euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Hiriak haurrak bizitzeko moduko inguru bilakatzeko ekimenak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/30 Noiz arte: 2015/01/28, 10:00 - 12:27

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 30, 10:00etatik 13:00etara arte, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "HaurrenHirienSarea" eta "Ikas Ingurune Komunitarioen Laborategia" aurkeztuko dira. Jardunaldian, Francesco Tonucci Italiako psikopedagogoak parte hartuko du. Topaketa UPV/EHUk antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala Innobasque eta Solasgunerekin batera.

Jardunaldiak streaming-aren bidez emango da.

Haurren Hirien Sarea ekimenak sustatu eta zabaldu nahi ditu haurren autonomia bultzatzeko proposamenak. Horretarako, Ikas Ingurune Komunitarioen Laborategia sortu da, sarea sortzeko eta koordinatzeko lehen lan ildo batzuk marraztuko dituena. Laborategiak batu ditu UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitateko Eskola, Berritzegunea-Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzarako Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza eta Kultura Sailak,Leioako Udala, Innobasque eta Solasgune.

Sarearen eta laborategiaren aurkezpen ekitaldian, goizeko 11:30ean, Francesco Tonucci psikopedagogoak azalduko du La Cittá dei Banbini proiektua, 1991an bere jaioterri Fanon (Italia) abiarazi zena, eta ordutik aurrera Italia, Espainia eta Hego Amerikako 200 herri eta hiritan hedatu da. Proiektu horrek proposatzen du haurren hazkunde eta autonomiarako inguru bizigarri bihurtzea hiriak, eta umeak udalen gobernuan parte hartzea. Haurren proposamenek, umeentzat ikasteko aukera izateaz gain, pertsona helduen begiradan aldaketa ekarriko dute.

Biharamunean, hilak 31, Francesco Tonuccik ikastaroa emango du: "La Cittá dei Banbini. Haurtzaroaren autonomia eta parte-hartzea, jolasa eta ikas inguruneak (Participación y autonomía de la infancia, juego y entornos de aprendizaje)". Ikertzaileak esaten du etorkizun onargarriaren irtenbide bakarra gaur egungo umeak direla, etorkizunean emakume eta gizonak izango baitira.

Tonucci ikertzailea da, baita irudigilea ere; eta izengoiti Fratok haurren begietatik marrazten du mundua. Francesco Tonuccik Frato sortu zuen 1968an izenaren lehenengo silabek bat egindakoan.