen' izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du Zientziateka ekimenaren barnean.

Martin Karplusek, Michael Levittek eta Arieh Warshelek irabazi dute 2013ko Kimikako Nobel Saria, sistema kimiko konplexuak tratatzeko modelo konputazionalak garatzeko burutu dituzten lanengatik. Lege matematiko unibertsal gutxi batzuetatik abiatuta naturaren itxurazko konplexutasuna deskribatzeko Newtonen amets zaharretik hurbilago daude ikertzaile horiei esker. Fisika newtondarrak eta fisika kuantikoak ekartzen dizkiguten tresnekin, biologia ordenagailuen bitartez simulatzea posible den garai berri baten hasieran gaude. Iraultza hori dagoeneko lagungarria izan da sendagaiak diseinatzeko eta kimika eta biokimika arazo matematiko gisa planteatzeko orduan. Hurrengo Zientziatekan teoria horien oinarriak zein diren, kimikaren inguruko gure ikuspuntua nola aldatu duten eta horrek guztiak Nobel Saria zergatik merezi duen ikusiko dugu.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok zientzia arloko gai interesgarriak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Kulturaren Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.